Little Women

Little Women
Jatorria
Egilea(k)Louisa May Alcott
Argitaratze-data1869
IzenburuaLittle Women or, Meg, Jo, Beth and Amy
Mugimenduaerrealismoa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoadevelopmental novel (en) Itzuli, Bildungsromana, autobiografia, realist novel (en) Itzuli eta family saga (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Zatiak47 kapitulu
TelesailaMarch Trilogy (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMassachusetts, Londres, Paris, Heidelberg, New York, Niza, Quartier de Valrose (en) Itzuli, Viena eta Vevey
Argumentu nagusiafamilia, nerabezaroa, zoriona, Pobrezia eta interdependence (en) Itzuli
kronologia
Little Women Little Men: Life at Plumfield with Jo’s Boys (en) Itzuli

Emakumetxoak (ingelesez Little Women edo Little Women or Meg, Jo, Beth and Amy) Louisa May Alcott idazle estatubatuarraren eleberri bat da, 1868ko irailaren 30ean kaleratu zena. Lau neskatoren bizitza kontatzen du, 1861 eta 1865 artean, AEBko Gerra Zibila testuinguru dela, emakume bihurtzen direnak. Egilearen bizipienetan oinarrituta dago, bere haurtzaroan, Massachusetts-eko Concord hirian bizi zenean.[1]  

Eleberri honek jarraipena izan zuen 1869an Emakumetxo Haiek-ekin (ingelesez, Good Wives), Emakumetxoak eta lau urte beranduago igarotzen dena. Hori eta gero, Gizontxoak (Little Men) [2]eta Jo-ren Mutilak (Jo’s Boys) kaleratu ziren. Hauetan Emakumetxoen semeen, iloben eta ikasleen bizitzak azaltzen dira.  

Historia eta kaleratzea

Alcott-ek Emakumetxoak 1867 eta 1868 artean idatzi zuen. Haren bizipipenetan oinarritu zen, bere hiru ahizpekin Concord-en hezi zenekoak. Eleberria 1868-ko irailaren 30ean kaleratu zen, eta berehalako arrakasta izan zuen, milaka kopia salduz. Kritikak dagoeneko klasiko bat zela zioen. Irakurle batz​uek bigarren bolumen bat eskatu zuten, eta Alcott-eri gutunak bidali zizkioten jarraipen bat eskatuz. Esan beharra dago eleberri honek izugarrizko berrikuntza suposatu zuela Ameriketako Estatu Batuetako literaturan. Izan ere, garaiko emakumeek jarraitu behar zituzten arauak nolabait apurtzen ditu, batez ere Jo-ren pertsonaiarekin, garai horretako emakumeen ereduaren guztiz desberdina zena.[3]

Argumentua

Lan honek, bai bere gaian nola bere egituran, John Bunyan-en Erromesaren Aurrerabidea eleberri alegorikoa berresaten du. Kapitulu askoren tituluak liburu horri egindako erreferentziak dira (Erromesen jolasa; Zamak; Beth-ek Jauregi Ederra aurkitzen du; Amy-ren apalkuntza harana; Jo-k Apolion ezagutzen du; Meg-ek Harrokeriaren azoka bisitatzen du; besteak beste). Aldi berean, March ahizpa bakoitza bere akatsak gainditzea du helburu. Horregatik hazkunde edo eboluzio pertsonaleko eleberri bezala har daiteke, eta emakumeentzako gida moduan ere bai.

Eleberrian, neskak auzoko baten lagun bihurtzen dra, Laurie nerabea; geroago Jo-ren lagun mina bihurtzen dena. Gai triste eta serioetaz aparte, liburuak ahizpen eta haien lagunaren jarduera desberdinak kontatzen ditu, hala nola piknik bat egitea, edo egunkari bat sortzea. Gainera, Meg emakumetxo bihurtzen dela proposatzen da, Erromesaren bidea guztiz egiten duelako, eta Brooke jaunari ezkon-hitza ematen diola.

Etxe honetan idatzi zen Emakumetxoak

Pertsonaiak

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Amy: Ahizpen artean txikiena, 12 urtekoa. Pinturan talentu handia zuen. March nesken politena da, urrezko ilea eta begi urdinekin. Oso harroputza da, eta bere ahizpa Jo-rekin borrokan dago beti. Europara joaten da denboraldi luze batez.

Margaret (Meg): Ahizpen artean nagusiena, 16 urtekoa. Polita da, ile suabea, esku txiki eta zuriak ditu. Arduratsuena da, eta March anderea etxean asko laguntzen du. Amy Jo-ren haserreetatik babesten du. Etxe-irakasle moduan egiten du lan Concord-eko hainbat familiekin. John Brooke-rekin maitemintzen da. Berarekin ezkontzen da eta seme-alaba bikiak izaten dituzte: Margaret eta John, eta neskato bat, Josie.

Josephine (Jo): Emakumetxoen bigarrena da, 15 urte dauzka. Idaztea gustuko du, eta istorioan zehar garatzen du abilezia hori. Istorioan antza maskulinoena duena da. Emakumezkoen ezaugarriak gorroto ditu, eta estereotipoei uko egiten die. Izaera indartsu, ironiko, sarkastiko eta iraingarria du, eta Amy-rekin borroktatzen da askotan. Bere ahizpa Beth-ekin batera, haien komunitateko pertsona behartsuenak laguntzen dituzte. Jo-k bere ilea mozten du dirua lortzeko, bere amak bere senarra bisitatu dezan, Sezesio-gerran (1861-1865) zauritu dena. Bere lagun Theodore Laurence (Laurie)-rekin ezkontzea errefusatzen du. Azkenean Bhaer Irakasle alemanarekin ezkontzen da, eta bi seme dituzte: Rob eta Teddy.

Elizabeth (Beth): Emakumetxoen hirugarrena. 13 urte dauzka, eta oso lotsatia da. Pianoa jotzen du. Jo-rekin Concord-eko behartsuak laguntzen ditu. Eskarlatina harrapatzen du bere ama Washington-en haren senar zaurituarekin dagoela.

Theodore (Laurie edo Teddy): Gazte xarmangarria, aberatsa eta bihurria, March familiaren alboan bizi dena bere aitonarekin batera. 15 urte dauzka eta bere aitonak askotan txarto ulertu egiten du. Honek asko maite du, baina beldur da bere aitaren pausuak jarraituko dituela. Bere aita espiritu librea zuen gazte bat zen, bere maitalearekin eskapatu egin zena. Horregatik gorrotatua izan zen, eta oso gazte hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Laurie-ren amona eta izekoa hil egin ziren ere bai. Jo-k ezetz esaten dio ezkontzeko eskatzen dionean. Amy-rekin ezkontzen da eta alaba bat izaten dute.

Margaret March (Marmee edo March Anderea): Emakumetxoen ama. Etxea zaintzen du senarra kanpoan dagoen bitartean. Karitatezko ekintzak egiten ditu, eta bere alaben morala gidatzen saiatzen da. Laurierentzako ama irudia da.

Robert March: Emakumetxoen aita eta Margaret March-en senarra. Aberatsa izan zen, baina suposatzen da lagun txar batzuei laguntza eman eta gero, ez ziotela dirua bueltatu, haren familia pobreziara eramanez. Akademiko eta parroko handia izan zen, kapilau moduan egiten du lan Batasunaren Armadan.

James Laurence: March familiaren auzoko aberatsa. Bakarizekoa da, bere etxean izkutatuta bizi da, eta saiatzen den arren, batzuetan ez daki bere biloba Laurie-rekin komunikatzen. March familiari laguntzea gustatzen zaio, haien karitatea eta aritzea miresten dituelako. Beth-ekin adiskidetasun harreman polita du, bere hildako biloba gogorarazten diolako.

Hannah Mullet: March familiaren mirabea, emakume nagusi, atsegin eta zintzoa.

Josephine March: Alargun aberatsa. Bakarrik bizi da, eta Jo-k berarekin lan egiten du. March jaunaren izekoa da, eta familia horren aktitude karitatiboa ez zaio gustatzen. Beth gaixotzen denean, Amy bidaltzen dute berarekin egotera. Hasieran Josephine ez dago oso pozik, baina Amy bertan egoteak asko laguntzen dio. Amy-k Europara egiten duen bidaia ordaintzen du. Hiltzean, Plumfield-eko etxea Jo-ri ematen dio.

Friedrich "Fritz" Bhaer Irakaslea: Alemaniako inmigrantea, txiroa eta intelektuala. Berlinen Irakasle ezagun bat izan ohi zen, baina bere ahizpa bakarra gaixotzean, Estatu Batuerara joaten da, haren ilobak zaintzera. Kirke anderearen etxean bizi da, eta dirua irabazten du klaseak emanez. Jo-ren laguna bihurtzen da, bere lana kritikatzen du, eta idazle serio baten bihurtu daiten animatzen du. Ezkondu egiten dira eta bi ume izaten dituzte.

John Brooke: Laurie-ren tutorea, Meg-taz maitemintzen dena. Meg-ek hasieran ez du bere maitasuna onartzen, baina March izekoak berarekin egotea debekatzen dionean konturatzen da berak ere maite duela. 1861. urtera arte armadan egoten da, eta Meg-ekin ezkontzen da Gerra amaitzean. Gazte hiltzen da, bere seme-alabek 10 urte inguru dituztenean.

Franz eta Emil: Bhaer jaunaren bilobak, haren ahizparen heriotza eta gero zaintzen dituenak.

Norton Andereñoa: Kirke Anderearen etxean bizi den emakume heldua, diru asko duena. Jo antzerkira eta operara eramaten du.

Kirke Anderea: March Anderearen laguna, New York-en apopilo etxe bat duena. Jo kontratatzen du haren alabak diren Kitty eta Minnie-ren irakasle moduan.

King Familia: Meg irakasle moduan kontratazen duen familia.

Hummell Familia: Inmigrante alemanen familia txiroa. March Andereak eta bere alabek ahal duten moduan laguntzen dituzte. Haien umetxoa eskarlatinak jota hiltzen da, eta Beth-ek hau arrapatzen du zaintzen duen bitartean.

Gardiner Familia: Meg-en lagun aberatsak. March familiak haien ondasunak galdu baino lehen, haien nibel berdinean zeuden. Bihotz oneko jendea dira, baina ikuspuntu atzerakoia dute eta diruari eta maila sozialari garrantzia ematen diote.

Carrol izekoa eta osaba: March Jaunaren ahizpa eta koinatua. Amy haiekin eta haien alaba Florence-rekin doa Europara.

Vaughn Familia: Familia britanikoa, Laurieren lagun aberatsak. Lau dira: Kate, Fred eta Frank bikiak, eta Grace. March familia atsegin dute. Fred-ek Amy-ri ezkontzea eskatuko dio, baina berak ezetz esaten dio.

Egokitzapenak

Antzerkian

Marian De Forest-ek Broadway-eko Playhouse Theatre-n estreinatu zuen Emakumetxoak, lau aktuko antzerki-obra bat, 1912ko urriaren 14an.184 errepresentazio izan zituen.[4]

Literaturan

2005ean, Geraldine Brooks idazleak March kaleratu zuen, Emakumetxoak liburuko hutsuneen ingurukoa. March jaunaren istorioa kontatzen zuen, Guda Zibilean zegoela. Fikziozko Pulitzer saria lortu zuen.

2008an John Matteson idazleak Eden's Outcasts. The Story of Louisa May Alcott and Her Father biografia kaleratu zuen.

Zineman

Eleberria zazpi aldiz izan da zinemara egokituta: bi, zinema mutuan 1917an eta 1918an, eta beste bost soinuzko zineman, 1933, 1949, 1994, 2018 eta 2019an.[5]

Pelikula mutuak

Pertsonaia 1917-ko pelikula

(Alexander Butler)

1918-ko pelikula

(Harley Knoles)

Josephine "Jo" March (alaba) Ruby Miller Dorothy Bernard
Margaret "Meg" March (alaba) Mary Lincoln Isabel Lamon
Amy Curtis March (alaba) Daisy Burrell Florence Flinn
Elizabeth "Beth" March (alaba) Muriel Myers Lillian Hall
Margaret "Marmee" March (ama) Minna Grey Kate Lester
Sr. Robert March (aita) Bert Darley George Kelson
Josephine March (izekoa) Florence Nelson Julia Hurley
Theodore "Laurie" Laurence (auzokoa) Milton Rosmer Conrad Nagel
Sr. James Laurence (auzokoa, aitona) Lionel d'Aragon Frank DeVernon
Prof. Friedrich "Fritz" Bhaer Wyndham Guise Lynn Hammond

Soinudun pelikulak

Pertsonaia 1933ko pelikula

(George Cukor)

1949ko pelikula

(Mervyn LeRoy)

1994ko pelikula

(Gillian Armstrong)

2018ko pelikula

(Clare Niederpruem)

2019ko pelikula

(Greta Gerwig)

Josephine "Jo" March (alaba) Katharine Hepburn June Allyson Winona Ryder Sarah Davenport Saoirse Ronan
Margaret "Meg" March (alaba) Frances Dee Janet Leigh Trini Alvarado Melanie Stone Emma Watson
Amy Curtis March (alaba) Joan Bennett Elizabeth Taylor Kirsten Dunst eta Samantha Mathis Taylor Murphy Florence Pugh
Elizabeth "Beth" March (alaba) Jean Parker Margaret O'Brien Claire Danes Allie Jennings Eliza Scanlen
Margaret "Marmee" March (ama) Spring Byington Mary Astor Susan Sarandon Lea Thompson Laura Dern
Sr. Robert March (aita) Samuel S. Hinds Leon Ames Matthew Walker Bart Johnson Bob Odenkirk
Josephine March (izekoa) Edna May Oliver Lucile Watson Mary Wickes Barta Heiner Meryl Streep
Theodore "Laurie" Laurence (auzokoa) Douglass Montgomery Peter Lawford Christian Bale Lucas Grabeel Timothée Chalamet
Sr. James Laurence (auzokoa, aitona) Henry Stephenson C. Aubrey Smith John Neville Michael Flynn Chris Cooper
Prof. Friedrich "Fritz" Bhaer Paul Lukas Rossano Brazzi Gabriel Byrne Ian Bohen Louis Garrel

Telebista

Telesail anglosaxoiak

Pertsonaia 1978koa, 2 kap

(David Lowell Rich)

2017koa, 3 kap

(Vanessa Caswill)

Josephine "Jo" March (alaba) Susan Dey Maya Hawke
Margaret "Meg" March (alaba) Meredith Baxter Willa Fitzgerald
Amy Curtis March (alaba) Ann Dusenberry Kathryn Newton
Elizabeth "Beth" March (alaba) Eve Plumb Annes Elwy
Margaret "Marmee" March (ama) Dorothy McGuire Emily Watson
Sr. Robert March (aita) William Schallert Dylan Baker
Josephine March (izekoa) Greer Garson Angela Lansbury
Theodore "Laurie" Laurence (auzokoa) Richard Gilliland Jonah Hauer-King
Sr. James Laurence (auzokoa, aitona) Robert Young Michael Gambon
Prof. Friedrich "Fritz" Bhaer William Shatner Mark Stanley

Latinoamerikako telesailak

Animazio telesailak

1981ean, Toei Animation estudio japoniarrak 26 kapituluko telesai bat egin zuen, Kazuya Miyazakik zuzenduta eta Takeo Watanabe-ren musikarekin.

1987an, Nippon Animation estudioak Ai no Wakakusa Monogatari animaziozko telesaila egin zuen. 23 minutuko 48 kapitulu izan zituen. 1993an Nippon Animation-ek Gizontxoak liburuan oinarritutako jarraipena egin zuen, Wakakusa Monogatari: Nan to Jou Sensei izenarekin.

Opera eta Musikala

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Cheever, Susan. (2011-11-08). Louisa May Alcott: A Personal Biography. Simon and Schuster ISBN 978-1-4165-6992-3. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  2. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Hombrecitos - Louisa May Alcott» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  3. (Ingelesez) James, Edward T.; James, Janet Wilson; Boyer, Paul S.; College, Radcliffe. (1971). Notable American Women, 1607-1950: A Biographical Dictionary. Harvard University Press ISBN 978-0-674-62734-5. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  4. (Ingelesez) The Broadway League. «Little Women – Broadway Play – Original | IBDB» www.ibdb.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  5. «Louisa May Alcott» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!