Errege-erregina Katolikoen alaba hau zen Elisabeten antza gehien zuena: ilegorria, begi argikoa, ausarta eta argia. Zalantzarik gabe, Katalinak dohain intelektual eta moral apartak zituen. Katolizismoan hezia, hezkuntza zaindua jaso zuen, etorkizunean erregina izan zitekeenaren baten parekoa, dantza eta musikaz gain, iberiar penintsulako hizkuntza erromanikoak frantsesa, ingelesa eta latinera ikasiz.
6 urte zituenean, bere gurasoek Granada hartu zuteneko hura ikusteko aukera izan zuen eta hantxe geratu zen bizitzen urte batzuetan Errege-erregina Katolikoekin batera. Urteak pasatu ziren eta familiak Granada utzi eta Santa Fera joan zen. Munduko potentzia zen EspainiaFrantzia inguratzeko ahaleginetan zebilen eta, horretarako, 5 ezkontza burutzeko asmoak gauzatzen hasi ziren: Joan eta Joana Habsburgotarrekin, Elisabet eta Maria Portugalgo koroara joango ziren, eta Katalina, oraindik haurra zela, Galesko printze Arturorekin (Tudor dinastiakoHenrike VII.aren semea) ezkontzeko hitzeman zuten.
Hilabete itsasoan eman ondoren, Katalina Plymouthera iritsi zen eta Batheko gotzainak eman zion ongietorria Plymoutheko portuan, printzearen ordez.
Azaroaren 14an ezkondu zuten, Londresko San Paulo katedralean, ezagutu berri zuen Arturo gazte, gaixoti eta ahularekin. Aitaginarrebari inpresio handia egin zion eta Galeseko printzea eta Katalina Shropshireko Ludlow gaztelura joan ziren Galeseko kontseiluaren buru izateko. Handik hilabete gutxira, 1502koapirilaren 2an, Arturo printze gaztea hil egin zen, izerdiaren sukarra izenez ezagutzen zen gaitz baten ondorioz, printzesa alargun eta birjin utzi zuelarik.
Bi koroak urduritu ziren, dote garesti bat galduko zutelako espainiarrek eta frantsesen aurka egiteko aliatu indartsua behar zutelako ingelesek. Henrike VII.a bera alargunduta zegoen eta aukera hori ere begiratu zuten, baina, azkenean, printzesa alarguna eta hurrengo oinordekoaren arteko ezkontza hasi ziren negoziatzen, 11 urte zituen Henrike printzea, Arturoren anaia. Katalinak, senarra gaztea zela eta, beti gaixo egoten zenez, sekula ez zutela ezkontza kontsumatu deklaratu zuen eta Julio II.a aita santuak dispentsa bat zertifikatu zuen Henrike gaztearekin ezkontzea ahalbidetzeko.
Ingalaterrako Erregina ezkontidea
1509an, Henrike VII.a hil zen eta haren seme Henrike gazteak hartu zuen koroa, Henrike VIII.a izena hartuz. Handik bi hilabetera, ekainaren 11n, 7 urtez zain egon ondoren, Katalina berriz ezkondu zen Grey Friarseko kaperan eta 1509koekainaren 24an erregina koroatu zuten. Katalinak 23 urte zituen, erregeak 18 bete berriak zituen bitartean. 1509koekainaren 24an izendatu zuten Ingalaterrako erregina.
Bai Galeseko printzesa, bai Ingalaterrako erregina bezala, herriak Katalina maite zuela zirudien. 1513an Henrike Frantzia inbaditzea joan zenean, bera izan zen erregente papera izan zuena eta, 1513an, zaldi gainean joan zen Eskoziako erregearen bila, garaipena lortuz eta errege haren heriotza erdietsiz. Ordurako, Katalinak hila jaio zen neskatxa bat izan zuen eta, oinordekoa izan bazuen ere, hau hil egin zen.
Henrikek desleialtasunak izaten zituen arren, senar-emazteak zoriontsu izan ziren 18 urtez, baina, denboraren joanean, Henrike VIII.a oinordeko faltarekin kezkatzen hasi zen. Hauek izan ziren Katalinaren haurdunaldiak:
1510ean, seme bat izan zuen eta jaio eta berehala hil zen.
1511ko urtarrilaren 1ean, Henrike jaio zen, Galeseko printze berria. Jaio eta 52 egunetara hil zen.
Seme bat izatea ezinbestekoa zen Henrike VIII.arentzako. Tudor dinastia berria zen eta bere legitimitatea ez zegoen ziurtatuta. Erregina batek ez zuen ezartzen lagunduko.
1520an, Katalinaren iloba alahalguztiduna zen Karlos V.a, Erromatar Germaniar Inperio Santuaren enperadorea eta Karlos I.a Espainiakoa zena, Ingalaterran izan zen eta erregina bere aliantza irabazi nahian hasi zen. Enperadoreak alde egin bezain pronto, 1520komaiatzaren 31n, erreginak erregeari lagundu zion Frantziaraino, Frantzisko I.a bisitatuz. Hala ere, handik 2 urtera, Frantziari gerra deklarazioa egin zioten eta enperadorea berriz etorri zen bisitan Ingalaterran, Maria printzesaren ezkontzaren planak egiteko, beste gauza batzuren artean.
Ezkontzaren baliogabetasuna
Garai hartarako, Henrike VIII.aAna Bolena izeneko gortesau frantses batekin maiteminduta zebilen eta, 1527anEliza Katolikoari ezkontza deuseztatzeko eskatu zion, koinaten arteko ezkontza ilegala zelaren aitzakiaz. Klemente VII.ak, hasiera batean, ados zegoela zirudien, baina ezezkoa eman zuen Katalinaren ezkortasunagatik eta Karlos V.a enperadoreak egin zizkion presioegatik.
Katalina Ampthill, Buckden eta Kimboltoneko gazteluan konfinatu zuten bat bestearen atzetik eta, 50 urte zituenean, hil zen, 1536kourtarrilaren 7an. Ez zion sekula uko egin erret tituluari, baina Peterborougheko katedralean printzesa alargunaren hiletak egin zizkioten eta ez erreginarenak.