Granadako eskualdea[1] (Andaluzia Garaia edo Sortaldeko Andaluzia ere deitua; gaztelaniaz: Región de Granada, Alta Andalucía, Andalucía Oriental) Iberiar Penintsulako hego-ekialdean dagoen antzinako eskualde historiko, geografiko eta kultural bat da, antzinako Granadako Erresumako lurrek (Almeríako probintzia, Granadako probintzia eta Málagako probintzia) eta antzinako Jaengo Erresumako lurrek (Jaéngo probintzia) eratua. Egun, administratiboki, probintzia horiek Andaluziako autonomia erkidegoan sartuta daude. Batzuek eskualde honetan sartzen dute Melillako autonomia hiria ere. Zenbait alderdi, plataforma eta mugimendu erregionalistek Granadako eskualdea Andaluziatik bereiztea dute helburu.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak