Juan Francisco Hurtado Ametzaga Untzaga (Gueñes, Bizkaia, 1656 – Hostalric, Girona, Katalunia, 1694ko irailaren 21a) bizkaitar militarra izan zen. Baltasar eta Juan Antonio Hurtado Ametzagaren anaia izan zen.
Flandriako gudarostean sartu eta bertan zazpi urte eman ondoren, kapitain izendatu zuten. Italian borrokatu eta gero, Itsas armadan sartu zen. Gaztelako erregetzarako gerran hil zen, Gironako Hostalric konkistatzeko guduan. Santiago Ordenako zalduna izan zen.