Olatz Urkia Azurmendi (Aiete, Donostia, Gipuzkoa, 1986) kazetaria eta idazlea da. EITBko berriemailea Asia Pazifikoan[1] eta Pekinen bizi da 2016tik. Lehenago Ukrainan eta Errusian bizi izan zen, non Errusiar Filologia ikasi zuen.[2]Berria egunkariko kolaboratzaile ere bada.[3]
Biografia
Olatzek Humanitateak eta komunikazioa ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Krimeako Tavriski Natzionalni Universitet-en errusiar filologia ikasi zuen. Nazioarteko negozio eta harremanetan masterra Borgoinako Unibertsitatean. Grenobleko Stendhal Unibertsitatean gaztelania, errusiera eta frantses itzulpengintza ikasketak. Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Nazioartekotzeko Titulua ere badu.
Txinan 2016tik bizi da eta pandemiaren eraginez 3 urte Txinatik irten gabe pasatu ondoren 2022ko abenduan Euskal Herrian izan zen. Txina 1400 milioi biztanleko herria da 56 etnia dituena eta hainbat hizkuntza ezberdin ditu, konplikatua da baina baita interesgarria ere Olatzen esanetan. Pandemia garaian egunero egin behar izan zuen PCRa, baina doakoa zen.[4]
Hizlari
Argitalpenak
Erreferentziak
Kanpo estekak