Män som hatar kvinnor (euskaraz Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak) 2009ko Niels Arden Oplev danimarkar zinema zuzendariak zuzendutako drama thriller film bat da. 2005eko Stieg Larsson suediar kazetari eta idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago, eta Millennium saileko filmeetako bat da.
Berez, Flickan som lekte med elden (2009, Suarekin jolastu zen neskatoa) eta Luftslottet som sprängdes (2009, Lehertu zen airezko gaztelua) filmeekin batera trilogia bat osatzen du. Bestalde, 2011an The Girl with the Dragon Tattoo izeneko ingelesezko egokitzapena ere izan zuen, hura jada, Rooney Mara, Daniel Craig, Christopher Plummer eta Stellan Skarsgård aktoreek antzeztua.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Henrik Vanger (Sven-Bertil Taube) izeneko enpresaburu batek Mikael Blomqvist (Michael Nyqvist) kazetaria kontratatu eta haren hiloba Harriet topatu dezan eskatuko dio, duela 40 urte inongo arrastorik utzi gabe desagertu baitzen.