Erdialdea (frantsesez: Région du Centre) Kamerungo 10 eskualdeetako bat da. 68.953 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 4.159.500 biztanle zituen 2015ean.[1]Jaunde da hiriburua. Bertako etnia nagusiak Bassa, Ewondo eta Vute dira.
Jaunde eta eskualdeko beste herri batzuk industria-gune garrantzitsuak dira, batez ere zurgintzari dagokionez. Nekazaritza da jarduera ekonomiko garrantzitsua, kakaoa batez ere. Hiriburutik eta plantazio eremuetatik kanpo, biztanle gehienak nekazari txikiak dira.