Enna

Enna
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Enna
Posta kodea94100
ISTAT kodea086009
Geografia
Koordenatuak37°34′00″N 14°16′00″E / 37.5667°N 14.2667°E / 37.5667; 14.2667
Map
Azalera358,75 km²
Altuera936 m
MugakideakAidone, Calascibetta, Gangi, Piazza Armerina, Santa Caterina Villarmosa, Valguarnera Caropepe, Villarosa, Agira, Caltanissetta, Leonforte, Assoro, Pietraperzia eta Caltanissettako probintzia
Demografia
Biztanleria25.512 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.731 (2018)
Dentsitatea71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0935
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKastoria, Llanfair Pwllgwyngyll, Costa del Sol, Għarb eta Żebbuġ
Katastro kodeaC342
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaEN
comune.enna.it

Enna (sizilieraz: Castrugiuvanni), antzinako Henna, Siziliaren erdian dagoen udalerria da. Beste ezizen batzuk izan ditu, hala nola, Belvedere (bere panoramika ederrengatik) edo Siziliako ombelico (zilborra).

Zizeronek Mediterranea maxime izena eman zion. Honekin adierazi nahi zuen, hiria hiru kostaldetako puntu hurbilenetik, egun bateko ibilaldira zegoela. Ennako kokapen berezia antzinako idazleek deskribatu zuten eta egia esan, Siziliako nabarmenetariko bat da. Mendixka baten gailurrean kokaturik eta amildegiz inguraturik, oso zaila zen konkistatzea, gainera haren sarbideak errazak ziren defendatzeko. Honetaz gain, bazuen ur edangarria, hainbat iturritakoa. Gailurra goi-lautada bat zen perimetroz bost kilometrokoa. Koba sakratu batean Proserpina jainkosa gurtzen zen.

Gaur egun, Ennako probintziaren hiriburua da.

Izena

Erromatar txanponetan testua ageri da; eta greziarretan, berriz, Eennakion. Hiriaren arabierazko izena Qas'r Ianni (Jonen gotorlekua) hitz nahasketa bat zen: qas'r (latinezko castrum, «gotorlekua» hitzetik eratorria) eta Ianni, Ennatik eratorria. Hiriak Castrugiuvanni (Castroiovanni) izena izan zuen, harik eta 1927an Benito Mussolinik Enna izenera aldatu arte.

Historia

Historiaurrea

Aurkikuntza arkeologikoek erakusten dute gizakiaren presentzia Neolito Arotik (K.a. XIV. mendea). K.a. XI. mendeko kokalekua, ustezko sikanoa, mendixkaren gainean aurkitu da, geroago sikuloen gunea izan zen.

Antzinaroa

Magna Graecia

Henna kolonia K.a. 664an Gelako kolonizatzaileek fundatu zuten zonaldeko nekazaritza baliabideak ustiatzekotan. Esteban Bizantziokoaren ustez sirakusarrek K.a. 654an fundatu zuten, hau da, Sirakusako fundaziotik 80 urtera. Hala ere, Tuzididesek, Sirakusako koloniei buruz idaztean, ez du Henna aipatzen. Egia esan, historian agertzen denean sikuloen hiria zen, ez greziarra.

K.a. 397an Sirakusako Dioniso I.ak hiria kontrolatu zuen. Hiria sirakusarren menpean egon zen K.a. III. mendean erromatarrek konkistatu zuten arte. Dioniso I.a saiatu zen hiria konkistatzen bere garrantzia militarrengatik. Eimmesto enniarraz baliatu zen arrakastarik gabeko estatu kolpe bat emateko. Geroago, laguntza eman zien hiritarrei tiranoaren kontra borrokatzeko. Azkenean, ez dakigu nola, baina hiria okupatu zuen. Agatoklesen (K.a. 317-289) garaian, sirakusar tiranoak, hiria kontrolatzen zuen, baina Afrikara joan behar zuenean, Agrigentokoek zenbait hiri askatu zuten. Enna izan zen horietariko bat (K.a. 309), Jenodiko Agrigentoko buruzagia etorri zenean ateak zabaldu zizkion.

Lehenengo Gerra Punikoan, Enna sarritan aipatu zen; lehenengoan, Hamilkarrek gidatuta, kartagotarrek hiria hartu zutenean eta geroago erromatarrek berreskuratzean. Bi eretitan ez zen indarra erabili, traizioa baino.

Bigarren Gerra Punikoan, Martzelok Sirakusa setiatzen zuen bitartean (K.a. 214), Ennako gobernadoreak, Pinario, irlaren biztanleen kartagotarren aldeko jarrera nabarituz, erromatar goarnizioari agindu zion hiritar guztiak hiltzea. Hau gertatu zen ennatarrek antzokian ikuskizun bat ikusten zuten bitartean. Hilketa gauzatu orduko, hiriari sua eman zion. Laurogei urte eta gero, Enna izan zen Lehen Gerra Serbilean (K.a. 134-132) kuartel orokorra. Matxinada hiri honetan hasi zen Eunoren zuzendaritzapean. Honek hiria kontrolatu ondoren txikizioak egin zituen irlan zehar. Rupilio prokontsulak asmatu zuen irla baretzen eta hiria konkistatu ondoren, populazioa gogor zigortu zuen. Ordutik, hiriko gainbehera etorri zen.

Zizeronen ustez, erromatar udalerri honetan moskatela ekoizten zen, baina Verresen ordainarazpenak zirela eta oso kaltetuta geratu zen. Estrabonek zioenez, hiri hau biztanle gutxikoa zen. Plinio Zaharrak eta Klaudio Ptolomeok, berriz, Siziliako udalerrien kategoriaren artean kokatzen zuten. Enna berriro aipatuta da Antoninoren Ibilbideetan eta Peutingerrren taulan. Erromatar Inperioa zatitzean 395ean, Sizilia Mendebaldeko Inperioaren parte bat izan zen. Nicomachi familia ospetsuak Sizilian landa eremuak zituen eta 408an politiko eta gramatikoak Nikomako Flavianok, bere Ennako egoitzan zegoela, lan egin zuen lehenengo hamar Livi liburuetako argitalpenean. Honela idatzita dago Livi eskuizkribuen harpidetzetan.

Ennako panoramika

Erdi Aroa eta ondoko aldia

Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori ondoren, Ennak garrantzia izan zuen Erdi Aroan, gehienbat bizantziar gotorlekua zelako. 859an, Siziliako islamiar konkistan, zenbait eraso eta setio luzeren ondoren, sarrazenoak hiriaz jabetu ziren. Horretarako estolderiatik banan-banan sartu ziren hiriko defentsak apurtzeko. Normandiarrek Enna atzeman zuten 1087an. Frederiko II.a Hohenstaufen (1296-1337), Erromako Enperadore Santua eta Siziliako erregea, hiri honetan finkatu zen. Bere agintaldian, 1307an hasi zen katedralaren eraikuntza estilo gotikoan. Ennak zerikusi handia zuen Siziliar bezperetan, Aragoiko irlaren konkistara eraman zutenak. Honen ondoren, Ennak autonomia txiki bat izan zuen. Siziliako Frederiko III.ak lagundu eta edertu zuen hiria. Espainiarren menperaldian gainbehera izan zuen. 1920ean probintziako hiriburua bilakatu zen eta 2002an hiri unibertsitarioa, nekazaritza gune bat izateaz gain.

Mitologia

Hiriaren ingurumariak mitologian ezagunak dira Plutonek Proserpina bahitu zuelako. Tokia urmaela da, Ovidiok Pergos deitzen zuen eta Klaudio Pergus, Ennatik 8 kilometrotara. Hantxe dagoen kobazulo batetik, infernuaren jainkoa irteten omen zen. Zizeronek ez zuen urmaela aipatzen ezta Diodoro Sikulok ere, baina kobazuloa bai. Laku txiki baten aztarnak eta kobazuloa oraindik ere ikusgai dira. Legendak, leku honetan, Proserpina eta Zeres gurtza sortarazi zuen. Zizeronen ustez, han bazegoen Zeres gurtzeko oso tenplu zahar eta beneratu bat, Verresek arpilatu zuena. Honek jainkosaren brontzezko estatua, irlaren beneratuena, lapurtu zuen. Ez daude antzinako hiriko aztarnarik, seguruena arabiarrek gaztelua eta beste eraikin batzuk suntsitu zituzten hiriko alderdi modernoa altxatzeko parterik altuenean.

Leku interesgarriak

Monumentuak

  • Lombardiako gaztelua, seguruena Siziliako militar arkitekturatik adibiderik garrantzitsuena. Antzinean, sikanoek eraiki zuten eta Siziliako Frederiko II.ak berreraiki zuen. Geroago, espainiarren garaian zaharberritu zen. Gazteluari izena badatorkio gotorlekua zaintzen zuen normandiar garaian lombardiar goarnizio batetik. Honek planta irregularra du. Behin, hogei dorre izan zituen. Irauten dutenetatik Torre Pisana da politena. Gaztelua hiru toki harresidunetan banatu zen: lehenengoa, patioa, gaur egun, antzerki lirikoa da, eta aire zabaleko emanaldiak egiten dira bertan. Bigarrenean parke handi bat dago eta hirugarrenean, berriz, antzinako errege apartamentuak , apezpiku-kapera, erdi aroko presondegiak eta Pisako dorrea daude.
Ennako katedralaren alboa
  • Duomo (katedrala), Siziliako arkitektura erlijiosoaren adibide nabarmena da. Frederiko III.aren emazteak, Eleonorak, XIV. mendean eraiki zuen, baina 1446ko sutearen ondoren guztiz zaharberritu zen. Barroko garaiko fatxadaren gainean, (kolore horiko toba-harriz egina) apaindutako kanpandorre bat dago. Eskuma aldeko ataria XVI. mendekoa da, baina bestea XIV. mendekoa. Katedralaren oinplanoak hiru nabe ditu, korintoar zutabez bananduta daudenak. Eraikin honen buruan hiru abside daude. Estukoz egindako apainketa XVI. eta XVII. mendekoak da. Arte lanen artean badaude: XV. mendean Guglielmo Borremansen Gurutziltzatuaren margo bat, presbiterioko margoak Filippo Paladinirenak dira (1616) eta alboko atari barroko bat. Katedralaren altxorra Alessi Museoan gordeta dago. Beste apainduren artean, urrezko eta diamantezko Ama Birjinaren koroa; bizantziar ikonoak, antzinako milako monetak eta beste bilduma batzuk ere.
  • Palazzo Varisanoan Ennako Museo Arkeologiko Erregionala dago. Museoren materiala Kobre Arokotik K.o. VI. mende artekoa da. Enna probintziako zenbait tokitako bildutakoa.
  • Torre di Federico, antzinako dorre oktogonala, ageri denez, Frederiko II.a Hohenstaufengoaren udako bizilekua. Bi solairuek ganga ederrak dituzte. Eraikinaren itxura soila da. Gune handiago baten atala zen, Gaztelu zaharra izenekoarena, arabiarrek suntsitu zutena. Gaur egun, muinoaren gainean antzinako harresien aztarnak eta udal-lorategiak daude.
  • San Giovanniren suntsitutako elizaren kanpandorrea, apuntatutako arkuekin, ondo landutako arkiboltekin eta hiru mainelezko leihoekin, katalan estiloan apainduta.
  • Udaletxeko liburutegia, San Francesco eraikinean kokaturik. Eliza honek XV. mendeko kanpandorre eder bat dauka eta barrualdean, mende bereko margotutako gurutze bat.
  • San Tomasso eliza gailentzen da bere XV. mendeko kanpandorreaz, hiru ordenekin. Badauka arkiboltatutako leiho bat. Elizak, XV. mendeko marmolezko ikono bat du, antza denez, Giulano Mancinok egindakoa eta baita Borremansaren fresko ederrak ere.
  • Janniscuru atea da, lehengo zazpi atetik geratzen den bakarra, hiriko sarreran kokatutakoa. Haren arkua XVII. mendekoa da. Bere ondoan nekropolis bat dago, juxtu Fundrisi auzoaren azpian eta harrian egindako kobazuloz eraturik. Hilerri hau orain dela milaka urtez erabili zen.

Pergusa lakua eta toki arkeologikoak

Pergusa lakua, (latinez: Pergus lacus edo Hennaeus lacus) Erei mendikatearen mendi batzuen artean jarrita dago, Ennatik bost kilometrotara. Hegazti emigratzaientzat ezinbesteko tokia da. Txoriez gain, Pergusako erreserba naturaleko protagonistak, narrastiak, anfibioak eta ornogabekoen espeziak dira. Lakuaren ondoan, badago hegoaldeko Italiaren lasterketa-pista garrantzitsuena, Autodromo di Pergusa, nazioarteko lehiaketa eta beste gertaerak antolatzen dituena; hala nola, Formula One, Formula 3000 eta Ferrari jailadia. Pergusaren ondoan, toki arkeologiko bat dago, Cozzo Matrice deitutakoa. Hemen aurkitu dira orain dela 10.000 urte gotortutako herri baten aztarnak, zitadela sakratu bat eta 2.000 urte baino zaharrago den tenplu baten hondarrak, Demeter jainkoari eskainirik. Baso garrantzituak eta gune berdeak Selva Pergusina izenekoak, Laku Pergusa haranaren parte bat inguratzen du, ezin ederrago panorama bat erakutsiz. Pergusa lotuta dago Pertsefone greziar mitoarekin. Jainkosa hau, Demeterren alaba, Hadesek bahitu zuen.

Iruditegia

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!