Lepontiera

Lepontiera
Datu orokorrak
HiztunakHizkuntza hila
EskualdeaGalia Zisalpina
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
hizkuntza zelta kontinentalak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea
AlfabetoaEtruscan alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xlp
Glottologlepo1240
IETFxlp

Lepontiera antzinako hizkuntza zelta izan zen, K.a. 550-100 bitartean Rhetian eta Galia Zisalpinoan mintzatu zena, Alpeetan.[1][2] Aditu batzuek Galieraren aldaeratzat jo arren, gehienek hizkuntza ezberdintzat hartzen dute.[3][4] Po ibaiaren iparraldean tribu zeltak hedatu zirenean Galierak ordezkatua, azken kolpea latinak eman zion, Erromatar Errepublikaren garaian.

Idazkunak

140 idazkun inguru aurkitu dira Italiako iparraldean eta Suitzako Ticino kantonamenduan. Haien bitartez, Luganoko alfabetoa deitutakoa finkatu ahal izan da:

𐌀 𐌄 𐌉 𐌊 𐌋 𐌌 𐌍 𐌏 𐌐 𐌓 𐌔 𐌕 𐌈 𐌖 𐌅 𐌗 𐌆

Luganoko alfabetoak ez zituen ezberdintzen herskari ahostunak eta ahoskabeak; beraz, 𐌓 /b/ edo /p/ izan daiteke; 𐌕, /t/ edo /d/; eta 𐌊, /g/ edo /k/. 𐌖 /u/ eta 𐌅 /w/ ezberdintzen ziren. 𐌈, ziur aski, /t/-rako erabiltzen zen, eta 𐌗 /g/-rako. Alpeetako beste tribu batzuek ere erabili zuten alfabeto hori.[5]

Erreferentziak

  1. LinguistList: Lepontic
  2. Koch, John T.. (2005). Celtic culture: a historical encyclopedia. ABC-CLIO ISBN 978-1-85109-440-0..
  3. Kruta, Venceslas. (1991). The Celts. Thames and Hudson, 55 or..
  4. Stifter, David. (2008). Old Celtic Languages. , 12 or..
  5. Perdicoyianni-Paleologou, Helene. Análisis Lingüístico de Las Antiguas Lenguas Celtas. worldhistory.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!