Oihane Zabaleta Mujika (Eitzaga, Zumarraga[1], 1979ko ekainaren 8a). Urretxuko alkatea izan zen 2011ko ekainaren 11tik 2015eko ekainaren 14ra, Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz[2].
Bizitza
Zumarragako Eitza auzoan jaio zen. Humanitateak eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan[3][1]. Alkatetza lortu baino lehen, Arrasateko enpresahaztegian lan egin zuen eta gero EMUN kooperatiban hasi zen euskara teknikari gisa, hizkuntza aholkulari eta dinamizatzaile.
2011ko hauteskundeetan, Urretxuko alkate hautatu zuten[2], 32 urte zituela[1]. Herri honetako lehen emakumezko alkate bilakatu zen[1][2]. Urte berean, Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakari bihurtu zen. Lehendakariordeak Mikel Serrano, Iñigo Peñagarikano eta Luis Angel Tellez izan ziren[4].
2016-2018 bitarte aholkulari politiko lanetan jardun zuen.
2018-2021 bitarte Tokiko Garapena, Sustapen Ekonomikoa eta Enpleguko teknikaria, Beterri-Buruntzako udalan.
2021etik Hernaniko udaleko Zerbitzu Sozialetako zuzendaria da.[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak