Normandia [ 1] Metropolitar Frantziaren ipar-mendebaldeko muturrean dagoen eskualdea da, Normandia Garaiaren eta Normandia Beherearen fusioaz 2016ko urtarrilaren 1ean sortua. Bateratze hura 2014ko abenduaren 17an erabakitako eskualde hauteskundeen inplementaziotik dator. Eskualdearen eremua, gutxi gorabehera, Normandia eskualde historikoarena bera da.
Eskualde mugakideak Bretainia hego-mendebaldean (Ille-et-Vilaine ), Loirerria hegoaldean (Mayenne , Sarthe ), Erdialdea-Loira Harana hego-ekialdean (Eure eta Loir ), Île-de-France ekialdean (Yvelines , Oise Harana ) eta Pikardia iparraldean (Oise , Somme ).
Gaur egun Normandiak 29.906 km2 ditu, eta 3.322.726 biztanle (2012ko urtarrilaren 1ean), 3.327.966 2021ean.
2016an , hiriburua Rouena mugitu zen, eta eskualdeko parlamentua Caenen dago.
Banaketa administratiboa
Normandia eta departamentuak.
Eskualdea osatzen duten departamenduak eta udalerri nagusiak:
Calvados (14): 700.633 biztanle 2021ean.
Geografia
Iparraldean, Mantxako kanala itsasoa dugu, Britainia Handia uhartetik banatzen duena. Mendebaldean, Cotentineko penintsularen mendebaldean, Anglo-normandiar uharteak ditugu.
Sena ibaia hemen itsasoratzen da, Le Havre eta Honfleur artean. Caenen , Orne ibaiko bokalea dago.
Orografiari dagokionez, altuera apaleko mendiak daude eskualdean, 118 eta 416 metro artekoak.
Historia
Gouyko kobazuloa da Europako iparraldeen dagoena labar-artearekin , gizakiaren arrasto nabarmenarekin beraz. Paleolitoa garaikoak dira.
Herri zeltak bertan egon ziren Erromatar Inperioa iritsi arte. Herri hauek dokumentatuta daude, Inperioaren garaian: Abrincates (Avranches), Aulerques Diablintes (Jublains), Aulerques Éburovices (Évreux), Bajocasses (Bayeux), Calètes (Lillebonne), Esuvii (Exmes), Sagii (Sées), Lexoviens (Lisieux), Unelles (Coutances), Véliocasses (Rouen) eta Viducasses (Vieux).
Normandiako Dukerria 911 eta 1204 urteen artean existitu zen lurraldea izan zen. Karolingioen gainbeherarekin hasi zen, eta Frantziako Erresumarekin bat egitean amaitu. XI. mendean , 50 urtez, Normandia eta Ingalaterra elkarrekin egon ziren, Gilen_I.a_Konkistatzaileak hango Erresuma bereganatzean.
Normandiako Lehorreratzea , bestela, eskualdean izandako XX. mendeko gertaerarik garrantzitsuena izan zen, herrialde eta mundu osoko historia baldintzatu zuena, Bigarren Mundu Gerran .
Normandiar ezagunak
Gilen I.a Ingalaterrakoa (1028 inguru - 1087ko irailaren 9a ), Normandiako dukea eta Ingalaterrako erregea.
Théodore Géricault (1791 -1824 ) margolaria.
Gustave Flaubert (1821 -1880 ), idazlea.
Erik Satie (1866 -1925 ), musika konpositore eta pianojolea.
Teresa Lisieuxekoa (1873 -1897 ), lekaimea eta santua.
André Breton (1896 -1966 ), idazlea eta surrealismoaren sortzaile nagusia.
Christian Dior (1905 -1957 ), moda diseinatzailea.
Eugène Boudin (1924 -1998 ), margolaria.
Jacques Anquetil (1934 -1987 ), txirrindularia.
Raynald Denoueix (1948 -) futbolaria eta entrenatzailea.
François Hollande (1954 -), politikaria eta herrialdeko presidentea.
Philippe Montanier (1964 -) futbolaria eta entrenatzailea.
Bruno Duhamel (1975 -), komikigilea.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak