New Yorkeko Estatu Unibertsitatea (ingelesez: State University of New York SUNY) goi hezkuntzako erakunde publikoen sarea da, Ameriketako Estatu Batuetako New York estatuan. Munduko unibertsitateen partzuergo handiena da, 438.361 ikasle matrikulatuta eta etengabeko heziketako 1,1 milioi ikasle baino gehiago dituen estatu osoko 64 erakundeetan banatuta. SUNY 83.547 irakaslek eta 6.650-en bat aurregraduko programek osatzen dute. SUNYren administrazio bulegoak Albany-n daude.
Ez da nahastu behar New York Estatuko Unibertsitatearekin (ingelesez, University of the State of New York ), ez baita unibertsitatea, baizik eta New York estatuko goi mailako hezkuntza guztiak arautzen dituen erakunde publikoaren izena.
SUNYk estatuak finantzatzen dituen New Yorkeko goi hezkuntzako erakunde guztiak biltzen ditu, New York Hiriko Unibertsitatea (CUNY) erakundeak izan ezik.