Udalak 296,21 km².23 hedadura du eta 199.237 biztanle zituen 2022n
Almeria izena, Al-Mariyat Bayyana arabierazkotik datorkio.
Erliebea
Almeria hiria Andarax ibaiaren ibar lauan eratu zen, Mediterraneo itsasoa du hegoaldean, Gador mendilerroa mendebaldean eta, iparraldean, Alhamilla mendilerroa.
Altuera gutxiko hiria da Almeria: itsas mailatik 16 metrora dago gunerik baxuea, baina udalerrian badira garaiera handiagoko beste gune batzuk: Alkazaba muinoa (86 metrora) edo Torrecardenas muinoa (140metrora), adibidez. Udaletik kanpo, ordea, 600 metrora dagoen Gador mendikatea edo 1.387 metrora dagoen Alhamilla mendilerroa dira aipagarrienak.
Klima
Almeriako klima mediterranearra da, hau da, negu leunak eta uda beroak: 9-17° artean urtarrilean eta 24-33° artean abuztuan, nahiz hainbatetan 38° –ak gainditzen diren.
Urteko batez besteko tenperatura ia 20°C-koa da. Almeria, inoiz 0ºC azpiko tenperatura erregistraturik ez duen Europa kontinentaleko hiri bakarra da. Tenperatura hotzena 0,1 ºC izan zen 2005eko urtarrilean aireportuan, aurreko errekorra 0,2 °C izan zen 1935eko otsailaren 9an.
Europako hiri eguzkitsuenetakoa da: ia 3.000 eguzki-ordu eta 106 egun oskarbi ditu urteko. Ondorioz, kasik ez du euririk egiten (200 mm-tik behera) eta Europako eta Espainiako lekurik lehorrenetakoa da.
Almeriako Alcazaba, Adb al-Rahman III.aren aginduz 955. urtean eraikia, Espainian eraikitako handiena da. Hiria Jauregi arabiarraren, Almería hiriko eraikinik nabarmenena, inguruan joan da hazten. Hiru esparruk osatzen dute: batean, lorategiak daude; bestean, jauregiko gelak, horien artean, Aljibe Kalifalen eraikina nabarmentzen da; eta, hirugarren esparruan, birkonkista ondoren eraikitako gaztelu baten aztarnak daude, horien artan ikustekoak dira Omenaldiaren Dorrea, Haizezko Noriarena eta Bolborarena.
Katedrala
Gotorleku itxura du. 1524an hasi ziren eraikitzen, estilo gotikoan eta errenazentistan, eta ez zuten amaitu XVIII. mendearen amaiera arte; orduan eraiki ziren klaustroa eta portada errenazentistak dituen fatxada nagusia (Juan de Orearen lana). Barruan, gangako nerbioen edertasuna, kapera nagusiko eskultura-multzoa, koruko aulkiteria (Juan de Orearen lana);
Cristo de la Escucha kapera
Villalán gotzainaren hilobia (katedralaren sortzailea) eta koruaren atzealde neoklasikoa, XVIII. mendekoa, Ventura Rodríguezena. Juan Antonio Munarren klaustro neoklasiko bat ere badu. Hauek ere nabarmentzen dira.
Alde zaharra
Gotorlekuaren inguruak. Arabiar gotorlekua, X. mendean (955) Abderramán III.ak eraikia, eta XI. mendean hedatua Almanzorrek eta, ondoren, Hayránek, Almeriako lehen emir independenteak. Hiru barruti harresitu ditu; bigarrenak
Beste leku batzuk
Almedinako kalea
Jayran harresia eta San Kristobal mendia
Kalifa arresia
San Joan ebanjelari eliza: XVII. mendekoa; meskitaren hondarrak ditu.
Puertocarreñoko eguzki
Ospitala zaharrako Maria Magdalena
Santo Domingo komentu-eliza: XVI. mendean eraikia eta XIX. mendean berreraikia
San Pedro eliza:XVII-XIX. mendeetakoa
Las Puras eliza eta komentua: (XVII)
Gotzain-jauregia: Konstituzio plazan udaletxea dago, eta «Los Coloraos» monumentua, askatasunaren martiriei eskainia. Eliza hauek ere nabarmentzen dira
Klarasko komentua:XVIII. mendekoa
Done Jakue eliza:XVII. mendekoa; meskitaren hondarrak ditu.
San Pedro eliza:XVII-XIX. mendeetakoa
San Sebastian eliza:XVII. mendekoa
Virgen del Mar (Itsasoako birjina) basilika
Almeriako ramblas
Almeriako pasalekua
Cervantes teatroa
Nicolas Salmerón parkea
"Cable Inglés": zaharrako egitura minerala onziex leporatzeko
Purchenako atea plaza
Kultura
Jaiak
Abuztua: feria eta jaiak, Itsasoko Andre Mariaren (Virgen del Mar) ohoretan.
Aste Santua.
Torregarcía ermitako Erromeria, urtarrilaren 8an.
Inauteriak.
Kabalgata, urtarrilaren 5ean.
San Joan, ekainaren 24an.
Udaberria: Urrezko Mendeko Antzerkiaren Jardunaldiak. Maiatzeko gurutzeak.
Uztailean eta abuztuan: Mediterraneoko gauak (aire zabaleko kontzertuak eta jarduerak).
Almeriako gauan murgiltzeko, Las Cuatro Callesera jo behar da, Almeriako erdigune historikora. Hemen edonoren eskura daude pubak eta diskotekak; Seneka kaleak rock eta heavy musika du ardatz, San Pedro kaleraino, zeinetan batez ere momentuko musika komertziala entzun daitekeen. Adibide gisa, La chica de ayer (San Pedro, 1): bertan, Espainiako pop-rocka eta erritmo latinoa entzuteko aukera izango du bisitariak, eta, nazioarteko giroa gustatzen zaienentzat, Fun Corner (Luis Braille, 37); Erasmus ikasleen topagune "ofiziala" Almerian.
Andarax parkea
Andarax parkea Andarax ibaiaren ondoan, haren parean (paraleloan) dago. 77 hektareako azalera du Vega de Acá izenekoan, 1.240 metroko luzera (iparraldetik hegoaldera) eta 400 metroko zabalera du (ekialdetik mendebaldera). 6.900 m2 inguruko "laku" handi bat nabarmentzen da. Barruan, hainbat gune tematiko daude: hiri-altzariak, haur-jolasak, edateko uraren iturriak, komun publikoak, bazkaltzeko gune eta barbakoak, eta abar. Era berean, bizikleta-bide batek zeharkatzen du.
Almeriako probintzia paradisu bat da hondartza maite dutenentzat. 100 kilometro baino gehiagoko kostaldea du, eta Gata lurmuturreko Parke Naturalak hondartza eta kala paregabeak biltzen ditu, ur garden eta itsas hondo ikusgarriak dituztenak.
Almeriako Gerra Zibilaren babeslekuak
Guillermo Langlek diseinatutako babeslekuak bederatzi metroko sakoneran daude eta lau kilometro eta erdiko hedadura dute. Gaur egungo bisitak kilometro bateko luzera du, eta, neurri handi batean, Almeria pasealekua den bide nagusiaren azpitik igarotzen da. Babeslekuek jangela-biltegia, ebakuntza-gela garaiko tresna medikoekin eta beste espazio batzuk irudikatzen dituzte. Espazio horiek errealismoa ematen diote pasarte horri, eta hiri osoa inplikatu zen haren eraikuntzan, biziraupenerako sen onaren irudi.
FORT BRAVO
Almeriaz hitz egiten denean, wester filmeetan pentsatzen du hainbatek. Benetako cowboy esperientzia bat bizi nahi duenarentzat Fort Bravok dena jarriko dio eskura, denboran atzera eginaz, westernaren urrezko garaian murgilduta.
Fort Bravo zinema eta toki ezin hobea da westerna eta, oro har, zinema maite dutenentzat; izan ere, bisitaldian, azken berrogeita hamar urteetako film gogokoenetako eszenak filmatu zituzten benetako agertokiak ikusi ahal izango dira.
Gastronomia
Itsasoa Almeriako sukaldaritzarako iturri nagusietako bat da. Zapoa, berdela, salmonetea, olagarroa, txipiroia, jibia, Almeriako ganboi gorria edo galai ospetsuak dira aipagarri. Andaluziako beste leku batzuetan ez bezala, Almeriako sukaldean arraina plantxan prestatzen da.
Hala ere, ugari dira baratzeko osagaiak dituzten lapiko eta platerak. Ezagunenen artean piperrauts salda edo salda koloraoa, zopa morunoa, patata suabeak, alioliarekin, ajoblankoa, jibia saltsan, tabernaria (pisto pikante moduko bat), semola apurrak, baba freskoak, eta eskabetxeak besteak beste. Almerian, tabernetan kontsumitzeko modu tradizionala tapa-janean aritzea da. Bertan, edari guztiekin batera, doan tapak jateko aukera izango du bisitariak.
Almeriako gozogintzari dagokionez, aipagarriak dira papabixoak, Jesusen edalontziak, esne frijitua, alpujarreñak, txitxarroi opilak, datilezko bizkotxoak eta sopliloak.