Motia


Motia
Datuak
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Trapani
Italiako udalerriMarsala
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°52′06″N 12°28′07″E / 37.868333333333°N 12.468611111111°E / 37.868333333333; 12.468611111111
Map
Azalera0.65 km²
isoladimozia.it

Motia (antzinako grezieraz: Μοτύη, Μοτύα; italieraz: Mozia, Mothia; Sizilieraz: Mozzia), antzinako hiri indartsu bat zen, Siziliako mendebaldeko kostako irla batean kokaturik, Drepanum eta Lilibeoren artean. Monje basiliotarrek, XI. mendean, irla San Pantaleon berrizendatu zuten. Stagnone urmaelean datza, Marsala udalerrian. Irlaren neurriak honako hauek dira: 850 metro luze, 750 metro zabal, Siziliako kostatik kilometro batera dago. Antzinean, lubeta batek irla lotzen zuen kostarekin, gurdiak gurpil handiekin hirira errazago heltzeko[1]. Motian,1979an, marmolezko eskultura bat aurkitu zen, auriga bat irudikatzen zuena[2].

Historia

Hiriaren sorrera, agian, K.a. VIII. mendean gertatu zen, hau da, Kartagoko fundazioaren mende baten ondoren. Fenizioen kolonia bat izan zen, gustuko zutenak antzeko tokietan merkataritzarako guneak eraikitzea. Denboraren poderioz, hiria garrantzitsua bilakatu zen. Hasieran, irla ez zen bizitzeko modukoa,baina feniziarrek haren garaiko hiri aberatsenetako bat bilakatu zuten. Urmael baten erdian egotea defentsa naturala zen, baina harresiez inguratuta zegoen. Putzuetan ura lurrundu eta gero, lortutako gatza haize-errotetan ehotzen eta findatzen zuten. Gaur egun, errotak eta gatz-putzuen (Ettore Infersa izenekoak) jabeek konpondu dituzte bisitagarriak izateko. Greziarrek, haien ohiturei eutsiz, hiriako izena kondairazko jatorri bati lotzen zuten: Motya emakume bat zen, Heraklesekin zerikusia zuena[3]. Aurkitu diren txanpoietan Motia izena, feniziar Mtw hitzetik dator, artilea iruteko gunea esan nahi duena. Siziliako beste feniziar koloniak bezala, Kartagoren agindupean erori zen, Diodorok esan bazuen ere kartagotar kolonia zela, beharbada ez zen guztiz egia izan[4][5]. Siziliako greziar koloniak ugaritu eta handiagotu zirenean, feniziarrek utzi zituzten etorri berrien ondoko eremuak eta hiru kolonia nagusien inguruan ezarri ziren, hau da, Solunte, Panorno eta Motia[6]. Azken hau, Kartagotik eta Afrikako komunikazioetatik hurbil zegoenez eta, gainera, babestutako toki batean, kartagotarren gotorlekurik preziatuena bilakatu zen baita irlako merkataritzarako hiririk onena ere[7]. Dirudienez, Lilibeok antzeko garrantzia izan zuen beranduago. Hala ere, Motia oso gutxi aipatzen da historian, setioa pairatu arte. Lehenengo aipamena Hekateo Miletokoa da[8] geroago, Tuzididesek dio atenastarren espedizioaren garaian (K.a. 415), Motia feniziarren koloniarik handiena zelaAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Zenbait urte geroago, K.a. 409an, Hanibal Magonek kartagotar armadarekin Lilibeon lehorreratu zenean, jeneral horrek itsas-armada Motiako golkoan ainguratu ondoren, lurretik Selinontera abiatu zen hiria erasotzeko[9]. Hiria suntsitu zuen, baina kartagotarrek alde egin ondoren, Hermokratesek, Sirakusako erbesteratu batek, horretan aurkitu zuen babesa eta handik jarraitzaile askorekin Panornoko eta Motiako eskualdeak arpilatzen zituen[10]. Hamilkarrek egindako espedizioan K.a. 407an, hi hiri horiek etengabean eman zien abegi kartagotar flotari[11].

Siziliako antzinako hiriak

Motiako setioa

Hiri honen kokapen estrategikoa dela eta, Dionisiok eraso egin zuen K.a. 397an. Motiako biztanleek Kartagok lagunduko zielakoan, borrokarako prestatu ziren kontinenterekin lotzen zuen lubeta moztuz. Dionisiok beste berri bat eraikitzeaz gain, katapultak ekarri zituen ere harresiak apurtzeko, baina motiarrek erresistentzia gogorra jarri zuten. Behin murruak zeharkatuta, motiarrek kalez-kale eta etxez-etxe defendatu zuten hiria. Azkenean, hiria erori zenean, greziarrek populazio guztia hil zuten[12]. Horren ostean, Dionisiok garnizio bat jarri zuen Biton esanetara. Bitartean, Dionisiok bere anaia Leptinesi ontziteriaren ardura eman zion. Hala ere, horrek ezin zuen eragotzi, K.a. 396ko udaberrian, Himilkon Palermon lehorreratzea, zeinak, ahalegin handirik gabe, Motia berreskuratu zuen[13]. Hala ere, Motiak ez zuen aurreko garrantzia berreskuratu, Himilkonek, seguruago zelakoan, Lilibeo fundatu zuelako eta Motiako biztanleria hara eraman zituelako[14]. Harrez geroztik, Motia historiatik desagertu zen, eta irla horretan bakarrik arrantzale batzuk bizi ziren. Erromatarrek Sizilia konkistatu zutenean, Lehen Gerra Punikoan (K.a. 264-241) Lilibeok Motia eklipsatu zuen. Motiak greziar populaziorik ez bazuen ere Dionisioren konkista baino lehen, txanponak aurkitu dira ΜΟΤΥΑΙΟΝ greziar inskripzioekin. Inguruko Segestan gauza bera gertatu zen[15].

Erdi Aroa

Erdi Aroan monje basiliotarrek ezarri ziren irlan eta San Pantaleon izendatu zuten. 1888an, Joseph Whitakerrek aurkitu zuen hiria.

Gaurko egoera

Hasieran, Motiaren kokapena zenbait geografok dudan jarri zuten, baina William Henry Smythek argi identifikatu zuen hiria, Lilibeo eta San Teodoro muinoen artean zegoena. Kostak badia sakon bat eratzen du, horren aurrean hainbat harkaitz daude, Stagnone izenekoak. Harkaitzen eta kostaren artean, San Pantaleón irla dago, non antzinako hiri baten aztarnak identifikagarriak diren, hala nola, harresien atal batzuk eta hauetako bi sarrerak. Irla osoan zehar, txanponak, adreiluak eta zeramikazko atalak aurkitu dira. Aztarnategiaren perimetroa ez da 2,5 km baino handiagoa eta han bakarrik arrantzale batzuk bizi dira[16]. Agerian dagoen hiriko hedadura ados dago Diodorok esandakoarekin. Horren arabera, etxeak altuak ziren, eraikuntza sendokoak eta kale estuak zituen biztanleen defentsa ahalbiderateko[17]. Whitaker Foundation (Palermokoa) da Motia irlaren jabea, hau ospetsua da Marsala ardoengatik. Irlan bisitagarri da museo txiki bat eta zenbait zibilizazioetako ondo zaindutako hondakinak. Motiako aztarnek Egipto, Korinto, Atika, Erroma eta Heleniar zibilizazioetatik eragina dute. Tofeta hilerria ezaguna da. Horretan errausten ziren umeak Tanit edo Baal Hammon jainkoei sakrifizio gisa. Antzinako egoitza asko publikoarentzat zabaldu dira. Gidariek bisitarientzat ingelesez eta italieraz azaltzen dute.

Motiako posizioa

Arkeologia

Motiako aurigaren eskultura, 1979an aurkitu zena, ikusgai dago Giuseppe Whitaker museoan. Gurdi-lasterketa baten garaile horrek oso aberatsa izango zen lan hori agintzeko. Feniziar gotorlekuen barruan aurkitu zen, eraiki zirenak Dionisiok Motia inbaditu baino lehen, K.a. 397an. Horren kalitatea aztertuz, egilea greziar bat izango zen, pertsiarren porrotaren garaian bizi zena. Litekeena da, eskultura hau kartagotarrek, K.a. 409-405. urteen artean, greziar hiri batetik egindako arpilaketa izatea[18].

2006ko martxoan egindako indusketek agerian utzi zuten etxe bat harresien ondoan. Lan horien arabera, Motia populatuta zegoen greziarren suntsitu ostean. Aurkitutakoaren artean agertu dira sukaldaritzarako kaikuak, feniziar estiloko edalontziak, aldareak eta iruteko tresnak.

Fikzioan

L. Sprague de Campek 1965ean idatzi zuen The Arrows of Hercules eleberri historikoa, non “K.a. 399ko” Motiako gudua gertakizun handiena den.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. DIODORO SIKULO: XIV. 48.
  2. BELL, Malcolm (1995): , III Memoirs of the American Academy in Rome Vol. 40 “ The Motya Charioteer and Pindar's "Isthmian 2" , 1-42 or.
  3. ESTEFANO BIZANTZIOKOA
  4. TUZIDIDES: VI, 2.
  5. DIODORO SIKULO: XIV. 47.
  6. TUZIDIDES: l. c.
  7. DIODORO SIKULO: XIV. 47.
  8. ESTEFANO BIZANTZIOKOA: s. v.
  9. DIODORO SIKULO: XIII. 54, 61.
  10. DIODORO SIKULO: XIII, 63.
  11. DIODORO SIKULO: XIII, 88.
  12. DIODORO SIKULO: XIV, 47-53. or.
  13. DIODORO SIKULO: 55.
  14. DIODORO SIKULO: XXIII, 10. 498. or.
  15. ECKHEL: I.liburukia, 225. or.
  16. SMYTH, William Henry: Sicily, 235, 236. or.
  17. DIODORO SIKULO: XIV. 48, 51.
  18. BELL, Malcolm (1995): The Motya Charioteer and Pindar's "Isthmian 2" , III Memoirs of the American Academy in Rome, 40 liburukia, 1-42 or.

Kanpo estekak

Read other articles:

XIV campionato asiatico e oceanianodi pallavolo maschile 2007 Competizione Campionato asiatico e oceaniano di pallavolo maschile Sport Pallavolo Edizione 14ª Organizzatore AVC Date 31 agosto 2007 - 9 settembre 2007 Luogo  Indonesia(1 città) Partecipanti 17 Impianto/i 2 Risultati Vincitore Australia(1º titolo) Secondo Giappone Terzo Corea del Sud Statistiche Miglior giocatore Daniel Howard Incontri disputati 61 Manuale Il XIV campionato asiatico e oceaniano di pallavolo masch...

 

Taylor RussellTaylor Russell di WonderCon 2018Lahir18 Juli 1994 (umur 29)Vancouver, British Columbia, KanadaPekerjaanAktrisTahun aktif2012–sekarang Taylor Russell (lahir 18 Juli 1994) adalah seorang aktris asal Kanada. Dia telah membintangi serial fiksi ilmiah Netflix, Lost in Space (2018–2021). Dalam film, ia telah membintangi film drama Waves (2019) yang diakui secara kritis, di mana ia dinominasikan untuk Independent Spirit Award untuk Wanita Pendukung Terbaik, ia juga bermai...

 

سفارة النرويج في آيسلندا النرويج آيسلندا   الإحداثيات 64°08′27″N 21°56′15″W / 64.14083°N 21.93742°W / 64.14083; -21.93742  البلد آيسلندا  المكان ريكيافيك الموقع الالكتروني الموقع الرسمي  تعديل مصدري - تعديل   سفارة النرويج في آيسلندا هي أرفع تمثيل دبلوماسي[1] لدولة ا...

Edwin van der Sar Informasi pribadiNama lengkap Edwin van der Sar[1]Tanggal lahir 29 Oktober 1970 (umur 53)[2]Tempat lahir Voorhout, Belanda[3]Tinggi 197 cm (6 ft 6 in)[4]Posisi bermain Penjaga gawangKarier junior1980–1985 Foreholte1985–1990 VV NoordwijkKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)1990–1999 Ajax 226 (1)1999–2001 Juventus 66 (0)2001–2005 Fulham 127 (0)2005–2011 Manchester United 186 (0)Total 685 (1)Tim nasional1994–2008 ...

 

artikel ini tidak memiliki pranala ke artikel lain. Tidak ada alasan yang diberikan. Bantu kami untuk mengembangkannya dengan memberikan pranala ke artikel lain secukupnya. (Pelajari cara dan kapan saatnya untuk menghapus pesan templat ini) Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Maret 2023. Meryl Rouli S...

 

Pinus elliottii Estado de conservação Pouco preocupante Classificação científica Reino: Plantae Divisão: Pinophyta Classe: Pinopsida Ordem: Pinales Família: Pinaceae Género: Pinus Subgénero: Pinus Espécie: P. elliottii Nome binomial Pinus elliottiiEngelm. WikispeciesO Wikispecies tem informações sobre: Pinus elliottii Pinus elliottii é uma espécie de pinheiro, composta de duas variedades distintas: Pinus elliottii var. elliottii e Pinus elliottii var. densa, originária do Novo ...

Les FumeursArtiste Adriaen BrouwerDate Vers 1637Type Scène de genre (en)Matériau huile sur panneau de bois (d)Dimensions (H × L) 46,4 × 36,8 cmPropriétaire Michael Friedsam (en)No d’inventaire 32.100.21Localisation Metropolitan Museum of Artmodifier - modifier le code - modifier Wikidata Les Fumeurs est un tableau du peintre flamand Adriaen Brouwer, peint en 1636, probablement à Anvers. Il est exposé au Metropolitan Museum of Art à New York[1]. La peinture à...

 

هذه المقالة بحاجة لصندوق معلومات. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة صندوق معلومات مخصص إليها. تعريف الأناركية والليبرتارية (بالإنجليزية: Definition of Anarchism and Libertarianism)‏، تختلف الآراء حول تعريف كل من الأناركية والليبرتارية، باعتبارهما إيديولوجيات سياسية متحررة تتضمن معانٍ

 

Talsperre Kauscha Staudamm und -see der Talsperre Kauscha Staudamm und -see der Talsperre Kauscha Lage Dresden-Kauscha Zuflüsse Geberbach Abfluss Geberbach Größere Orte in der Nähe Dresden Talsperre Kauscha (Sachsen) Sachsen, Deutschland Koordinaten 50° 59′ 23″ N, 13° 46′ 38″ O50.98972222222213.777222222222Koordinaten: 50° 59′ 23″ N, 13° 46′ 38″ O Daten zum Bauwerk Bauzeit 1977–1979 / 1983–1985 Höhe über...

Finnish military officer This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Aladár Paasonen – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (July 2018) (Learn how and when to remove this template message) Aladár Paasonen Colonel Aladár Antero Zoltán Béla Gyula Árpád Paasonen (December 11, 1898 in Budapest,...

 

Cricketat the 2023 SEA GamesDates29 April – 16 May 2023Administrator(s)Southeast Asian Games FederationCricket format 8 events 50 overs (M & W) T20 (M & W) T10 (M & W) Six-a-side (M & W) Host(s)AZ Group Cricket Oval, Phnom Penh, CambodiaParticipants7← 2017 Cricket at the2023 SEA GamesTournaments6sMenWomenT10MenWomenT20MenWomen50 oversMenWomenvte Cricket at the 2023 SEA Games was held at AZ Group Cricket Oval in Phnom Penh, Cambodia from 29 April to 16 May 2023. Despite...

 

Relações entre Brasil e Líbano     Mapa indicando localização do Brasil e do Líbano.   Brasil   Líbano As relações entre Brasil e Líbano são as relações diplomáticas estabelecidas entre a República Federativa do Brasil e a República Libanesa. Estas relações foram iniciadas em 1945, após a independência do Líbano. Porém, o contato entre os dois países remonta a 1880, quando os primeiros contingentes significativos de imigrantes libanese...

De waterkrachtcentrale, met vooraan de visladder en linten ter bescherming tegen vogels De Waterkrachtcentrale van Pitlochry ligt op de rivier Tummel in de Schotse burgh Pitlochry in Perthshire. Deze waterkrachtcentrale wekt 15 megawatt op. Het water om de turbines aan te drijven wordt geleverd door Loch Faskally, een kunstmatig loch dat ontstond door het afdammen van de Tummel. De dam en centrale werden in 1951 in bedrijf gesteld. Ze voorziet 15 000 huizen van stroom. De dam is 145 m lang en...

 

Russian rhythmic gymnast 2000 Olympic champion In this name that follows Eastern Slavic naming conventions, the patronymic is Vladimirovna and the family name is Barsukova. Yulia BarsukovaЮлия БарсуковаBarsukova winning the gold medal at Sydney 2000 OlympicsPersonal informationFull nameYulia Vladimirovna BarsukovaAlternative name(s)Julia BarsoukovaNickname(s)Miss BolshoiCountry represented RussiaBorn (1978-12-31) 31 December 1978 (age 44)Moscow, Russian SFSR, S...

 

The Real Eve: Modern Man's Journey Out of Africa AuthorStephen OppenheimerCountryUnited States, United KingdomLanguageEnglishSubjectHuman evolutionary geneticsPublisherBasic BooksPublication date2003, 2004Media typeDocumentaryISBN0-7867-1192-2 The Real Eve: Modern Man's Journey Out of Africa is a popular science book about the evolution of modern humans written by British geneticist Stephen Oppenheimer. The book is largely based on the out of Africa theory of human origins. Oppenheimer u...

The Five Articles ofRemonstrance Conditional election Unlimited atonement Total depravity Prevenient grace Conditional preservation vte In Christian theology, conditional election is the belief that God chooses for eternal salvation those whom he foresees will have faith in Christ. This belief emphasizes the importance of a person's free will. The counter-view is known as unconditional election, and is the belief that God chooses whomever he will, based solely on his purposes and apart from a...

 

У этого термина существуют и другие значения, см. Звенигород (значения). Древнерусский городЗвенигород на Оке 53°06′08″ с. ш. 36°02′30″ в. д.HGЯO Страна Россия Область Орловская Причины разрушения русско-литовские войны Название городища городище Спасское (Звенигор...

 

Scottish fiddler This biography of a living person needs additional citations for verification. Please help by adding reliable sources. Contentious material about living persons that is unsourced or poorly sourced must be removed immediately from the article and its talk page, especially if potentially libelous.Find sources: Aly Bain – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (November 2010) (Learn how and when to remove this template message) Aly B...

Pro League 2017-2018Jupiler Pro League 2017-2018 Competizione Pro League Sport Calcio Edizione 115° Organizzatore URBSFA/KBVB Date dal 28 luglio 2017al 26 maggio 2018 Luogo  Belgio Partecipanti 16 Risultati Vincitore  Club Bruges(15º titolo) Retrocessioni  Malines Statistiche Miglior marcatore Teddy Chevalier (21) Cronologia della competizione 2016-2017 2018-2019 Manuale Il campionato Jupiler Pro League 2017-2018 è stata la 115ª stagione della prima divisione b...

 

DB Class 261 redirects here. For the new Deutsche Bahn AG Class 261, see Voith Gravita. This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: DB Class V 60 – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (July 2016) (Learn how and when to remove this template message) DB Classes V 60 / 260, 261 / 360, 361DBAG Classe...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!