Krisako gudua (K.a. 392)

Krisako gudua
Siziliar gerren parte bat
Krisa
Greziar-punikoaren maskaren nahasketa.
DataK.a. 392
LekuaKrisa ibaiaren ondoan, Sizilian
Emaitzaberdinketa; itun batez jarraitua
Gudulariak
Agira
Sirakusa
Kartago.
Buruzagiak
Dionisio I.a
Agira
Magon
Indarra
20.000 greziar
20.000 sikulo
80.000 soldadu[1]
Galerak
Ezezagunak Ezezagunak

Krisako gudua K.a. 392an gertatu zen Siziliar gerren testuinguruan. Kartagotarren armadaren buruzagia Hanibal Magon zen, greziarrena, berriz, Dionisio I.a. Azken honek Agirisen (Agira sikuloen hiriko tiranoa) laguntza izan zuen. K.a. 393an, Dionisiok Hannibal Abazenon irabazi bazuen ere, ezin zuen kartagotarren indarra ahuldu Sizilian. Magon Kartagotik errefortzuak lortu bezain pronto, hasi zen Siziliaren erdialdeko sikulo hiriak erasotzen, Sirakusako aliatuak baitziren. Kartagotarrek ezarri zuten kanpamentua Krisa ibaira heltzean. Sikuloek kartagotarren hornidura-lerroak eraso eta mozten zituzten bitartean, greziar soldaduak matxinatu eta desertatu ziren, Dionisiok ez zuelako nahi zelai-gudurik. Hannibalek eta Dionisiok sinatutako bake-itunaren arabera, kartagotarrena zen Halikos ibaiaren mendebaldeko eskualdea eta Dionisiok sikuloen lurraldeen jabea izango zen. Bakeak K.a. 383 arte iraun zuen, Dionisiok kartagotarrak berriro eraso egin zituenean.

Aurrekariak

Dionisiok Motia feniziar hiria erasotzean K.a. 398an, piztu egin zuen lehen gerra Kartagoren kontra, gero beste hiru gehiago gertatuko ziren, K.a. 398 eta 368 urteen artean. Motiako setioren ostean, Dionisio Sirakusara joan zen. Bitartean, K.a. 397an, Himilkon Kartagotik heldu zen Siziliara 50.000 soldadurekin, 400 trirremerekin eta 600 garraio-itsasontzirekin gerra jarraitzeko[2].

Himilkon, lehenbizi, Motiaren kontra abiatu zen eta erraz menperatu zuen Bitonek defendatutako hiria[3]. Horren ostean, Segestako setioa altxatu ondoren, Dionisiok Sirakusara alde egin zuen, ez zuelako nahi zelai-gudu bat izan Siziliako mendebaldean, etsaien armada handiago zelako[4]. Orduan, Himilkon Panormusera abiatu zen kartagotar eskualdeak gotortzeko eta, horren ondoren, Liparira itsasoratu zen, non 300 zilarrezko talentu jaso baitzituen zerga gisa[5]. Gerora, Messinara joan zenean, hiria oso erraz konkistatu eta sarraskitu zuen. Himilkonek Tauromenium fundatu ostean eta sikuloekin populatuz, Cataniarantz joan zen[5]. Aurretiaz, Dionisiok Cataniara mugitu zituen indarrak, baina Leptines anaiaren okerreko taktikengatik, greziarrek porrot egin zuten Cataniako itsas-guduan[6]. Beranduago, K.a. 397ko udazkenean, Himilkonek Sirakusa setiatu zuen baina izurri batek kartagotar indarra gogor kaltetu zuen. Egoeraz baliatuz, Dionisiok armada punikoa txikitu zuen eta bizirik irten zirenak itxi zituen haien kanpamentuan. Himilkonek Dionisio erosi ostean, Afrikarantz alde egin zuen kartagotar hiritarrekin, besteak abandonatuz Dionisioren esklabuak izateko.

Sizilia K.a. 396-392 artean

K.a. 405etik Kartagori zergak ordaindu behar zizkioten Siziliako greziar hiriek, K.a. 398an sikuloekin eta sikanoekin matxinatu ziren, Dionisiorekin bat eginez Motia erasotzeko. Cataniako porrotaren ostean, greziar soldaduak etxera itzuli ziren Dionisiok kartagotarren setioa Sirakusan jasan nahi zuelako. Bitartean, sikuloak Dionisioren kontra jarri ziren eta soldaduak bidali zituzten Himilkon laguntzeko Sirakusako setioan.

Kartago: arazoz gainezka

Himilkon Afrikara itzultzea Dionisioren eskuetan tropa punikoak utzirik, ez zen Kartagoko biztanleen gustukoa. Nahiz eta 104ko Kontseiluak, ohikoa zenez garaitutako buruzagi batentzat, ez zuen Himilkon gurutziltzatu, honek bere buruari zigorra ezarri zion: jendaurrean porrotaren ardura osoa hartuz; zarpailez jantzirik hiriko tenpluak bisitatuz eta otoi eginez barkamena lortzeko; azkenean, etxearen barruan hormatartekatu zen gosez hil arte[6]. Bitartean, izurria Afrikatik hedatu zen kartagotar jainkoak apaltzeko sakrifizioak egin bazituzten ere, Kartago gogor eraso zuen. Horretaz gain, libiarrak matxinatu ziren, 70.000 soldaduen armada eratu zuten Kartago setiatzeko. Magon, Cataniako garailea, armadaren buruzagia izendatu zuten[7]. Armada punikoa Sizilian zegoen eta beste berri bat errekrutatzea, denbora galtzeaz gain, garestiegia izango zen (Himilkonen akatsek mertzenarioak mesfidati bihurtu zutelako), beraz, kartagotar hiritarrak bildu zituen hormak defendatzeko, itsas-armada punikoak hiria hornitzen zuen bitartean. Magonek eroskeriak erabili zituen matxinatuak apaltzeko. Kartagotarrek, ere, Kore eta Demeter gurtzarako tenplu bat eraiki zuten hirian, eta haien artean zeuden greziar batzuek sakrifizioak egin zituzten jainkoak apaltzeko[8] Sirakusako tenpluaren suntsiketaren damua adierazteko.

Magon Sizilian

Kartago ziurtatu ostean, Magon Siziliara joan zen, non, K.a. 396an, Dionisiok Solunte sarraskitu baitzuen. Kartagok ezin zuenez Magoni indar gehiago eman, hau konpondu behar zen Himilkonek utzitako garnizioarekin eta Sizilian alokatu ahal zituen mertzenarioekin[9]. Sirakusako setioa amaitzean, kartagotarrek arnasa hartu zuten Dionisiok erabaki zuenean ez erasotzea Siziliako mendebaldeko eskualde punikoak. Elimoak gerraren hasieratik leialak izan ziren Kartagorekin, baina hiri grekoak, sikanoak eta sikuloak ez ziren etsaiak Magon Siziliara heldu zenean. Kartagotarra ez zen saiatu galdutako eskualdeak lortzen, alderantziz, lankidetzazko eta laguntasunezko politika berria hasi zen greziarrekin, sikuloekin elimoekin eta punikoekin, Kartagorekin edozer aurreko arazoa izanda ere[10]. Greziar hiriek, Dionisioren erasoak jasan zituztenek (Naxos, Lentini eta Catania) eta beste hiriren erbesteratutako populazioak, nahiago zuten Kartagoren pean bizi izatea[11]. Kartagotarrek onartu zuten Naxosko, Cataniako eta Lentiniko grekoak, gehi sikuloak eta sikanoak lurralde punikoan bizi zitezen. Bitartean, Kartagok itunak egin zituen Dionisiok mehatxatutako sikuloekin[12]. Greziar hiriak, K.a. 398tik kartagotar menpekotasunaz aske zeudenak, Sirakusaren aliatua izatetik egoera neutralagora mugitu ziren, bai Dioinisioren beldur bai Magonen jarrerarengatik[13]. Bakeak iraun zuen Dionisiok sikuloak eraso arte K.a. 394an.

Dionisiok bere posizioari eutsiz

K.a. 396ko Sirakusako setioren ostean, Dionisio ez zen zuzenean joan Siziliako kartagotarren jabegoen kontra, denbora hartu behar zuelako bere lurraldea eta gobernua antolatzeko. Beharbada, ez zuen nahi afrikarrak gehiago zirikatu. Bestalde, gerra oso garestia zen eta, agian, dirurik gabe zegoen. Honetaz gain, mertzenarioen matxinadari aurre egin behar izan zion. Gainera, bazekien Kartagoren amaiera bere amaiera ere izango zela[14]. Siziliako greziar hiriak, kartagotarren libre zeudenak, zenbait neurritan, Sirakusaren lagunak ziren[15]. Solunte traizionaturik eta sarraskituta izan zen K.a. 396an. Gero, 10.000 mertzenario matxinatu ziren Dionisiok haien buruzagia, Aristoteles Espartakoa, atxilotu zuelako[16], eta bakarrik baretu ziren komandantea Espartara bidali zutenean epaitua izateko eta mertzenarioei Lentini hiria ematean[17]. Horren ondoren, Dionisio hasi zen ziurtatzen bere posizioa Siziliako ekialdean.

Greziarren berfinkapena Siziliako iparraldean

Messinako suntsipenak ahalbideratu zion Reggiori (Dionisioren etsaia zen hiria) Messinako itsasartea kontrolatzea eta Kartagori, berriz, Reggiorekin aliantza bat egitea iparraldetik Sirakusa mehatxatzeko. Hasieran, Dionisiok berreraiki eta birpopulatu zuen Messina Italiako Locri eta Medma hirietako biztanleekin eta beste greziar batzuk Mesenetik etorritakoak. Beranduago, Tindaris fundatu zuen Messinako jatorrizko biztanleekin[18], zeinek alde egin baitzuten K.a. 397an, kartagotarren espoliazioa eta gero. Mesenetarrak Tindarisen berrezarri zituen Espartak ezetza eman zionean Messinan kokatzeari. Jatorrizko messinarrak, etxerik gabekoak K.a. 397ko arpilaketatik, Tindarisen kokatu ziren (Dionisiok eraikitako beste hiri bat, Abazenoko sikuloei behartu ondoren kolonia berriari lurrak uztera). Messina eta Tindarisko fundazioek Dionisiori Siziliako ipar-ekialdeko kosta ziurtatzen zioten. Reggiok, beldur zenez Dionisiok horren kontra Messina erabiliko ote zuen, Milas ezarri zuen Messina eta Tindarisen artean, Naxos eta Cataniako erbesteratuekin populatuz[19]. Hala ere, K.a. 394an, messinarrek Messinari egindako eraso bat atzera bota ondoren, Milas hartu zuten.

Sikuloen kanpainak

Messina ezarri ondoren, Dionisiok sikuloak eraso zituen, Esmeneo (kokapena ezezaguna da) eta Morgantina hartuz. Solunte hiri punikoa eta Cephaloedium sikuloen hiria traizioen bidez lortu zituen. Beste hiri sikulo bat, Enna, arpilatuta izan zen eta harrapakinak Dionisioren altxorra gehitu zuen[8]. Sirakusako eskualdea Agiraraino zabaldu zen.

Antzinako Siziliako hiriak

Sikuloen aliatuak

Agiris, Agirako tiranoa, aberastu zen Agiriako handikiak hil ondoren. Tirano honen esanetara zeuden 20.000 biztanle eta hainbat gotorleku kontrolatzen zituen. Sizilian, bigarrena zen Dionisioren ostean[20]. Gainera, Agirisek, Kartagok bidalitako campaniar mertzenarioak lagundu zituen Dionisio askatzeko, K.a. 403an, matxinatutako greziarrek Sirakusa setiatu zutenean eta Dionisio errenditzear egon zenean[21], beraz, Dionisiok zor bat zuen Agirisekin. Dionisio saiatu zen ez haserrearazten Agiris edo Damon (Centuriperen mandataria) eta aliantzak sinatu zituen sikulo hiriekin, hala nola, Centuripe, Herbita, Assorus. Hiri hau leiala izan zen Sirakusarekin beste sikulo batzuk Himilkonengana joan zirenean Tauromenioren[22] eta Herbesoren[23] fundazioetan, K.a. 397an, Siziliaren erdialdean Sirakusarako gune ziur bat ezartzeko. Dionisiok alperrik setiatu zuen Taormina K.a. 394ko neguan, sikuloek, kartagotarren aliatuek defendatuta[24]. Horregatik, gaueko erasoak huts egitean, setioa altxatu zuen. Dionisioren hurrengo helburua Reggio izan zen, baina aurrekoaren moduan ezin zuen hartu. Hala ere, Siziliara itzuli zen Reggiorekin itun bat sinatu ondoren. Horren arabera, Reggio ez zen Kartagoren aliatua izango[25]. Magon Kartagokoak K.a. 393an Messinara armada zuzendu ondoren, gerra birpiztu zen.

Magoren mugimenduak K.a. 393an

Kartagok zenbait denbora erabili zuen armada antolatzeko Afrikatik ez zuelako itxaron inolako errefortzurik. Sizilian lortutakoekin Messinarantz abiatu zen non Dionisioren armada baitzegoen Tauromenioren porrotaren ostean[26]. Dionisiok talka egin zuen Abacenoren ondoan kartagotarrekin eta hauek izugarrizko porrota jaso zuten, 800 soldadu galduz[27]. Porrotak ez zuen Siziliako kartagotarren boterea ahuldu, Kartagok Magon indartu zuenean, egoera prest zegoen beste borroka baterako.

Etsai bakoitzaren armada

Himilkonek 50.000 soldadu, 400 trirreme eta 600 garraio itsasontzi ekarri zituen Siziliara K.a. 397an[28]. Armadaren zatirik handiena Sirakusan desagertu zen. Magonaren indarra ezezaguna zaigu, baina nabaria da, guduaren ostean, 8.000 gizon galdu zituela. Kartagok, Afrikan, Sardinian eta Campanian errekrutaturiko 80.000 soldadu bidali zituen Siziliara[29]. Iberiarrak ez dira aipatzen, beharbada, Lentiniko eta Sirakusako armadan zeudenez, Kartago ez zen gai izan haren armadarako beste batzuk kontratatzeaz. Agian, pentsatu da kartagotar armadaren tamaina bikoiztza zela,[30] baina litekeena da Magonena greziarrarena baino handiagoa izatea. Dionisiok 40.000 oinezko eta 3.000 zaldun bildu zituen[31] mertzenario eta hiritarretatik[32] Motia erasotzeko K.a. 398an[33]. Catanian, K.a. 397an, Dionisiok 30.000 oinezko eta 3.000 zaldun zituen, diru eskasa zuelako mertzenarioak kontratatzeko edo armadaren zati batek Sirakusa defendatzen ziharduelako. K.a. 392an, Dionisiok bakarrik 20.000 soldaduren armada antolatu zuen, garnizio arazoengatik edo diru faltarengatik. Sikuloek horrenbesteko armada eraman zuten Sirakusa defendatzeko.

Kartagoko kohorteak

Kartagotar armada nazionalitate askotakoa zen. Libiar infanteria astuna eta arina armadaren unitate disziplinatuenak ziren. Astunak formazio itxian borroka egiten zuen, ezpata luzeekin eta ezkutu biribilekin armaturik, kaskoak eta lihozko korazak zeramatzan ere. Libiar infanteria arinak, berriz, xabalinak eta ezkutu txikiak zituzten. Infanteria astunak falange trinko batean borroka egiten zuen, haren armak xabalinak, ezkutu luzeak eta ziztatzeko ezpata txikiak ziren[34]. Campaniako, Sardiniako eta Galiako infanteriek berezko tresneria zuten[35], zenbaitetan, Kartagok ekipaturik. Libiarrek, kartagotarrek eta libio-feniziarrek bazuten ondo prestatutako eta disziplinatutako zalditeria, ezpata ziztagarri eta ezkutu biribilekin. Numidiatik zalditeri arina ezin hobea zetorren horniturik xabalin multzo batekin, eta zaldiak brida eta estriburik gabe gidatzen zituzten. Libiarrek lau zalditako gurdi gehienak zituzten[36], baina Kartagok, oraindik ere, ez zituen gerrarako elefanteak erabili[37]. Kartagotar ofizialek armada osoko agindua zuten, zenbait unitatek berezko buruzagiak bazituzten ere.

Greziar indarrak

Greziar armadaren mamia hoplitak ziren, gehienak Sirakusako menpekoak, Italiatik eta Greziatik hainbat mertzenario bazeuden ere. Sikuloak eta Siziliako beste biztanle batzuk, hoplitak eta peltastak moduan, Sirakusako armadarako kontratatuak izaten ziren, eta Campaniatik etorritakoak baliteke samnitak edo etruskoen gerlarien ekipamendua ekartzea[38]. Falangea izan zen borroka egiteko formaziorik ohikoena. Hiri handiek Sirakusak eta Agrigentok bezala, 10.000-20.000 soldaduen artean eman zitzaketen[39], baina beste txikiago batzuk, hala nola, Himerak eta Messinak, 3.000[40] eta 6.000[41] artean. Beharrezkoa izatekotan, Sirakusak gizonezkoak eta emakumezkoak erabili zituen peltastak gisa. Zalditeriari dagokionez, hiritar aberatsen eta mertzenarioen artean errekrutatzen zen. Dionisioren armadan iberiarrak zeuden, aurretiaz Himilkonekin borrokatu zirenak. Iberiar tropa hauek tunika zuriak janzten zituzten, purpurazko ertzekin, eta larruzko kaskoa. Infanteriak falange trinkoan borrokatzen zen, jaurtitzeko lantza astunekin, ezkutu luzeekin eta ziztatzeko ezpata laburrekin[42].

K.a. 392ko kanpaina

Kartagok hiru kanpaina handi burutu zituen Sizilian K.a. 409, 406 eta 397an. Han itsas-armadak zeregin handia izan zuen borrokan, garraioan eta logistikan, kanpaina horiek Siziliako kostan gertatu zirelako. Ez dakigu Kartagok itsas-armada erabili zuenentz K.a. 392ko kanpainian, baina Magonek lehorreko bide bat aukeratu zuen Sirakusara joateko. Beharbada, kartagotarrak Sirakusaren kontra zuzeneko eraso bat egin baino lehen, saiatu ziren sikuloekin harremanetan jartzen, nahiz eta Dionisioren aliatuak izan. Magonen ibilbide zehatza ez da ezaguna, baina bidean, zenbait hiri sikulok Dionisioren aliantzatik alde egin zuten Kartagoren aldera[20]. Magonek arazo gutxi izan zituen Agirisen lurraldea iritsi arte, Krisa ibaiaren ondoan.

Berdinketa

Kartagotarrek gotorlekuetatik eta aliatuengandik hornidurak behar zituzten, lehorrean egonda itsas-armadak ezin zituelako hornitu. Magon Agirisen lurraldean sartu zen baina ezin zuen limurtu bere aldera igarotzeko. Orduan, kartagotarrak saiatu ziren greziarrak mozten, baina Dionisio konturatzean bere armada txikiagoa zela, erretiratu zen berarekin kartagotarrak erakarriz, Agiriatik aldenduz.

Fabioren estrategia

Hamilkar Barkak, Lehenengo Gerra Punikoan, eta Kinto Fabio Maximok, Bigarrenean, estrategia bera erabili zuten, hau da, etsaiaren ondoan kanpatzea, baina zelai-gudu bat antolatu gabe. Hainbat buruzagi kartagotarrek estrategia bera pairatu zuten greziarrengandik K.a. 406. urteko kanpainan; hornidura punikoen lerroak moztean, kartagotarrak hondamendian erortzear jarri zituzten. Dionisiok estrategia bera erabili zuen; armadarekin kanpatu zen baina borroka egin gabe, erasoak sikuloek egin behar zituzten.

Agirisen laguntza

Dionisiok eremu zabalak agindu zizkion Agirisi eta edozein motatako hornidura haren lankidetza lortzearren[43]. Agirisek ez zituen bakarrik zerealak eta beste premiazko produktuak bidali greziarren kanpamentura baizik eta Dionisioren esanetara jarri zuen armada guztia ere. Kartagotarren kopurua aliatuena baino handiagoa zenez, greziarrak erne ibili ziren, sikuloek hornidura punikoak erasotzen zituzten bitartean. Etengabeko segadek eta borrokek hornidurazko gabezia eragin zuten[44]. Hala ere, Fabioren estrategia denbora galtzea zen eta ondorio txarrak ekar litzake Fabiok eta Hamilkarrek etorkizunean aurkituko zuten moduan baita Dionisiok Krisa ibaian ere.

Dionisio abandonaturik

Greziar buruzagiek antzeko egoeran jarri zituzten kartagotarrak Akragasen eta Gelan, baina beste eragile batzuk lagundu zuten, esaterako, kanpamentu punikoetan hedatu zen izurria. Dionisiok askotan pairatzen zituen matxinadak eta desertzioak. Siziliako grekoek armada utzi zuten Gelako K.a. 405eko atzera-egite eta gero, eta Catanian K.a. 397an. Sirakusako soldaduak matxinatu ziren K.a. 405ean eta 403an eta Dionisio boteretik kentzear egon ziren. Mertzenarioak matxinatu ziren berriro Sirakusako garaipenaren ostean, K.a. 396an. Mertzenarioek borrokatzeari ekiten zioten soldata kobratzen zuten bitartean, greziarrek, berriz, nahiago zituzten kanpaina laburrak [45]. Dionisiok gudua utzi zuenean gerrillarekin jarraitzeko, sirakusarrek kanpamentua laga zuten etxerako bidea hartuz.

Elkarren arteko desadostasuna eta bakea

Dionisiok, alde egin zutenen esklaboak, askatu eta armatu zituen armada osatzeko[44], baina armada txikiagoa eta kalitate gutxiagokoa zen. Ez dago jakiterik Magon egoera horretaz ohartu zenentz edo zergatik ez zuen nahi borroka egin. Halako egoeran, Dionisiok kartagotarren eraso bat itxaron zuen edo sikuloen traizioa, azken hauek iraganean greziarrengandik traizio asko jasan zituztelako. Modu horretan, Magonek hiru aukera zituen: bakea eskatzea, erretreta egitea edo zelai-gudua ematea. Nahiz eta ezohikoa izan, bi aurkariek bake-itun bat sinatu zuten.

K.a. 405eko ituna landuz

Himilkonek eta Dionisiok K.a. 405ean bake-itun bat sinatu zuten kartagotarrek Akragas, Gela eta Camarina sarraskitu ondoren. Bakarrik izurri batek eten zituen katagotarrak Sirakusaren aurrean. Hauexek izan ziren itunaren zehaztapenak[46]:

  • Kartagok hiri punikoen kontrol osoa izango du. Elimoen eta sikanoen hiriak kartagotarren eraginaren pean izango dira.
  • Greziarrek baimena dute Selinonte, Akragas, Camarina eta Gela hirietara itzultzeko. Hiri hauek, gehi berriki fundatutako Termae, Kartagori zergak ordainduko dizkiote. Gelak eta Camarinak ezin dute harresiak konpondu.
  • Sikuloak, Messina eta Leontinos Sirakusako eta Kartagoren eraginaz aske dira.
  • Dionisio da Sirakusako agintaria.
  • Bi taldeek onartzen dute guduan harrapatutako presoak eta itsasontziak aske uztea.

K.a. 392ko egoera politikoa aldatu zen Sizilian. Kartagok fenizioak, sikanoak eta elimoak kontrolatzen zituen, baina aurretiaz kartagotarrei zergak ordaintzen zizkieten hiri grekoak libre zeuden. Bestalde, Dionisiok Leontinos okupatu zuen eta Messina Sirakusarekin aliatu zen. Sikuloak, aldiz, banatu ziren; batzuk Dionisioren aliatuak eta beste batzuek, Tauromenium adibidez, Kartagoren alde lerrokatu ziren.

Azken finean, Dionisiok eta Magonek sinatutakoak garai hartako errealitatea irudikatzen zuen:

  • Sikuloak Dionisioren menpekoak izango ziren. Horrek esan nahi zuen Dionisiok Tauromenium eraso egin zezakela kartagotarrek oztoporik jarri gabe.
  • Kartagoren eskualdea Halikos eta Himera ibaietaraino heltzen zen Selinonte, Termae greziar hiriak eta Agringentoko lurralde zati bat (Heraklea Minoa) kartagotarrena bilakatu zen. Siziliako heren baten inguruan Kartagoren menpean zegoen. Gainera, Kartagok fenizioak, elimoak eta sikanoak kontrolatzen zituen. Akragas, Gela eta Camarina, lehen Kartagoren esanekoak, askatasuna berreskuratu zuten eta antzinako konkistatzaileek ez zuten ezer egin hiri hauek berreskurateko.

Bakerako arrazoiak

Dionisio eta Magon Krisan kale itsu batean sartu baziren ere, beharbada egoera horretatik irten litezke eta gerra jarrai lezakete. Edonola ere, hurrengo baldintza hauek bake-ituna erraztu zuten:

  • Erromatar Errepublikak beti borroka egiten zuen emaitza onak lortzeko, beraz, haientzat itunak interludioak baino ez ziren. Kartagotarrek, berriz, nahiago zuten itunak negoziatu baldin eta haien merkataritza-azpiegitura ukigabe irten bazen.
  • Kartagok 70 urtez errespetatu zuen K.a. 480ko Himerako ituna. Erromak Kartagori jarritako eskakizunak gero eta txarragoak ziren. K.o. 149an, kontsulek eskatu zieten kosta lagatzea. Horrek suposatuko zuen kartagotarren merkataritza-ekimenen amaiera. Orduan bakarrik, kartagotarrek erabaki zuten gerrara joatea.
  • Dionisiok K.a. 396tik konkistei eutsi zien eta haren nagusitasuna sikuloen gainean onartu zen, beraz, arrazoi gutxi zuen gerra jarraitzeko.
  • Dionisioren armada murriztu zenez diru ezarengatik, mertzenarioei lur eremuekin ordaindu behar zien. Kartagok, aldiz, diru gehiago zuen eta gerra jarraitzeko ez zuen arazo handirik izango.
  • Dionisiok ez zuenez borroka egiten greziar zibilizazioa barbaroengandik salbatzeko; beraz, Kartagorekin sinatutako itunak ahalbideratzen zion helburu txikiagotan arreta jartzea, esate baterako, italiar grekoengan.

Ondorioak

Itunaren ostean, Magon Kartagorantz itsasoratu zen armada desantolatu ondoren. Kartagok ez zuen gerra gehiagorik egin Mediterraneoan. K.a. 391ean, Dionisiok hartu zuen Taormina odola isuri gabe eta populazio sikuloaren ordezkatu zuen haren mertzenarioekin. Ez dakigu Dionisiok Agirisen zerbitzuak ordaindu zituen ala ez. Ituna sinatua izan baino lehen, Sirakusako matxinoek Dionisiorekin bat egin zuten eta honek askatutako esklaboak jabeei itzuli zizkien[47]. Siziliako arazoak konpondu ondoren, Dionisiok kanpaina bat hasi zuen Reggioren kontra K.a. 390an. K.a. 390 eta 389ko erasoetan ezin zuen hiria hartu, baina, K.a. 387an, lortu zuen. Hiru urte beranduago eta K.a. 375 arte, gerra bat hasi zuen Kartagoren kontra baina Kroniun guduan garaitua izan zen

Erreferentziak

  1. DIODORO SIKULO: X. IV. 95
  2. CAVEN, Brian: Dionysius I, 107 or.
  3. DIODORO SIKULO: X. IV. 55
  4. KERN,Paul B.: Ancient Siege Warfare, 183 or.
  5. a b FREEMAN, Edward A.: Sicily, 173 or.
  6. a b CHURCH, Alfred J.: Carthage, 53-54 or.
  7. LANCEL, Serge: Carthage A History, 114 or.
  8. a b DIODORO SIKULO: X. IV. 78
  9. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 4. lib., 169 or.
  10. DIODORO SIKULO: X. IV. 90.
  11. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 4. lib., 58–59 or.
  12. DIODORO SIKULO: X. IV. 90
  13. DIODORO SIKULO: X. IV. 88.
  14. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 4. lib.,149–151 or.
  15. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 4. Lib., 147–149 or.
  16. DIODORO SIKULO: X. IV. 78.
  17. POLIENO: V. 2. 1
  18. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 4. lib., 153 or.
  19. DIODORO SIKULO:, X. IV. 88
  20. a b DIODORO SIKULO: X. IV. 95
  21. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 4. liburukia, 18–21 or.
  22. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, 4. lib., 107 or.
  23. DIODORO SIKULO: X. IV. 78.
  24. DIODORO SIKULO: X. IV. 88
  25. DIODORO SIKULO: X. IV. 90. 4-7
  26. DIODORO SIKULO: X. IV. 88
  27. DIODORO SIKULO: X. IV. 90
  28. CAVEN, Brian: Dionysius I, 107 or.
  29. DIODORO SIKULO: X. IV. 90
  30. KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 168 or.
  31. CAVEN, Brian: Dionysius I, 93 or.
  32. KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 178 or.
  33. DIODORO SIKULO: X. IV. 47
  34. GOLDSWORTHY, Adrian: The fall of Carthage, 32 or. ISBN 0-253-33546-9
  35. FREEMAN, Edward A.: Sicily Phoenician, Greek & Roman, 173 or.
  36. WARRY, John (1993): Warfare in the Classical World. 98-99 or.
  37. KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 184 or.
  38. FREEMAN, Edward A.:Sicily Phoenician, Greek & Roman, 173 or.
  39. DIODORO SIKULO: XIII. 84.
  40. DIODORO SIKULO: XIV. 40
  41. DIODORO SIKULO: XIII.60
  42. GOLDSWORTHY, Adrian: The Fall of Carthage, 32 or. ISBN 0-253-33546-9
  43. DIODORO SIKULO: X. IV. 95
  44. a b DIODORO SIKULO: X. IV. 96
  45. KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 173 or.
  46. DIODORO SIKULO: X. III.114
  47. DIODORO SIKULO: X. IV. 96

Kanpo estekak

Read other articles:

Artikel ini tidak memiliki referensi atau sumber tepercaya sehingga isinya tidak bisa dipastikan. Tolong bantu perbaiki artikel ini dengan menambahkan referensi yang layak. Tulisan tanpa sumber dapat dipertanyakan dan dihapus sewaktu-waktu.Cari sumber: Potsdam – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR PotsdamPanorama Potsdam BenderaLambang kebesaranLetak Potsdam NegaraJermanNegara bagianBrandenburgKreisDistrik perkotaanPemerintahan •&#...

 

Historic building located in Midtown Manhattan, New York, U.S. Haaren Hall in 2008 Haaren High School was an American high school located in Midtown Manhattan, New York. The school was noted for its vocational program including classes focusing on internal combustion engines.[1] The facility was constructed in 1903 to house DeWitt Clinton High School. When that school relocated in 1927, it became home to Haaren High School (named for educator John Henry Haaren) until that school close...

 

1958–59 season of Brentford F.C. Brentford 1958–59 football seasonBrentford1958–59 seasonChairmanFrank DavisManagerMalky MacDonaldStadiumGriffin ParkThird Division3rdFA CupFourth roundTop goalscorerLeague: Towers (32)All: Towers (37)Highest home attendance28,725Lowest home attendance9,432Average home league attendance13,924 Home colours ← 1957–581959–60 → During the 1958–59 English football season, Brentford competed in the Football League Third Division. Des...

جورج جيه. لويس   معلومات شخصية الميلاد 10 ديسمبر 1903  غوادالاخارا  الوفاة 8 ديسمبر 1995 (91 سنة)   رانشو سنتا في  [لغات أخرى]‏  سبب الوفاة سكتة دماغية  مواطنة الولايات المتحدة  الحياة العملية المهنة ممثل،  وممثل تلفزيوني،  وممثل أفلام،  وممثل مسرحي&#...

 

سفارة اليونان في السويد اليونان السويد الإحداثيات 59°20′19″N 18°04′46″E / 59.33856389°N 18.07933333°E / 59.33856389; 18.07933333 البلد السويد  المكان ستوكهولم تعديل مصدري - تعديل   سفارة اليونان في السويد هي أرفع تمثيل دبلوماسي[1] لدولة اليونان لدى السويد.[2][3] تقع السفارة...

 

هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (أبريل 2019) بيل آيرلادند معلومات شخصية الميلاد 29 أبريل 1927  ماكغيل، نيفادا  الوفاة 31 يوليو 2007 (80 سنة)   رينو، نيفادا  مواطنة الولايات المتحدة  الحياة العملية ال

American football player (born 1988) American football player John ClayClay in the 2011 NFL season.No. 38Position:Running backPersonal informationBorn: (1988-01-04) January 4, 1988 (age 35)Racine, Wisconsin, U.S.Height:6 ft 1 in (1.85 m)Weight:248 lb (112 kg)Career informationHigh school:Washington Park (Racine, Wisconsin)College:Wisconsin (2007–2010)Undrafted:2011Career history Pittsburgh Steelers (2011) Career highlights and awards Third-team All-American (20...

 

1998 single by Lenny Kravitz For other uses, see Fly Away (disambiguation). Fly AwayStandard non-US artworkSingle by Lenny Kravitzfrom the album 5 B-sideBelieve (live acoustic)ReleasedNovember 9, 1998 (1998-11-09)[1]Genre Funk rock[2] alternative rock[3] pop rock[4] Length 3:41 (album version) 3:06 (radio edit) LabelVirginSongwriter(s)Lenny KravitzProducer(s)Lenny KravitzLenny Kravitz singles chronology I Belong to You (1998) Fly Away (1998) Amer...

 

Missionsemblem Missionsdaten Mission ISS-Expedition 46 Besatzung 6 Rettungsschiffe Sojus TMA-18M, Sojus TMA-19M Raumstation Internationale Raumstation Beginn 11. Dezember 2015, 09:49 UTC Begonnen durch Abkopplung von Sojus TMA-17M Ende 2. März 2016, 01:02 UTC Beendet durch Abkopplung von Sojus TMA-18M Dauer 81 d, 15 h, 13 min Anzahl der EVAs 3 Gesamtlänge der EVAs 12h 39min Mannschaftsfoto v. l. n. r.: Scott Kelly, Sergei Wolkow, Michail Kornijenko, Timothy Kopra, Timothy Pea...

النصابين الثلاثة فيلم سوري للثنائي دريد ونهاد عام 1968. النصابين الثلاثةمعلومات عامةالصنف الفني كوميديامدة العرض 100 دقيقةاللغة الأصلية العربيةالبلد  سوريا،  لبنانموقع التصوير دمشق، بيروتالطاقمالمخرج نيازي مصطفىالمخرج المساعد سيمون صالح — وئام الصعيدي القصة صبحي ال...

 

Animal rights organization Anonymous for the VoicelessAbbreviationAVFormationApril 16, 2016TypeNonprofit organisationPurposeAnimal rightsHeadquartersMelbourne, AustraliaWebsiteanonymousforthevoiceless.org Anonymous for the Voiceless at a protest for veganism in the Netherlands, June 2018 Anonymous for the Voiceless (AV) is a grassroots animal rights organization specializing in street activism formed in April 2016, in Melbourne, Australia.[1][2] Operating worldwide, Anonymous ...

 

1942 mass killings of Jews See also: Zdzięcioł Ghetto Dzyatlava massacresCommemorative plaque to 3,000 victims of the Dzyatlava massacres.Also known asPolish: zbrodnia w DziatławieLocationZdzięcioł (now, Dzyatlava) German-occupied Poland, present-day BelarusDateApril 30, 1942 August 10, 1942Incident typeShootings by automatic and semi-automatic weaponsPerpetratorsSS, Order Police battalions, Lithuanian and Belarusian Auxiliary PoliceGhettoZdzięcioł GhettoVictims3,000–5,000 Polish Jew...

Roman Catholic Metropolitan archdiocese in Lyon, France This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Roman Catholic Archdiocese of Lyon – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2016) (Learn how and when to remove this template message) Archdiocese of LyonArchidiœcesis LugdunensisArchidioc...

 

Israeli politician Uri Amitאורי עמית3rd Mayor of Ramat GanIn office1983–1989Preceded byYisrael PeledSucceeded byZvi Bar Personal detailsBorn(1934-01-06)January 6, 1934Baghdad, IraqDiedOctober 18, 2011(2011-10-18) (aged 77)Ramat Gan, IsraelPolitical partyLabor Uri Amit (Hebrew: אורי עמית; born January 6, 1934 – October 18, 2011) was an Israeli politician who served as the third mayor of Ramat Gan between 1983 and 1989.[1] Biography Amit was born in Baghdad, Ira...

 

Airport in Victoria, AustraliaLake Boga Flying Boat BaseA Consolidated PBY Catalina flying boat at the Lake Boga flying boat museumIATA: noneICAO: noneSummaryLocationLake Boga, Victoria, AustraliaBuiltJune 1942In use1942–1947Coordinates35°27′3.96″S 143°37′39.69″E / 35.4511000°S 143.6276917°E / -35.4511000; 143.6276917 Lake Boga Flying Boat Base was a Royal Australian Air Force (RAAF) flying boat base at Lake Boga, Victoria, Australia during World War II. ...

American TV series or program SiberiaGenre Drama Science fiction Horror[1] Created byMatthew ArnoldDirected byMatthew Arnold, Herbert James Winterstern, Slava N. JakovleffStarring Joyce Giraud Esther Anderson Miljan Milosevic Daniel David Sutton Neeko O.J. Skervin Irene Yee Sam Dobbins Sabina Akhmedova Natalie Ann Scheetz Anne-Marie Mueschke Victoria Hill George Dickson Thomas Mountain Berglind Icey Harpreet Turka Jonathon Buckley Country of originUnited StatesOriginal languageEn...

 

Penculikan anak oleh Jerman NaziSurat dari kantor Lebensborn kepada keluarga Reichsdeutsche Herr Müller di Jerman memberitahukan soal penemuan dua anak laki-laki sempurna. Nama anak-anak tersebut di-Jermanisasi-kan, 18 Desember 1943Anak-anak asing yang diculik 400,000 di seluruh Eropa [1] 200,000 dari wilayah pendudukan Polandia [2] 28,000 dari wilayah Belarus saat ini [3] 20,000 dari Uni Soviet [4] 10,000 dari Eropa Barat dan Tenggara [4] Wafat saat t...

 

جدارية مقبرة شورون بومباغار، غوكتورك منغوليا القرن 7 م. تاريخ الترك هو التاريخ المشترك بين الشعوب التركية الحالية. وقد ظهرت العديد من القبائل والدول التركية قبل بروز غوكتورك التي كانت أول دولة تأسست تحت اسم ترك. يعتقد معظم العلماء أن المجتمع السياسي للترك قد ظهر أول مرة مع ...

Payment technology company This article contains content that is written like an advertisement. Please help improve it by removing promotional content and inappropriate external links, and by adding encyclopedic content written from a neutral point of view. (July 2019) (Learn how and when to remove this template message) iVeri is a payments technology company that facilitates transaction acceptance for banks and businesses. The company is based in Johannesburg, South Africa. Established in 19...

 

Genus of mammals This article is about the animal. For other uses, see Bison (disambiguation). BisonTemporal range: 2.6–0 Ma PreꞒ Ꞓ O S D C P T J K Pg N ↓ Early Pleistocene – present American bison (Bison bison) European bison (Bison bonasus) Scientific classification Domain: Eukaryota Kingdom: Animalia Phylum: Chordata Class: Mammalia Order: Artiodactyla Family: Bovidae Subfamily: Bovinae Subtribe: Bovina Genus: BisonHamilton Smith, 1827 Type species Bison bisonLinnae...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!