Mexikoko Independentzia Gerra (gaztelaniaz: Guerra de Independencia de México) 1810eko irailaren 16an hasi mexikar herriak eta espainiar aginte kolonialaren arteko gerra izan zen. Gerra bertoko kreole, mestizo eta amerindiarrek bultzatua izan zen, Espainiarekiko bere independentziaren alde borrokatu zutenak. Hasieran kolonial agintearen aurkako nekazarien matxinada idealista baino ez izan arren, mexikar erregezale ohiek gerrillarekin batera egin zutenean mugimendu sendo bilakatu zen[1]. Independentzia lortuta, amerikarrek Mexikoko Lehen Inperioa eratu zuten.
Miguel Hidalgo y Costilla apaiz eta militar abertzale mexikarra izan zen. Hidalgok Mexikoko Independentzia Gerraren lehenbiziko saioa gidatu zuen. Bere mezua Mexikon leku batzuetan ezaguna egin zen eta independentziaren aldeko hauspoa bihurtu zen.
Lehena: esklaboen jabe guztiek haiei askatasuna ematea, hamar eguneko epean, eta, hala egin ezean, heriotza zigorra jazotzea, artikulu hau urratu izanagatik,
Bigarrena: aurrerantzean, bertan behera gelditzea zergen ordainketa, haiek ordaintzen zituzten kastei dagokionez, eta indiarrei eskatzen zitzaizkien ordainarazpenak (...).