Kristen Marie Pfaff (Buffalo, New York, AEB, 1967ko maiatzaren 26a – Seatte, Washington, AEB, 1994ko ekainaren 16a) estatubatuar baxu-jotzailea izan zen, Hole bandan egindako lanarengatik ezaguna. Baxuaz gain pianoa, biolontxeloa jotzen zuen eta ahotsak ere egiten zituen.[1][2][3]
Hole
Courtney Lovek eta Eric Erlandsonek Kristen jotzen entzun zuten Janitor Joe bandarekin batera, eta Leslie Hardyren ordez baxu-jotzaile gisa taldearekin bat egitea eskaini zioten. Hasieran, Kristenek baztertu egin zuen, baina, azkenean, onartu egin zuen.
1993an, Pfaff Seattlera joan zen, eta Courtney Love (gitarra eta ahotsa), Eric Erlandson (gitarra), Kristen Pfaff (baxua eta bigarren ahotsa) eta Patty Schemel (bateria) izan zituen taldekide.
Heriotza
1994ko ekainaren 16an, goizeko 9:30ak aldera, bere lagun Paul Ericksonek hilda aurkitu zuen bainuontzian. Heroina gaindosi bat izan zuen (autopsia bati esker baieztatu zuten). Eric Erlandson Holeko gitarristak telefonoz jakinarazi zion, Courtney Love taldeko abeslariari, bere kidearen heriotza. Pfaffen heriotzari dagokionez, Lovek, Kurt Cobain senarraren heriotzagatik dolu-egoeran zegoenak, eta drogekiko mendekotasunaren ondorioz egoera txarrean zegoenak, honako hau esan zuen: «Bazirudien ez zela inoiz amaituko, bata bestearen atzetik zetorren. Artista handia zen, eta lagun handia. Zoritxarra izan zen».[4][5]
6. sekzioan lurperatu zuten, 45. lotean, Forest Lawn Cemeteryn, Buffalon, New Yorken.
Diskografia
Hole taldearekin
Janitor Joe taldearekin
- Big Metal Birds (1993)
- Lucky (1994)
Erreferentziak
Kanpo estekak