Martin Scorsese ← Isabelle Adjani - David Cronenberg → Jaiotzako izen-deiturak Martin Charles Scorsese Jaiotza Queens , 1942ko azaroaren 17a (82 urte)Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak Italia Talde etnikoa Italo-estatubatuarra siziliar amerikarra Lehen hizkuntza ingelesa Aita Charles Scorsese Ama Catherine Scorsese Ezkontidea(k) Laraine Marie Brennan (1965 - 1971) Julia Cameron (1976 - 1977) Isabella Rossellini (1979 - 1982) Barbara De Fina (1985 - 1991) Helen Schermerhorn Morris (1999 - Seme-alabak Heziketa New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Cardinal Hayes High School (en) Hizkuntzak ingelesa Irakaslea(k) Haig P. Manoogian (en) Jarduerak film-zuzendaria , zinema aktorea , zinema ekoizlea , gidoilaria , film-muntatzailea , ahots-aktorea , telebista zuzendaria , errealizadorea , aktorea , idazlea , zinemaren historialaria , telebista-ekoizlea eta produktorea Altuera 160 zentimetro Enplegatzailea(k) New Yorkeko Unibertsitatea Lan nabarmenak Jasotako sariak Influentziak Howard Hawks Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Writers Guild of America, West (en) Directors Guild of America (en) Mugimendua New Hollywooda Genero artistikoa film dramatikoa krimenezko filma thrillerra ekintza-filma gangster filma psychological thriller film (en) Neo-noirra fantasiazko filma epic film (en) Film biografikoa Westerna misteriozko zinema film dokumentala Kirol-zinema abenturazko filma film komikoa zinema historikoa historical drama film (en) gerra-filma Zinema beltza comedy horror film (en) psychological horror film (en) beldurrezko zinema crime drama film (en) crime thriller film (en) lapurreta filma komedia dramatikoa Erlijioa katolizismoa
Martin Charles Scorsese (1942ko azaroaren 17a , New York ) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari , gidoigile eta ekoizlea da.[ 1]
Kritika onak sarri jasota, adituek gerra ondoko zuzendari onenetakotzat jo ohi dute. Bost izendapenen ostean, 2007an Oscar saria irabazi zuen azkenean.[ 2] Bere ibilbidean zehar, zuzendari onenaren kategorian Oscar sarietarako bederatzi aldiz izendatu dute —kategoria horretan izendapen gehien lortu dituen eta gaur egun bizirik dagoen zuzendaria da—, eta historiako bigarrena.[ 3]
Bere filmetan auzi batzuk jorratu ditu, hala nola italiar nortasuna Ameriketako Estatu Batuetan , errua eta erredentzioa Eliza Katolikoan , matxismoa eta bortizkeria... [ 4]
Zinemagintzan 1967tik dihardu. Harenak dira historiako zenbait harribitxi, AEBetako krimen antolatuari lotutako Godfellas (1990 ) eta The Departed (2006 ) tartean, Mafiaren gaia beti izan du gogoko, eta adibidez, Charles Brandten I Heard You Paint Houses liburuan oinarrituta, 2019 an hiru ordu eta erdiko The Irishman film arranditsua egin zuen.[ 5]
Ibilbidea
Zinemagile gisa trebatzen ari zela, New Yorkeko Unibertsitatean graduatu eta gutxira, lehen film laburrak eta Who's That Knocking at My Door (1967 ) film luzea egin zituen. Ondoren, kritikaren arreta erakarri zuen Mean Streets gangster-zintarekin (1973 ): hor hasi zen nabaritzen zuzendari gisa zuen estiloa. Hollywood Berriaren osagai gisa katapultatzea lortu zuen gero, Taxi Driver (1976 ) eta Raging Bull (1980 ) film dramatikoak zuzendu zituenean. Film horiek ospea sendotu zioten, Robert de Niro ren arrakastari esker. Hamar urteko emaitza apalen ondoren, bere mailarik onenera itzuli zen Goodfellas ekin (1990 ).[ 6]
Nahiz eta Goodfellas , Casino (1995 ) edo The Irishman (2019 ) gangster-filmak zuzentzeagatik ezaguna izan, Scorsesek gaitasuna frogatu du hainbait arlo desberdin lantzen.[ 7] Horrela, haren filmografiak New York, New York (1977 ) drama musikala eta The King of Comedy (1983 ) eta After Hours komedia beltzak hartzen ditu. Haren lana ez da eztabaidetatik kanpo egon, hala nola, The Last Temptation of Christ (1988 ) filmean sortutakoa, edo Kundun (1997 ) filmaz Txinako gobernu komunistak ireki zuena. XXI. mendean, haren lan historikoek aurrekontu handiagoa lortu zuten eta, kasu batzuetan, aurrekaririk gabeko arrakasta komertzialak ere lortu zituen.[ 8]
Gangs of New York (2002 ) drama historikoak Leonardo DiCaprio rekin izandako lankidetzaren hasiera markatu zuen. DiCapriok sei film luzetan parte hartu zuen, besteak beste, The Aviator (2004 ) biografikoan, The Departed (2006 )[ 9] thriller poliziakoan, Shutter Island thriller psikologikoan (2010 ) eta umore beltzezko The Wolf of Wall Street satiran (2013 ).[ 10] [ 11] Gainera, Scorsese garai hartan Hugo abentura-drama (2011 ) eta Silence drama historikoa (2016 ) zuzendu zituen.
Hainbat urtetan Izendapen ugari jaso ondoren, Scorsesek Zuzendari onenaren Oscar saria irabazi zuen The Departed -en egindako lanari esker (2006 ). Zuzendari onenaren Oscar sarirako hamar Izendapenekin,[ 12] bizirik dauden zuzendarien artean kategoria horretan izendapen gehien lortu dituena da, eta historiako bigarrena. Oscar sariaz gain, beste sari ugari ere jaso ditu, besteak beste, Urrezko Globo saria, BAFTA , Primetime Emmy saria, SAGUES, Urrezko Palma, zuzendari onenaren Canneseko Zinemaldiaren saria eta Veneciako Zilarrezko Lehoia . Kultur eragin handien izan duten zuzendarietako bat bihurtu da, eta, Roger Ebert zinema-kritikariaren iritziz, «jarduneko zuzendari estatubatuar onena» da.[ 13] Haren filmetako batzuk inoiz izan diren onenetako gisa hautatu dituzte American Film Institut ek edota Sight and Sound eta Empire aldizkariek.[ 14]
Fikziozko film luzeak zuzentzeaz gain bestelako lanak ere egin ditu zinemagintzan. Hasieran, muntatzaile-lanak egin zituen, Woodstock (1970 )[ 15] dokumentalean parte hartu zuen, eta John Cassavetes-ek aukeratu zuen Minnie and Moskowitz (1971 ) filmean soinua editatzeko laguntzaile gisa lan egiteko.[ 16] Telebista-munduan, zuzendari exekutiboa izan zen eta HBO Boardwalk Empire (2016 ) serieetako kapitulu pilotuak zuzendu zituen. Musikazale zenez, gai horri buruzko dokumental-sorta zabala zuzendu zuen, besteak beste, The The Last Waltz (1978 ), musika-dokumental onenetakotzat jotzen dena.[ 17] Beste hauek ere zuzendu zituen: No Direction Home (2005 ), Shine a Light (2008 ), George Harrison: Living in the Material World (2011 ) eta Rolling Thunder Revue: A Bob Dylan Story by Martin Scorsese (2019 ). Era berean, 1990rean sortutako The Film Foundation erakundearen bidez, filmak zaintzeko ahaleginetan dihardu.[ 18] [ 19]
Filmografia
Taula honetan ikus daitezke filmaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak beste hizkuntza batera itzuli bada (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera):
Urtea
Filma
Antzezleak
Ekoizlea
Hizkuntzak
1963
What's a Nice Girl Like You Doing in a Place Like This?
Martin Scorsese
New York University
1964
It's Not Just You
Andrea Martin , Mardik Martin
gaztelaniaz : It's Not Just You, Murray!
1967
The Big Shave
1968
Who's That Knocking at My Door
Harvey Keitel , Harry Northup
Warner Bros.
1970
Woodstock
Richie Havens , Joan Baez
Warner Bros.
katalanez : Woodstock (pel·lícula)
1970
Street Scenes
Harvey Keitel , William Kunstler
1972
Boxcar Bertha
Barbara Hershey , David Carradine
American International Pictures
frantsesez : Bertha Boxcar
1973
Mean Streets
Robert De Niro , Richard Romanus
Warner Bros.
1974
Italianamerican
Catherine Scorsese , Charles Scorsese
1974
Alice Doesn't Live Here Anymore
Ellen Burstyn , Kris Kristofferson
Warner Bros.
gaztelaniaz : Alicia ya no vive aquí frantsesez : Alice n'est plus ici katalanez : Alícia ja no viu aquí galizieraz : Alicia xa non vive aquí
1976
Taxi Driver
Robert De Niro , Jodie Foster
Columbia Pictures
1977
New York, New York
Liza Minnelli , Robert De Niro
Chartoff-Winkler Productions
1978
The Last Waltz
Rick Danko , Levon Helm
United Artists Corporation
frantsesez : La Dernière Valse
1978
American Boy: A Profile of Steven Prince
Martin Scorsese , George Memmoli
1980
Raging Bull
Joe Pesci , Robert De Niro
United Artists Corporation
gaztelaniaz : Toro salvaje katalanez : Toro salvatge galizieraz : Touro salvaxe
1982
The King of Comedy
Robert De Niro , Jerry Lewis
20th Century Studios
gaztelaniaz : El rey de la comedia frantsesez : La Valse des pantins
1985
After Hours
Rosanna Arquette , Verna Bloom
katalanez : Quina nit!
1986
The Color of Money
Paul Newman , Tom Cruise
Touchstone Pictures
gaztelaniaz : El color del dinero frantsesez : La Couleur de l'argent katalanez : El color dels diners
1988
The Last Temptation of Christ
Willem Dafoe , Harvey Keitel
Cineplex Odeon Films
gaztelaniaz : La última tentación de Cristo frantsesez : La Dernière Tentation du Christ
1989
New York Stories
Larry David , Mae Questel
Touchstone Pictures
gaztelaniaz : Historias de Nueva York katalanez : Històries de Nova York
1990
Goodfellas
Joe Pesci , Robert De Niro
Warner Bros.
gaztelaniaz : Uno de los nuestros frantsesez : Les Affranchis katalanez : Un dels nostres galizieraz : Un dos nosos
1990
Made in Milan
Giorgio Armani
1991
Cape Fear
Robert De Niro , Nick Nolte
Amblin Entertainment
frantsesez : Les Nerfs à vif katalanez : El cap de la por
1992
Scorsese X 4: Four Short Films By Martin Scorsese
1993
The Age of Innocence
Daniel Day-Lewis , Michelle Pfeiffer
Columbia Pictures
gaztelaniaz : La edad de la inocencia frantsesez : Le Temps de l'innocence katalanez : L'edat de la innocència galizieraz : A idade da inocencia
1995
A Personal Journey with Martin Scorsese Through American Movies
Martin Scorsese , Kathryn Bigelow
British Film Institute
gaztelaniaz : Un viaje personal con Martin Scorsese a través del cine americano frantsesez : Un voyage avec Martin Scorsese à travers le cinéma américain
1996
Casino
Sharon Stone , Robert De Niro
Universal Pictures
1997
Kundun
Tenzin Thuthob Tsarong , Yoon C. Joyce
Touchstone Pictures
1999
My Voyage to Italy
Martin Scorsese
frantsesez : Mon voyage en Italie katalanez : Il mio viaggio in Italia
1999
Bringing Out the Dead
Nicolas Cage , John Goodman
Touchstone Pictures
frantsesez : À tombeau ouvert
2001
The Concert for New York City
Salma Hayek , Halle Berry
2002
Gangs of New York
Leonardo DiCaprio , Daniel Day-Lewis
Intermedia
2003
Feel Like Going Home
gaztelaniaz : Nostalgia del hogar frantsesez : Du Mali au Mississippi
2004
The Aviator
Leonardo DiCaprio , Cate Blanchett
Intermedia
gaztelaniaz : El aviador frantsesez : Aviator katalanez : L'aviador
2005
No Direction Home
Bob Dylan , The Clancy Brothers
2006
The Departed
Leonardo DiCaprio , Matt Damon
Plan B Entertainment
gaztelaniaz : Los infiltrados frantsesez : Les Infiltrés katalanez : Infiltrats galizieraz : Infiltrados
2007
The Key to Reserva
Martin Scorsese , Simon Baker
gaztelaniaz : La clave Reserva
2008
Shine a Light
Mick Jagger , Keith Richards
Paramount Vantage
2010
Shutter Island
Leonardo DiCaprio , Mark Ruffalo
Paramount Pictures
2010
A Letter to Elia
Elia Kazan
gaztelaniaz : Una carta a Elia
2010
Public Speaking
Fran Lebowitz
2011
Hugo
Asa Butterfield , Chloë Grace Moretz
Infinitum Nihil
frantsesez : Hugo Cabret
2011
George Harrison: Living in the Material World
George Harrison , Paul McCartney
2013
The Wolf of Wall Street
Leonardo DiCaprio , Jonah Hill
Paramount Pictures
gaztelaniaz : El lobo de Wall Street frantsesez : Le Loup de Wall Street
2014
The 50 Year Argument
Michael Stuhlbarg , Patricia Clarkson
gaztelaniaz : 50 años de rebeldía
2015
The Audition
Leonardo DiCaprio , Martin Scorsese
gaztelaniaz : El casting
2016
Silence
Andrew Garfield , Liam Neeson
Paramount Pictures
katalanez : Silenci
2019
The Irishman
Robert De Niro , Al Pacino
2019
Rolling Thunder Revue: A Bob Dylan Story by Martin Scorsese
Jeff Rosen
frantsesez : Rolling Thunder Revue: A Bob Dylan Story
2019
The Irishman: In Conversation
Martin Scorsese , Robert De Niro
2023
Killers of the Flower Moon
Leonardo DiCaprio , Robert De Niro
Appian Way Productions
gaztelaniaz : Los Asesinos de la Luna
Erreferentziak
Kanpo estekak
Zuzendatuako filmak Zuzendutako laburmetraiak Zuzendutako dokumentalak Ekoiztutako lanak
1927–1950 1951–1975 1976–2000 2001–egun