José Fernando de Abascal y Sousa (Oviedo, 1743ko ekainaren 3a – Madril, 1821eko uztailaren 31) espainiar noblea, armadako ofizierra eta politikaria izan zen. 1806tik 1816ra, Peruko erregeordea izan zen, Ameriketako espainiar lurraldeen independentzia gerren garaian. 1812an, Peruko Concordia Españolako lehenbiziko markes izendatu zuen Fernando VII.ak.[1]