Jose Maria Agesta Mendiluze, Luzemendi (Donostia, Gipuzkoa, 1874ko urriaren 23a - ib., 1951ko otsailaren 25a) euskal idazlea eta musikagilea izan zen. Musika ikasketak egin zituen Donostian, Madrilen eta Parisen. Gero, musikagile, musikako kritikari eta hizlari gisa nabarmendu zen, eta bereziki aktiboa izan zen 1905etik 1935era bitartean.
Pianorako, bandarako, orkestrarako eta abesbatzarako obrak sortu zituen, bai eta antzezlanak eta zarzuelak ere, euskaraz. Guztien artetik, aipagarri dira Mignorette eta Calineri balsak; Pilartxo eta Suri gavotak; Itxasoa eta Mendi Tartean abesbatza lanak; eta Festara, Herodesren jauregian, Jesusen jayotza eta Mutil koxkorrak zarzuelak.
Lanak
Kanpo estekak