Flickan som lekte med elden (euskaraz Suarekin jolastu zuen neskatoa) 2009ko Daniel Alfredson suediar zinema zuzendariak zuzendutako drama thriller film bat da. 2006ko Stieg Larsson suediar kazetari eta idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago, eta Millennium saileko filmeetako bat da.
Berez, Män som hatar kvinnor (2009, Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak) eta Luftslottet som sprängdes (2009, Lehertu zen airezko gaztelua) filmeekin batera trilogia bat osatzen du.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Polizia Lisbeth Salanderren (Noomi Rapace) bila dabil, Suedian sexu salerosketa eskandalu bat azaleratzean zihoazen unean Millenniumgo bi lankideen erailketan nahastu baidute. Halere, Lisbeth biktima babesgabe bat baino aingeru mendekatzailea da, eta berau zauritu dutenen aurka amorru justuaz erasotuko du...
Aktoreak
Kanpo estekak