Alonso Aragoikoa (Cervera, 1470 – Lécera, 1520ko otsailaren 24a) Zaragozako artzapezpikua eta Aragoiko erregeordea izan zen.
Biografia
Fernando Katolikoa eta Aldonza Ruiz de Ivorraren seme naturala izan zen. 5 urte besterik ez zituela, Joanes II.a Aragoikoa bere aitonak Zaragozako artzapezpiku izendatu zuen. Hasieran Aulki Santuak kontra izan arren, hiru urte beranduago izendapena berretsi zuen.
1507an Napoliko Erresumako erregeorde bilakatu zen, Gonzalo Fernández de Córdoba ordezkatuz.[1]
1512an Nafarroako konkistan parte hartu zuen aitaren alde. Tutera hartu zuten gudarosteak zuzendu zituen Aragoiko Gorteen oniritzia izan gabe.[2]
Erreferentziak