Maratoi

Egungo maratoilariak
Antzinako Greziako maratoilariak

Maratoia lasterketa mota bat da, zehazki 42,195 km luze dena. Errepideko lasterketa nagusitzat jotzen da. Atletismo programan sartu zen Atenasen 1896an ospatu ziren Olinpiar Jokoetatik aurrera, gizonezkoen kategorian, eta 1984tik Los Angelesen emakumezkoen kategorian. 1908ko Olinpiar Jokoetan 40 km-tik 42,195 km-ra aldatu zen distantzia, Ingalaterrako Erreginak Errege Jauregiaren paretik igarotzea nahi baitzuen.

Bere jatorria Filipides soldadu greziarrari buruzko istorioan oinarrituta dago. Nekeak jota hil zen, Maratoitik Atenasera 40 kilometro egin ondoren, Persiar armadaren garaipenaren berri emateko. Egia esatera, Filipidesek Atenastik Espartara arteko bidea egin zuen laguntza eske, 213 kilometro inguru.

Eliud Kipchoge kenyarrak garai guztietako gizonezkoen maratoi-markarik onena du (2:01:39), 2018ko irailaren 16an Berlinen lortutakoa; eta Brigid Kosgei kenyarrak emakumezkoen markarik onena du (2:14:04), 2019ko urriaren 13an Chicagon lortutakoa[1].

Jatorria

Kondairaren arabera, K.a. 490. urtean Greziak Persia garaitu zuen Maratoiko guduan. Garaipenaren berri albait arinen eman behar zioten Atenasi, eta Fidipidesen esku utzi zuten egiteko hori. Greziakoak lasterka egin zituen Maraton eta Atenas artean dauden 42 bat kilometroak, baita lehertuta amaitu ere. Helmugara iritsi zenean, “irabazi dugu” esan eta han bertan hil zen.

Herodoto greziar historialariak, ordea, bestelako istorioa kontatu digu: Fididipesen egitekoa Espartako armadari laguntza eskatzea omen zen. Persiar soldaduek bidean aurkitu zuten guztia suntsitu eta Atenasera iritsiak ziren. Espartaren babesa lortu ezean, jai zuten greziarrek. Fidipesek bi egun behar izan zituen Atenastik Espartara zeuden 240 kilometroak egiteko; alferrik, gainera, zeren eta Artemisaren omenezko jaialdia antolatzen ari zirela-eta Atenasi laguntzea uko egin baitzioten Espartakoek. Fidipesek 240 kilometroak egin behar izan zituen atzera, burumakur, albiste txarrak baitzeramatzan etxera.

Maratoilariak

Munduko denbora onenak 2008 arte (gizonak)

Denbora Atleta Herrialdea Eguna Lekua
2h03:59 Haile Gebrselassie Etiopia 2008 ira 28 Berlin
2h04:26 Haile Gebrselassie Etiopia 2007 ira 29 Berlin
2h04:55 Paul Tergat Kenya 2003 ira 28 Berlin
2h04:56 Sammy Korir Kenya 2003 ira 28 Berlin
2h05:38 Khalid Khannouchi AEB 2002 api 14 Londres
2h05:50 Evans Rutto Kenya 2003 urr 12 Chicago
2h05:56 Haile Gebrselassie Etiopia 2006 ira 24 Berlin
2h06:05 Ronaldo da Costa Brasil 1998 ira 20 Berlin
2h06:14 Felix Limo Kenya 2004 api 4 Rotterdam
2h06:15 Titus Munji Kenya 2003 ira 28 Berlin
2h06:16 Moses Tanui Kenya 1999 urr 24 Chicago
2h06:16 Daniel Njenga Kenya 2002 urr 13 Chicago
2h06:16 Toshinari Takaoka Japonia 2002 urr 13 Chicago


Munduko denbora onenak 2008 arte (emakumeak)


Denbora Atleta Herrialdea Eguna Lekua
2h15:25 Paula Radcliffe Erresuma Batua 2003 api 13 Londres
2h18:47 Catherine Ndereba Kenya 2001 urr 7 Chicago
2h19:12 Mizuki Noguchi Japonia 2005 ira 25 Berlin
2h19:36 Deena Kastor AEB 2006 api 23 Londres
2h19:39 Sun Yingjie Txina 2003 urr 19 Pekin
2h19:41 Yoko Shibui Japonia 2004 ira 26 Berlin
2h19:46 Naoko Takahashi Japonia 2001 ira 30 Berlin
2h19:51 Zhou Chunxiu Txina 2006 mar 12 Seul
2h20:42 Berhane Adere Etiopia 2006 urr 22 Chicago


Munduko Maratoi Nagusiak

World Marathon Majors (WMM) izenarekin ezagutzen dira munduko maratoi lasterketa nagusiak. Zortzi probak osatzen dute.

Garaia Maratoia Lehen ekitaldia
Otsailean Japonia Tokioko maratoia 2007
Apirilean Ameriketako Estatu Batuak Bostongo maratoia 1897
Apirilean Erresuma Batua Londresko maratoia 1981
Irailean Alemania Berlingo maratoia 1974
Urrian Ameriketako Estatu Batuak Chicagoko maratoia 1977
Azaroan Ameriketako Estatu Batuak New Yorkeko maratoia 1970
2 urtetik behin Munduko Atletismo Txapelketa
4 urtetik behin Olinpiar Jokoak 1896

Maratoiak Euskal Herrian

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) elPeriodico.com. (2015-04-22). «Homenaje a Paula Radcliffe, la mejor maratoniana del mundo» La Bolsa del Corredor (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!