Glosa batzuk, idazle klasikoen aipamen batzuk eta hainbat inskripziotako izen batzuk baino ez dira ezagunak, guztira 120 bat hitz. Horietako gehienak pertsona izenak dira, batzuk -riks amaierarekin (Galiako zeltaz-riks, irlandera zaharrezri, latinezrex, errege esan nahi du), beste batzuk -marus bukaerarekin, datiboz -mari (Galiako zeltaz-maros, irlandera zaharrezmor, galeserazmawr), Ambitouti bezalako tribu izenak (irlandera zaharrezimm- "inguruan", tuath "tribua"), drunaimeton ("batzarraren lekua", irlandera zaharrezdrui "druida", nemed "leku sakratu") eta abar.
Bibliografia
Philip Freeman: The Galatian Language A Comprehensive Survey of the Language of the Ancient Celts in Greco-Roman Asia Minor, ISBN 0-7734-7480-3