Lê Đức Anh (Thua Thiên Hue Probintzia, Annam, Frantziar Indotxina, 1920ko abenduaren 1a - Hanoi, 2019ko apirilaren 22a) Vietnamgo militar eta politikaria izan zen.
Indotxinako Gerran frantziarren aurka borroka egin zuen 1951 eta 1954 bitartean. Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontearekin Vietnamgo Gerran parte hartu zuen. 1980ko hamarkadan indar vietnamdarrak bidali zituen Kanbodian.
Vietnamgo Alderdi Komunistaren kidea izan zen. Defentsa ministroa (1987-1992) eta Vietnamgo presidentea (1992-1997) izan zen.