Lausanan ingeniaritza kimikoa ikasi ondoren, irakasle eta ikertzaile ikasketak egin zituen. Politikan Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen. Lausanan eta Vaudeko kantonamenduan kargu publikoak bete ondoren. Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen 1919tik 1928ra, eta Barne Administrazioko departamentua zuzendu zuen. Konfederazioko lehendakaria izan zen 1924an.