María Teresa de Silva

María Teresa de Silva

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Pilar Teresa Cayetana de Silva-Álvarez de Toledo y Silva-Bazán
JaiotzaMadril1762ko ekainaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1802ko uztailaren 23a (40 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaFrancisco de Silva eta Álvarez de Toledo
AmaMariana de Silva-Bazán y Sarmiento
Ezkontidea(k)José Álvarez de Toledo y Gonzaga
LeinuaHouse of Álvarez de Toledo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksalonnièrea eta modeloa

María del Pilar, Teresa, Cayetana, de Silva, Álvarez de Toledo eta Portugal, Beaumont eta Navarra, Haro, Sotomayor, Guzmán, Fernández Manrique, Acevedo, Fonseca, Zúñiga, Enríquez de Ribera eta de Cabrera, Sandoval eta Rojas, Córdoba, Monroy, Ayala eta la Cerda (Madril, 1762ko ekainaren 10aMadril, 1802ko uztailaren 23a), Alba de Tormeseko XIII. dukesa, Espainiako handiki.

Biografia

Francisco de Paula de Silva eta Álvarez de Toledo, Huéscar-eko X. dukearen eta Mariana de Silva-Bazán eta Sarmientoren alaba bakarra izan zen. Madrilen jaio zen, Albako Dukearen kaleko familia-jauregian.[1]

Bere aita 1770eko apirilean hil zen, berak zortzi urte besterik ez zituenean, orduan aitaren noblezia-titulu eta ondasunak jaso zituen oinordetzan.

Ezkontza

Espainiako bi dukerri boteretsuenak zaintzeko, Alba de Tormeskoa eta Medina Sidoniakoa, 1775ean aitonak lehengusuarekin ezkondu zuen Maria Teresa, José Álvarez de Toledo eta Gonzagarekin hain zuzen, Villafranca del Bierzoko XI. markesarekin. Senar-emazteak Espainiako Erresumako boteretsuenak, aberatsenak eta tituludunenak izan ziren, Osunako dukeekin lehia bizian.

Familiak hainbat egoitza izan zituen, Moncloako Jauregia, Buenavistako Jauregia eta Albako dukeen jauregia, Piedrahitan kokatua.

Noblezia-tituluak

1776an, aitona hil ondoren, Maria Teresak Albako XIII. dukesa bihurtu zen, hamalau urte zituen. XIX. mendearen hasierako Espainian noblezia-titulu gehien izan zituen pertsona izan zen. Albako Etxetik hogeita hamaika titulu jaso zituen eta beste hogeita bost gehiago, Medina Sidoniako Etxetik etorriak. Guztira, aristokratak berrogeita hamasei noblezia-titulu izan zituen.

1776tik 1802ra arte, hil arte, María Teresak titulu hauek izan zituen, Albako Etxeko burutzari dagozkionak:

  • Albako XIII. dukesa
  • Huéscareko XI. dukesa
  • Montoroko VI. dukesa
  • Galisteoko IX. dukesa
  • OlivaresKO VIII. kondesa-dukesa
  • Elicheko IX. markesa
  • Villanueva del Rioko XII. markesa
  • Carpioko XI. markesa
  • Coriako XIII. markesa
  • Tarazonako VI. markesa
  • Frechilla eta Villarramieleko X. markesa
  • Jarandillako X. markesa
  • Villar de Grajanejoseko IX. markesa
  • Monterreyko XI. Kondesa
  • Leringo XIV. kondesa
  • Nafarroako XIV. kondestablesa
  • Oropesako XIV. kondesa
  • Galveko XII. kondesa
  • Osornoko XIV. kondesa
  • Ayalako XI. kondesa
  • Fuentes de Valdeperoko IX. kondesa
  • Alcaudeteko IX. kondesa
  • Deleytosako XI. kondesa
  • Morenteko XI. kondesa
  • Piedrahitako XII. kondesa
  • Modikako XVI. kondesa (Siziliako titulua)[2]
  • Dicastilloko XV. baronesa
  • San Martingo XV. baronesa
  • Curtongo XV. baronesa
  • Guissenseko XV. baronesa
  • Valdecornejako XVII. andrea

Gainera, bere senarrarengandik alargun geratzean Medina Sidoniako Etxeko tituluak jaso zituen:

  • Nieblako kondesa
  • Medina Sidoniako dukesa
  • Cazazako markesa
  • Valverdeko markesa
  • Villafranca del Bierzoko markesa
  • Fernandinako dukesa
  • Montalbango printzesa
  • Paternòko printzesa (Siziliako titulua)
  • Villanueva de Valduezako markesa
  • Peña Ramiroko kondesa
  • Vélezko markesa
  • Molinako markesa
  • Martorellgo markesa
  • Castellví de Rosanesko baronesa
  • Molins de Rei-ko baronesa
  • Montaltoko dukesa
  • Bivonako dukesa (Siziliako titulua)
  • Calatafimiko markesa (Siziliako titulua)
  • Adernòko kondesa (Siziliako titulua)
  • Caltabellottako kondesa (Siziliako titulua)
  • Sclafaniko kondesa (Siziliako titulua)
  • Caltaxinetako kondesa (Siziliako titulua)
  • Caltavuturoko kondesa (Siziliako titulua)
  • Collesanoko kondesa (Siziliako titulua)
  • Centorvi-ko baronesa (Siziliako titulua)

Ez zuen zuzeneko ondorengorik izan. María de la Luz izeneko neskato beltz bat alabatzat hartu bazuen ere (esklaboa izanik oparitu egin zioten), honek ez zuen titulurik jaso.[3][4][5] Hiltzean, senarrarengandik eratorritako tituluak Francisco de Borja Álvarez de Toledo eta Gonzagaren esku geratu ziren eta bere aitonaren eskutik jaso zituenak Carlos Miguel Fitz-James Stuart y Silva ahaidearen esku geratu ziren.

Handik aurrera, Albako Etxeak Liriako Jauregia izan zuen egoitzatzat (ordura arte Berwicketarrena izan zen), Albatarren aurreko bi egoitzak ez baitziren dukerriaren esku geratu: Moncloako Jauregia Karlos IV.a erregeak erosi zuen. Buenavistako jauregia ordea Manuel Godoy-ren esku geratu zen.

Mezenasgoa

María Teresa Francisco de Goya margolari espainiarraren mezenetariko bat izan zen.

Heriotza

Albako dukesa 1802an hil zen, berrogei urte zituela, Buenavista jauregian, sukar baten biktima.

Bere azken testamentuaren oinorde izan ziren Carlos Pignatelli de Aragón y Gonzaga, María de la Luz, Javier de Goya y Bayeu eta beste morroi eta zerbitzariak.[6] Bestalde, Albako Etxea osatzen zuten ondasun eta tituluak Liria eta Jerikoko Etxean geratu ziren, Oropesako Etxea izan ezik Ucedako dukerrian sartu baitzen.

Filmografia

Genealogia

Erreferentziak

  1. María del Pilar Teresa Cayetana Silva y Álvarez de Toledo en la Real Academia de la Historia
  2. Nobleza española: grandeza inmemorial
  3. (Gaztelaniaz) «La historia oculta de la adopción de la hija negra de la Duquesa de Alba» www.larazon.es 2016-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  4. (Gaztelaniaz) «La hija olvidada de la musa de Goya» La Nueva España 2016-08-01 (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  5. (Gaztelaniaz) «María de la Luz, la hija negra de la Duquesa de Alba» abc 2016-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  6. Calleja, Concepción, El último beso de Cayetana de Alba, 2001.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!