Bruno Duhamel (Mont-Saint-Aignan, Frantzia, 1975eko urriak 18), frantziar komikilaria da.
Biografia
Arte Plastikoak ikasi zituen París I Panthéon-Sorbonneko unibertsitatean eta Arte Ederrak Angulemako fakultatean. 2006 urtetik Gidoilari ezberdinekin egin du lan, besteak beste, komiki sail hauetan: Kochka, Harlem eta Butch Cassidy.[1]
2017ko otsailean atera zuen bere lehen albuma, Itzulera (jatorrizkoa, frantsesez, Le retour). Bere hurrengo lana 2018an argitaratu zuen, Inoiz ez (Jamais), 2019an #Nouveaucontact argitaratu zuen (euskaraz 2020ean argitaratua) eta urte berean 'Destins animés' album kolektiboan parte hartu zuen.
Euskarara ekarritako obrak
- Inoiz ez (Jamais, 2018, Grand Angle), Harriet Ediciones. Itzultzailea: Miel Angel Elustondo Etxeberria.
- Itzulera (Le retour, 2017, Grand Angle), Harriet Ediciones. Itzultzailea: Miel Angel Elustondo Etxeberria.
- kontaktuberria t(#Nouveaucontact, 2019, Grand Angle), Harriet Ediciones. Itzultzailea: Miel Angel Elustondo Etxeberria.
Erreferentziak
Kanpo loturak