Málagako Pompidou Zentroa

Málagako Pompidou Zentroa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
UdalerriaMálaga
Koordenatuak36°43′08″N 4°24′45″W / 36.71898°N 4.412545°W / 36.71898; -4.412545
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2015eko martxoaren 28a
Inaugurazioa2015
KudeatzaileaGeorges Pompidou Zentroa Georges Pompidou Zentroa
Izenaren jatorriaGeorges Pompidou
Arkitektura
Azalera6.300 m²
Webgune ofiziala

Malagako Pompidou Zentroa (gaztelaniaz: Centro Pompidou de Málaga), Frantziako Georges Pompidou Arte eta Kultura Zentro nazionalaren egoitza bat da. Hau El cubo deiturikoan kokatua dago, Málaga hirian. Parisko jatorrizko zentroak kanpoan duen bigarren egoitza da, eta lehena Frantziatik kanpo kokatu dagoena. 2015eko martxoak 28an inauguratu zuen Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidenteak eta Fleur Pellerin, Frantziako Kultura Ministroak.

Historia

2013ko azaroan Georges Pompidou Arte eta Kultura Zentro nazionalak Málagan kokaturiko egoitza bat ezarriko zuela.

El Cubo deituriko eraikinak egitean kokatua dago, Urbanismo gerentziatik Javier Pérez de la Fuente eta Juan Antonio Marín Malavé arkitektoek diseinatu zuten. Bi solairu ditu eta sei mila eta hirurehun metro baino gehiago, Malagako portuko Paseo de la Farola eta Paseo de los Curas eta Muelle 1 eta Muelle 2 pasealekuen bilgunean kokatzen da. Beheko solairua guztiz diafanoa da eta kubo forma duen altzairuz eta beiraz eginiko sabai-leiho batez koroatu dago. Honek izena ematen dio eraikinari.

2013ko akordioaren arabera Zentroak bost urteko egonaldia izango du, luzatzeko aukerarekin eta Parisko egoitzako 70 artelan erakutsiko dira modu iraunkorrean, baita Pompidou Zentroak berak diseinaturiko aldi baterako erakusketa bat ere. Málagako Pompidou Zentroak erakusketa iraunkor gisa «La colección» aurkezten du. Hau, XX eta XXI. mendeetako artearen ibilbidea bat da.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!