Manuel "Manolo" Martínez Gutiérrez (1974ko abenduaren 7a) espainiar pisu jaurtitzaile ohia da. Bere jaurtiketarik onena 21,47 metrokoa da Aire Librean eta 21,26m Pista Estalian. Marka horiek Espainiako errekor nazionalak dira. Bere nazioarteko karrerak 1992 eta 2011 artean iraun zuen eta 84 aldiz joan zen selekzio nazionalarekin.
Leonen (Espainia) jaioa, hamazazpi urte zituela junior atleta gisa, junior mailan, Munduko Txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen eta hurrengo urtean Europako junior txapeldun bilakatu zen. Senior mailan zilarra irabazi zuen 2000ko Atletismo Atletikoko Europako Txapelketan eta ondoren brontzea lortu zuen 2001eko IAAFeko Munduko Txapelketa Estalian.
Bere ibilbideko une aipagarrienen artean daude ere pista estalian lortutako emaitzak. 2002ko Pista Estaliko Europako Txapelketa irabazi zuen eta urrezko domina lortu zuen ere2003ko Pista Estaliko Munduko Txapelketan. Brontzezko domina lortu zuen 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan, 2013ko maiatzean, IAAF doping probak lehen postuan zegoen parte-hartzailea deskalifikatu ondoren.
Nazioarteko palmaresa
Olinpiar Jokoak
|
Urtea
|
Kokalekua
|
Domina
|
Proba
|
2004
|
Atenas()
|
Brontzea
|
Pisua
|
Campeonato Mundial en Pista Cubierta
|
Urtea
|
Kokalekua
|
Domina
|
Proba
|
2001
|
Lisboa ()
|
Brontzea
|
Pisua
|
2003
|
Birmingham ()
|
Urrea
|
Pisua
|
Campeonato Europeo en Pista Cubierta
|
Urtea
|
Kokalekua
|
Domina
|
Proba
|
2000
|
Gante ()
|
Zilarra
|
Pisua
|
2002
|
Viena ()
|
Urrea
|
Pisua
|
2005
|
Madril ()
|
Brontzea
|
Pisua
|
Kanpo estekak