Luis Garde
Luis Garde Iriarte (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1961eko abuztuaren 11) euskal idazlea da. Filologia ikasi zuen. Egun Donezteben du bizitokia eta bizibidea.
Londreseko The Cloud Appreciation Society elkarteko kide zenbakiduna da.
2016an Euskadi Literatura Sariak irabazi zuen, Ehiztariaren isilaldia eleberriagatik. Sari hori irabazi eta gero ere, euskal literatura kritikak arreta urria eskaini zion liburu horri; Pako Aristiren ustez, euskal literaturan dabiltzan gehienek gizartean nozitzen duten ikusezintasunaren erakusgarri da.[1][2]
Lanak
Poesia
Nobela
Erdaretan
Antologiak eta lan kolektiboak
Sariak
- 2003an, BBK Fundazioak eta Euskaltzaindiak emandako Felipe Arrese Beitia Poesia saria Oihan nabarra lanagatik.
- 2005ean, Elkarlanean Fundazioaren Joseba Jaka Beka, Gertakarien urtzea liburua idazteko.
- 2009an, Irungo Udaletxearen eta Kutxa Fundazioaren Irun Hiria Poesia Saria, Unplugged lanari.
- 2012an, Bilboko Udaletxearen eta Blas de Otero Fundazioaren Blas de Otero-Bilbo Uria Poesia saria, Maizter arrotza liburuari.
- 2014an, Gipuzkoako Diputazioaren Xabier Lete Poesia saria, Eremuen birkalifikatzea lanari.
- 2016an, euskarazko literaturaren Euskadi Literatura Saria [3] Ehiztariaren isilaldia (2015, Pamiela) eleberriagatik.
- 2018an, Literatura Kritikoen Espainiako Elkartearen Kritikaren Saria jaso zuen Barbaroak baratzean obrak.
- 2018an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Poesia Saria, Barbaroak baratzean obrari.
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
|