Madame d'Aulnoy (jaiotza-izena: Marie-Catherine le Jumelle de Barneville) (Barneville, 1650 inguruan - Paris, 1705) frantses idazlea izan zen. Senarra hiltzen saiatzea leporatu zioten eta erbesteratua bizi behar izan zuen, Espainian lehenbizi eta Ingalaterran gero (1669-1685). Egonaldi horiek gai harturik oroitzapen-liburuak ondu zituen: Mémoires de la cour d´Espagne (1690), Relation du voyage en Espagne (1691) eta Mémoires de la cour d´Angleterre (1695). Frantziara itzulirik, arrakasta handia izan zuen eleberri bat argitaratu zuen: Histoire d´Hippolyte, comte de Douglas (1690). Ezagunak dira, bestalde, haren Conts de fées edo Les Fées à la mode (1697), haurrei zuzenduriko ipuin xarmagarriak.
Erreferentziak