Oligarkiaren burdinazko legea teoria politiko bat da, lehen aldiz Robert Michels alemaniar soziologoak 1911. urteko Alderdi politikoak liburuan garatua.[1] Teoria honek dioenez, «burdinazko lege» gisa, edozein erakunde demokratikoren barruan saihestezina da botere handiko talde txiki batek —hau da, oligarkiak— gobernatzea, erakundearen «behar taktiko eta tekniko»etako bat izanik.