Leopoldo II.a Belgikakoa (Brusela, 1835eko apirilaren 9a - Laeken, Brusela, 1909ko abenduaren 17a) belgikarren erregea izan zen 1865-1909 bitartean. Belgikar Inperio Kolonialaren sortzailea izan zen. Kongoko herritarren kontra bere agintepean sortutako hertsapen eta egindako sarraskiengatik, Leopoldo II.a genozidatzat jotzen da.
Bizitza
Leopoldo I.aren semea eta ondorengoa izan zen. Handinahia zen oso eta Belgika Europako herri indartsuenen mailara igo zuen, kolonia politika ausart baten bitartez. Belgika barneko merkataritza eta industria asko sendotu ziren haren garaian eta armada indartsua osatu zuen. Garrantzi handia izan zuen hartan Afrikako kolonien zabalpenak. Helburu horri begira, 1876an Association internationale Africaine izeneko elkartea sortu zuen eta 1879an, Association internationale du Congo sortu zuen ere eta Stanley bidaiari ingelesaren zerbitzuak kontratatu zituen, Kongoko lurraldeen kolonizaziorako (1875-1879). 1884an Ngombi eta Mafelako buruzagiek aipatutako elkarteari lur eremu guztiak ematen zizkietela sinatu zuten.[1] Berlingo Konferentziarekin batera, 1885ean sortu zuen Kongoko Estatu Burujabea (gaurko Kongoko Errepublika Demokratikoa), bera errege zela. Boliaren eta Kautxua ustiatutako produktu errentagarrienak izan ziren, horretarako herritarren bortxazko lana erabili zuen, anputazioak, bortxazko desagerpenak eta bestelako gizadiaren aurkako krimenak aurrera eraman zituen Force Publique baliatuz.[1] Herrialde afrikarrean modu bortitz eta odoltsuaz agindu zuen.[2]
George Washington Williams, Roger Casement eta Edmund Morel izan zen egoera salatu zuten eta nazioarteko protestak zirela 1904ean Congo Reform Association sortu zen[1] eta 1908an Belgikako gobernuaren agintepean utzi zuen Kongoko estatua.[2]
Genealogia
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak