June Allyson, jaiotza-izenaz Eleanor Geisman (Bronx, New York, AEB, 1917ko urriaren 7a - Ojai, Kalifornia, AEB, 2006ko uztailaren 8a), estatubatuar antzezlea, dantzaria eta abeslaria izan zen.
Biografia
Errebistetan eta film labur batzuetan lan egin ondoren, Panama Hattie filmean lan egitera deitu zuten, Betty Hutton antzezlearen ordezko. Gero, Broadwayn, Best Foot Forward filmean lan egitera deitu zuten. Film horrek zabaldu zizkion zinemako ateak, Metro Goldwyn Mayerren sartzeko aukera eman baitzion.
Hamar urtez, agindu zizkioten paper guztiak jokatu zituen. Besteak beste, Bihotzaren taupaden arabera, Bostongo bi ahizpa eta Hiru Mosketariak filmetan lan egin zuen, eta Joren papera jokatu zuen Emakumetxoak filmean, Elizabeth Taylor eta Janet Leighekin batera. 1954an, Musika eta malkoak filmean parte hartu zuen, James Stewartekin.
Hamarraldi hartako gainerako lanetatik, aipagarriak dira Handinahien dorrea (1954, Robert Wise), eta Maitasun interludioa (1959, Douglas Sirk). 1954an, bere senar Dick Powellekin batera, Four Stars eskoiztetxea sortu zuen.
Erreferentziak