Hizkuntzen-interpretazioa ikasi zuen Zürichen eta Pedagogian graduatu zen Friburgoko Unibertsitatean. Irakasle aritu ondoren, 2019an udal-politikan hasi zen bere hirian.
Diputatua eta gero Sankt Gallen kantonamenduko lehendakaria izan zen. 2011tik 2018ra Suitzako Estatuen Kontseiluko kide izan zen, eta kontseilu horretako presidente izan zen 2017tik 2018ra.
2019tik Suitzako Kontseilu Federaleko kidea da, eta Justizia eta Polizia saileko arduraduna izan zen 2019tik 2022ra. 2023tik Finantza sailaa zuzentzen du.
Suitzako Kontseilu Federaleko presidenteordea izan zen 2024an, eta Suitzako Konfederazioko presidentea 2025ean.