Maria Goiri

Maria Goiri

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Amalia Vicenta Goyri
JaiotzaBilbo1873ko abuztuaren 29a
Herrialdea Bizkaia
BizilekuaAlgorta
Getxo
Madril
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
HeriotzaMadril1954ko azaroaren 28a (81 urte)
Familia
Aitaezezaguna
AmaAmalia Goyri
Ezkontidea(k)Ramón Menéndez Pidal
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, historialaria, filosofoa, literatura-kritikaria eta pedagogoa

Maria Amalia Vicenta Goiri[oh 1] (Madril, 1873ko abuztuaren 29a - ib, 1954ko azaroaren 28a) idazlea, Filologiako ikerlaria, irakaslea eta emakumeen eskubideen aldezlea izan zen. Espainiako unibertsitate batean Filosofia eta Letretako lizentzia lortu zuen bigarren emakumea izan zen (1896an), bai eta doktoregoa lortu zuen lehen emakumea ere (1909an).

Bizitza

Haren arbasoak euskal herritarrak ziren, Madrilen hazi eta hezi ziren, baina bere lehen bost urteetan Algortan bizi izan zen. Amalia Goiri jostunaren alaba zen. Bere amona Juana Vicenta Goyri eta Barrenechea zen, Deustun jaioa. Ama kultura handikoa, nortasun sendokoa eta librepentsalaria izanik, garaiko ohituren eta mugen gainetik hezi zuen Maria Goiri bere alaba. Alaba txikitan gimnasioan apuntatu zuen eta hamabi urte zituela Merkataritza Eskolan. Hamasei urterekin Filosofia eta Letretako lizentziaturan entzule bezala ikasten hasi zen, matrikulatu gabe. 1891–1892 ikasturtean Sustapen Ministerioak emakume batentzako matrikula irekitzeko baimena eman zuen, baldin eta klasetik kanpo pasilloetan gelditzen ez bazen, katedratikoarekin batera gelan sartzen bazen eta ikaskideen alboan eseri beharrean irakaslearen ondoan esertzen bazen. 1896an Filosofia eta Letretako lizentzia lortu zuen eta 1909an doktoregoa. Concepción Arenal eta Emilia Pardo Bazan irakasleek egindako urratsei jarraitu zien.

Marcelino Menéndez Pelayok Goi Mailako Ateneo Ikasketa Eskolan eskainitako hitzaldi batean Ramón Menéndez Pidal ezagutu zuen eta 1900ean berarekin ezkondu zen. Eztei bidaian Cid Campeadorren ibilbideko herrietatik ibili ziren ahoz kontatzen ziren erromantzeak jasoz. Espainiako Gerra Zibilaren aurretik, Institución Libre de Enseñanza erakundean lan egin zuen, irakasle.

Guda Zibilaren hasieran Maria Goiri eta Ramón Menéndez Pidal senar-emazteak Segovia inguruko landetxean familiarekin zeuden. Errepublikaren kontra altxatu ziren militarrek zonaldea hartu zuten. 1937an Burgosen zegoen Francoren alderdiko Defentsa Nazionalerako Juntak Maria Goiri eta Ramón Menéndez Pidal senar-emazteak guda aurretik zituen ekintzei eta ideologiari buruzko txostena eskatu zuen. Hurbiletik familia horren, familiaren adiskidetasunen jarraipena egiteko edota baita eskutitzak irakurtzeko ere eskatu zuen. Txostenak Maria iraultzaile gisa deskribatzen zuen. Guda amaitzean liberaltzat jotzen ziren ideiak zituzten ikasketa zentro guztiak debekatu zirenez, Mariak irakaskuntza utzi eta ikerketari egin zion. Ahoz jasotako erromantzeak bildu zituen Erromantze bildumak liburuan, El conde Lucanor liburua eta Lope de Vegaren idazlanak ikertu zituen. Besteak beste, De Lope de Vega y del Romancero eta Romancero tradicional de las lenguas hispánicas liburuak idatzi zituen.

Bibliografia

  • «Romance de la muerte del Príncipe D. Juan», The Bulletin Hispanique, IV liburukia (1902).
  • «Romances que deben buscarse en la tradición oral», Revista de Archivos, Bibliotecas y Museos aldizkiarian (1907).
  • Varios artículos sobre El Conde Lucanor, Revue Hispanique (1899).
  • Romania (1900).
  • «La difunta pleiteada en la literatura española: estudio de literatura comparada», Revista de Archivos aldizkiarian(1909).
  • La difunta pleiteada, Madril: T. Fortanet, 1909. Saiakera.
  • Fábulas y cuentos en verso, Madril: Sucesores de Hernando, 1933. Ipuinak.
  • Don Juan Manuel y los cuentos medievales, Madril: Instituto Escuela, 1936. Saiakera.
  • De Lope de Vega y del Romancero, Zaragoza: Librería General, 1953. Saiakera.
  • Romancero tradicional de las lenguas hispánicas, Madril: Gredos, 1957.
  • Crónicas de feminismo.

Omena

Euskal Herriko Unibertsitatea sortu eta gutxira, Jesús Antonio Cid eta Jon Juaristi irakasleek "Maria Goiri" mintegia sortu zuten haren omenez, orduko hainbat ikaslerekin batera, euskal baladak jaso eta aztertzeko. Lan honen fruitua da, besteak beste, Aplicación del modelo romancero de análisis a la balada vasca: Bereterretxen khantoria artikulua [1].

Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako kanpusean, eraikin batek, Bioteknologiako Zentruak, Maria Goiriren izena darama[2]. Eraikina 2016an inauguratu zen[3].

Oharrak

  1. Aita ezezaguneko ezkongabekoen alabek, garai hartan, ez zuten bigarren abizenik.

Erreferentziak

  1. Diego Catalán, Jesús Antonio Cid, Ana Valenciano, et alii, 1994, De balada y lírica, Cátedra/Seminario Menéndez Pidal & Universidad Complutense, 2. lib., 305-316.
  2. «Eraikinaren web-orrialdea» 2020-01-22.
  3. «La UPV ya tiene su parque científico para conectar con las empresas» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-22).

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!