Akisgrango katedrala Europa iparraldeko katedral zaharrenatzat jo ohi da, bere jatorria VIII. mendeanKarlomagnok eraikitzako Jauregiko Kaperan datza. Jatorrizko eraikinetik hasi eta mendeak iragan hala tenplua hazten eta handitzen joan zen, azkenik gaur egun ezagutzen dugun multzoan bilakatu zelarik, honetan arkitektura estilo ezberdinetako nahasketa bat ikus daitekelarik.
Akisgrango katedrala Gizateriaren Ondarearen zerrenda sailkatu ziren lehenbiziko hamabi lekuen artean dago.