Mendebaldea (frantsesez: Région de l'Ouest) Kamerungo Errepublikako 10 eskualdeetako bat da. 13.892 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.921.600 biztanle zituen 2015ean.[1] Bamileke eta bamum dira etnia nagusiak. Bafussam da hiriburua.
Geografia
Adamawako eskualdea du ipar-ekialdean, Erdialdeko eskualdea hego-ekialdean, Kostaldea hego-mendebaldean, eta Ipar-mendebaldeko eta Hego-mendebaldeko eskualdeak mendebaldean.
Erreferentziak
- ↑ Cameroon. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-3-1).
Kanpo estekak