Parisen jaioa, ehunen denda baten jabea zen Arthur Lelongen semea zen. Ikasketak sorterriko Goi Merkataritza Ikasketen eskolan egin zituen.
Lehen Mundu Gerra amaitu zenean zabaldu zuen bere moda etxea Madeleine plazan. 1924an auzo hori utzi eta Matignon kaleko 16 zenbakira mugitu zuen.
Lelongek ez zituen bere labela zeramaten janzkerak sortzen. "Berak ez zuen diseinatzen, bere diseinatzaileekin batera lan egiten zuen." idatzi zuen Christian Diorek, 1941tik1946ra Lelongen taldeko kide izan zenak; garai horretan berak zenbait bilduma sortu zituen Pierre Balmainekin batera.[1] "Hala ere, bere jostun-karreraren ibilbidean bere bildumek estilo bat mantentzen zuten, zinez berea zena eta bere antza zuena." gehitu zuen normandiarrak. Nadine Robinson eta Hubert de Givenchy diseinatzaileek ere berarekin egin zuten lan.
Chambre Syndicale de la Haute Couture edo Goi-mailako jantzigintzako Ganbera Sindikaleko presidentea izan zen 1937-1947 artean eta bere kudeaketari esker 92 enpresak ez zituzten bere ateak itxi behar izan Bigarren Mundu Gerran[2].