Law & Order: Organized Crime estatubatuar telesail dramatikoa da, Dick Wolf, Ilene Chaiken eta Matt Olmsteadek NBCerako sortua.
NBC Estatu Batuetako kateak 1990ean estreinatu zuen New Yorken jazotako krimenen inguruko fikzioa. Poliziak eta epaileak ziren protagonista; hogei denboraldi izan zituen, eta sekuela andana. Horien artean berriena da Organized Crime; kontatzen du nola itzultzen den Elliot Stabler detektibea azken hamarkadan goitik behera eraldatu den hiri, departamentu eta sistema judizialera.[1]