María Teresa Sesé Lazcano (Donostia, Gipuzkoa, 1917ko urriaren 4a - 2019)[1] 1940 eta 1983 artean 500 amodio-nobela baino gehiago idatzi zituen idazle donostiarra da. Bere lanak hainbat aldiz berrargitaratu eta portugesera itzuli ziren. Maite Lazcano izenarekin sinatu zituen azken eleberriak eta Maite Lazkano izena ere erabili zuen euskarazko ipuin batzuk argitaratzeko.[2]
Bizitza
Aita aragoiar eta ama bizkaitarraren alaba zen.[3] Gaztelaniaz eta frantsesez hitz egin eta idazten zuen baita euskaraz zertxobait ere. Erretiratu ondoren euskara hobetzeko ikasten aritu zen. 1940an Pueyo argitaletxean argitaratzen hasi zen eta geroago Bruguera argitaletxerako, idazle ezagun eta emankorrenetako bat izanik.[4] Bruguera argitaletxeak 8.000 pezeta ordaintze zizkion lan bakoitzeko. Hala ere, ez du ospe handia eman zion eleberrien generoari buruzko iritzi onik:
«
|
Hamabost edo hogei urteko neskak dauden bitartean, idazten jarraituko dute (nobela arrosa). Ez da publiko orokorrarentzat literatura bat, zuzentzen zaion irakurle taldearentzat oso mugatua den genero bat da.
|
»
|
—Maite Lazcano
|
Literatura ibilbidea
Hogei urte zituela hasi zen idazten, eta 1940an Pueyo argitaletxean argitaratu zuen lehen lana. Handik hamarkada batera, Bruguera agitaletxean ere argitaratu zuen 1975era arte. Bere urterik onenetan 8.000 pezeta kobratu zituen lan bakoitzeko, baina egileek argitaratzeko ematen zuten titulu bakoitzeko kobratzen zuten, eta ez ale kopuruagatik. Bostehun amodio-istorio baino gehiago argitaratu zituen 1940 eta 1983 artean. Urte komertzialenetan, Bruguerak 8.000 pezeta ordaintzen zizkion eleberri bakoitzeko. Zenbait hilabetetan editoriala Seséren bost istorio argitaratzera iritsi zen. Askotan berrargitaratu ziren, baita portugesera itzuli ere. Bere obra askotan bere jaioterri den Donostia agertzen da.
Bere eleberri gehienak Maite Sesén izenarekin sinatu zituen arren, Maite Lazcano ezizena ere erabili zuen bere ibilbideko azken urteetan. Bere garaian 'beste Corín Tellado' deitua izan zen.[5] Elaberri arrosak bezala ezagutzen dugun generoak dituen arau zurrunak jarraitzen bazituen ere, bi eleberrigileen lanak irakurri dutenek Maria Teresak Corinek baino umore gehiago zuela esaten dute. 1975 inguruan jubilatu egin zen, nahiz eta bere lanak berrargitaratzen jarraitu zuten. Jubilatzean euskara hobetzeko ikasketak egitea erabaki zuen eta bi urtetan lan horretan aritu ondoren, Maite Lazkano izenarekin sinatu zituen zenbait kontakizun labur euskaraz argitaratzera animatu zen. Zoritxarrez ez dira gazteleraz argitaratu zituenak bezain ezagunak.
Argitaratutako liburuak:
Maria Teresa Sesé bezala:
Maite Lazcano bezala:
- El hombre que no quería equivocarse (1981)
- Noches de otoño (1981)
- Todo empezó en París (1981)
- Contra viento y marea (1982)
- Encuentros en Ginebra (1982)
- Estaré esperándote (1982)
- Las campanas de la ilusión (1982)
- Entre dos hombres (1983)
- Inés (1983)
- La periodista indiscreta (1983)
- Un futuro lleno de esperanza (1983)
Maite Lazkano bezala
- Gartzelako Ateak (1981)
- Damurik Gabe (1982)
Erreferentziak
Kanpo estekak