Eskualdeko jabea zen Hermann von Pückler-Muskauk sortu zuen 1815ean. Lorategiaz gain, orangerie bat eraiki, Gaztelu Zaharra (Altes Schloss) birmoldatu eta Gaztelu Berria (Neues Schloss) berreraiki zuen. Berlingo guduan parkeak zituen lau zubiak txikitu zituzten eta, gero, komunistek ez zuten aintzat hartzen, junker baten lana zelako. Hala ere, 1989ko iraultzen ondorioz, alde bietako agintariek antzinako parkea berreskuratzeari ekin zioten.