Kooperazio Ekonomikorako Erakundea (KEE, ingelesez Economic Cooperation Organization ECO) Asiako 10 herrialde biltzen dituen gobernu arteko erakunde bat da. Garapenaren, merkataritzaren sustapenaren eta ikerkuntza aukeren inguruko elkarrizketa sustatzen duen plataforma da. KEE osatzen duten herrialdeak hauek dira: Afganistan, Azerbaijan, Iran, Kazakhstan, Kirgizistan, Pakistan, Tajikistan, Turkia, Turkmenistan eta Uzbekistan. Elikagaien eta zerbitzuen merkatu bakarra ezartzea du helburu partekatua, Europar Batasunaren Batasunaren antzera. KEEren idazkaritzaren egoitza Teheranen (Iran) dago, bulego ekonomikoa Turkian eta zientifikoa Pakistanen.
Kooperazio Ekonomikorako Erakundea gobernuen arteko eskualde erakunde gisa sortu zuten Iranek, Pakistanek eta Turkiak, 1985ean. Kide diren estatu guztien artean lankidetza ekonomiko, tekniko eta kulturala sustatzea du helburu. Jatorrian, Garapenerako Eskualde Lankidetza (ingelesez Regional Cooperation for Development) erakundea dauka, 1962an sortua eta 1979ra arte indarrean egon zena. 1992ko udazkenean, KEEk hedapen handi bat ukan zuen, zazpi estatu kide berri sartu baitzirn: Afganistan, Azerbaijan, Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, Turkmenistan eta Uzbekistan.
KEEren estatusa eta eragina handitu egin dira azken urteotan, eta erronka berriak ezarri dira. Hala ere, estatu kideek ez dute, oraindik, beren garapena eta eskualdeko baliabideen erabilera osoa bermatzen duen azpiegiturarik eta erakunderik, osatzen duten herrialdeen garapen jasangarria lortzeko.
2003ko uztailaren 17an, Lankidetza Ekonomikoaren Ituna sinatu zen Islamabaden.[1]