C'era una volta il West 1968.eko italiar - estatubatuar filma, Sergio Leonek zuzendua. Charles Bronson, Henry Fonda, Jason Robards, Claudia Cardinale eta Gabriele Ferzetti aktoreek antzestuak. Hasta que llegó su hora (Espainia) eta Érase una vez en el Oeste (Latinoamerika)
David di Donatello Saria 1969.ean ekoizpen onari. Golden Laurel Saria 1970.ean
Spaghetti western zinema azpi genero, Sergio Leone zuzendariaren lanik onena eta generoarena ere.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1876, Mendebalde Urruna, Brett McBain (Frank Wolff) irlandar jatorriko baserritar alargun bat da, bere semeekin batera Arizonan bizi da. New Orleans hiritik datorren Jill (Claudia Cardinale) emaztegaiari.ongietorri festa bat prestatu dio. Baina Jill haien arrantxora ailegatzean pistolari talde bat bertatik igaro eta senide guztiak erail dituztela ikusiko du.