Léon Walras

Léon Walras

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLéon Walras
JaiotzaÉvreux1834ko abenduaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaClarens (en) Itzuli1910eko urtarrilaren 5a (75 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of Clarens (en) Itzuli
Familia
AitaAuguste Walras
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale supérieure des mines de Paris
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, katedraduna eta matematikaria
Lantokia(k)Lausana
Enplegatzailea(k)Lausanako Unibertsitatea
MugimenduaSchool of Lausanne (en) Itzuli

Find a Grave: 154873430 Edit the value on Wikidata

Marie-Esprit-Léon Walras (Évreux, Frantzia, 1834ko abenduaren 16a - Clarens, Suitza, 1910eko urtarrilaren 5a) frantses ekonomialaria izan zen.

Biografia

Meatze Ingeniaritzako ikasketak hasi zituen, baina aitak bultzaturik, Ekonomia ikasteari ekin zion 1858an. 1870ean, Lausanako Zuzenbide Fakultatean sortu berria zen ekonomia-katedra hartu zuen. Bertan aritu zen eskolak ematen 1892 arte; Pareto italiar ekonomialariak hartu zuen orduan Walrasek utzitako katedra.

Erabilpen marjinalaren teoria bat proposatu zuen; teoria horren arabera, salgaien prezioak salerosketan parte hartzen dutenen erabilpen marjinal erlatiboaz finkatzen dira. Ekonomiaren oreka orokorrari adierazpen matematikoa eman zion eredua sortu zuen; lan horregatik ekonomia matematikoaren sortzailetzat hartu ohi da.

Idatzi zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste: Éléments d´économie politique pure (1874-1877); Études d´économie sociale (1896); Études d´économie politique appliquée (1898).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Walras Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!