Munduaren azken muturreko faroa (frantsesez "Le Phare du Bout du Monde") Jules Verne frantziar idazleak idatziriko abenturazko eleberri bat da. 1901ean Vernek eleberriaren lehenbiziko zirriborroa idatzi zuen, eta 1905ean jada hura hil zela Magasin d'Éducation et de Récréation aldizkarian atalka abuztuaren 15tik abenduaren 15a arte eta uztailaren 29an osoki bilduma batean argitaratu zen.
1981ean Karlos Zabalak euskarazko itzulpena Elkar argitaletxean argitaratu zuen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Argentinako Patagoniako biztanlerik gabeko Estatuen uhartean, Hornos lurmuturratik hurbil, Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barearen urek bat egiten duten lekuan, Kongre zitala buru duen pirata taldea bizi da. Pirata hauek bertan hondoratu edo lurjotako ontziak erasotu ohi dituzte.
Argentinako Gobernuak inguru hartan itsasargia eraiki eta martxan jartzean (gaur egun Munduaren azken muturreko itsasargia deitua) piraten bizimodua desagertzeko arriskuan egongo da. Itsasargiak hiru zaindari ditu, piratek haietako bi hil eta hirugarrena haiengandik ezkututatzea lortu eta bizirik aterako da, Vázquez, zaindariburua. Hortik aurrera Vázquez ausartak urruneko leku isolatu honetan nola edo hala bizirik mantentzen saiatuko da, era berean gaizkile taldeen gaiztakeriak amaitzeko modua topatu beharko du.
Gerora, John Davisek, eskoziar jatorriko estatubatuar naufragoa, Vázquezi piraten aurkako borrokan lagunduko dio.
1971n eleberrian oinarrituako The Light at the Edge of the World filma oinarritu zen, Kevin Billingtonek zuzendu eta Yul Brynner, Kirk Douglas, Samantha Eggar eta Fernando Rey aktoreek antzeztua.