Jorge Giménez

Jorge Giménez

Bizitza
JaiotzaIrun1956ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrun2023ko abenduaren 20a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
katalana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Euskadiko Ezkerra
Euskal Iraultzarako Alderdia

Jorge Giménez Bech (Irun, Gipuzkoa, 1956ko urtarrilaren 15a - ibidem, 2023ko abenduaren 20a), euskal idazle, itzultzaile eta argitaratzaile bat izan zen. Alberdania argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari eta itzulpen askoren egile, bereziki euskaratik gaztelaniara.

Jatorria eta familia

Jorge Giménez Irunen jaio zen, 1956ko urtarrilaren 15ean. Aita José Giménez Mayoral (1915-1982), guardia zibila zen, Katalunian jaioa. Ibilgailuen nazioarteko asegurua (edo «gutun berdea») ematen zuen bulegoan lan egindakoa, Irunen bertan.1982an, ETAk erail zuen, Behobian egindako atentatu batean.[1] Ama Celia Bech Vilaseca zuen, Katalunian jaioa. Jorgez gain, beste bi senide ziren, Joan Manuel eta Rosa Mari.

Mertxe Etxebesterekin ezkondu zen eta seme bakarra izan zuten, Oier. Hendaian (Lapurdi) zuten bizilekua.[2]

Biografia

Irungo Udaleko euskara zerbitzuko ardura ukan zuen ia hamar urtez, 1984tik 1993ra.[3] Ardura horren barruan, Plazara hiruhilekoaren kazetari lanetan aritu zen zazpi urtez, 1985eko maiatzetik aldizkariak azken zenbakia argitaratu zuen arte, 1992an.[4][5]

Hedabideetan zenbait kolaborazio egin ostean (Euskadi Irratia, Diario Vasco) eta Lur Hiztegi Entziklopedikoko erredaktore lana batzuk eginda, 1993ko irailetik abendura Euskal Telebistak plazaratutako «Zeuk erabaki» saioko aurkezle izan zen[6] eta Goenkale telesailerako elkarrizketagile (1994-1995).[7]

1993an, Alberdania argitaletxea sortu zuen, Inazio Mujika Iraola idazle eta editorearekin batera.[8]

1997an, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten; kargu horretan jardun zuen hamalau urtez, 2013ra arte.[9][10]

2013-2017 bitarte, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan ikerketa eta koordinaziorako zuzendari izan zen, Patxi Baztarrika sailburuorde zela (sailburua: Cristina Uriarte).[11]

Aldi berean, 2013tik 2017ra, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko idazkari izan zen. Garai hartakoak dira, besteak beste, Eta hemendik aurrera zer[12] euskarari buruzko hausnarketa estrategikoa, Euskararen Adierazle Sistemaren (EAS) sorrera eta VI. Inkesta Soziolinguistikoa.[13][14]

Jorge Giménez 2023ko abenduaren 20an hil zen Irunen, eritasun baten ondorioz, 67 urte zituela.[15]

Editore

Alberdania argitaletxea sortu zuten literatura sorkuntza bultzatzeko eta adin guztietarako kalitatezko literatura eskaintzeko xedez.[16] Lehen urte kementsu batzuen ostean, 2013ko krisi ekonomikoak eten bat egitera behartu zuen argitaletxea,[17] liburuen merkatutik guztiz desagertu ez bazen ere, 2016ra arte. Handik aitzina, 2017an Jorge Giménezek hartu zituen bere esku argitaletxearen editore eta zuzendari eginkizunak. 2018an, 615 titulu zituen argitaletxeak katalogoan.[8]

Idazle

Idazle gisa ezaguna ez bada ere, Bilboko Udalak ematen duen «Gabriel Aresti» ipuin lehiaketa[18] irabazi zuen Jorge Giménezek 1995ean, euskarazko atalean, «Trenaren zain» lanarekin.[19]

Itzultzaile

Zeregin profesionalen artean, itzulpengintzan nabarmendu zen batez ere Jorge Giménez, bereziki euskaratik gaztelaniara egindako literatura itzulpenengatik. Izan ere, Aingeru Epaltzaren, Hasier Etxeberriaren, Anjel Lertxundiren, Inazio Mujika Iraolaren, Garazi Goiaren, Jokin Muñozen, Joxean Sagastizabalen, Arantxa Iturberen eta Yurre Ugarteren lanak, besteak beste, itzuli zituen gaztelaniara. Literaturaz gain, Patxi Baztarrikaren entsegu bat itzuli zuen gaztelaniara.[20]

Egindako itzulpenen artean, besteak beste, nabarmentzen dira Letargo[21] (Bizia lo, Jokin Muñoz, 2005), Tiempo de cerezas[22] (Gerezi denbora, Inazio Mujika Iraola, 2006), ¡Ay, madre![23] (Ai, ama!, Arantxa Iturbe, 2006), Felicidad perfecta[24] (Zorion perfektua, Anjel Lertxundi, 2006), Línea de fuga[25] (Ihes betea, Anjel Lertxundi, 2007), Las últimas sombras[26] (Otto Pette, Anjel Lertxundi, 2007), eta Fuego de paja[27] (Lasto sua, Aingeru Epaltza, 2008).

1999an Anjel Lertxundi idazlearekin batera egindako elkarrizketa batean, Jorge Giménezek bere itzulpengintzaren oinarri eta ikuspegi batzuk azaldu zituen.[28] Besteak beste, hau adierazi zuen:

« Beraz, erlatibizatu ere egingo nituzke nik idazle/itzultzaile kategoria horiek. Nik —apaltasun osoz esango dut— uste dut itzultzailea badela nolabait ere egile, ez egile soil, baina azken finean bere itzulpena egiterakoan lehen ez dagoen pieza literario berri bat sortu behar du nahitaez. Era berean, idazlea ere itzultzaile da ezinbestean, batez ere bi hizkuntzatan aise idazteko gai den idazlea. »

39 urteko isiltasuna

Jorge Giménez Euskal Iraultzarako Alderdiaren, Euskadiko Ezkerraren[15] eta Euskal Ezkerraren[29] kide militante izan zen. 1982ko urriaren 9an, ETAk Jorgeren aita José Giménez Mayoral guardia zibileko kapitain erretiratua erail zuen tiroz, Behobian, autobusaren zain zegoela etxera itzultzeko.[1]

Aitaren erailketari buruz jendaurrean ordura arte inoiz mintzatu gabe, 2021eko azaroaren 2an[30] «Inoiz babestu behar ez zena» izenburuko gutun irekia argitaratu zuen hedabideetan.[31] Besteak beste, «aitaren hiltzaile» sentitzera iritsi zela aitortzen zuen eta barkamena eskatzen zien ETAren biktimei:

« (...) nik ere barkamena eskatu behar diet ETAren biktima guztiei. Ez dudalako exijitzen ahal zitzaidan kemenez ahotsa ozendu haien alde; ez dudalako behar bezain argi eta zintzoki hitza hartu indarkeria gauzatzen zutenek eta haren mistikatik edoskitzen zutenek eraikitako diskurtsoaren moralitaterik eza salatzeko. »

Era berean, aitortzen zuen bere gutunaren eragile nagusia izan zela ezker abertzaleak 2021eko urriaren 18an plazaratutako adierazpena.[32] Gutuna, orobat, sektore politiko horretako kideei zuzendua zegoen eta balioespen hau egiten zuen egileen asmoaz:

« Garbi ikusi dudalako ez dagoela zuen buru-bihotzetan doluaren aztarnarik. Istripu bati hobekiago lotzen zaion arrazoibidea erabili duzuelako—«ez zen inoiz gertatu behar»—, zuen benetako erantzukizuna zintzotasun autokritikoaz aitortu ordez —«ez genuen inoiz halakorik egin/bideratu/ erraztu/babestu behar»—. »

Geroago egindako elkarrizketa batean, aitortu zuen aitaren erailketak «errealitatetik kanporatu» zuela.[33]

2022ko maiatzaren 17an, Gogoan - Por una memoria digna elkarteak antolatuta, elkarrizketa bat eskaini zuen Donostian, Sabin Zubiri ekintzaile eta sindikalistaren galderei erantzunez, «Lo que nunca debimos amparar. El final de un silencio» izenburuaz.[34]

Itzulpenen zerrenda

Hauek dira Jorge Giménezek argitaratutako itzulpenak:

egilea urtea izenburua itzulpen norabidea jatorrizko titulua ISBN
Lertxundi, Anjel 2023 Capitán Fracasa eu–es Kapitain Frakasa ISBN 978-8491096719
Lertxundi, Anjel 2022 Sombras en el espejo eu–es Itzuliz usu begiak ISBN 978-8498687118
Lertxundi, Anjel 2021 Última función eu–es Gilles de Rais ISBN 978-8498686494
Ugarte, Yurre 2021 Fascinable eu–es Lilurabera ISBN 978-8498686517
Lertxundi, Anjel 2018 Este muro de hielo eu–es Horma ISBN 978-8491092827
Castro, Francisco 2018 Sinbad deitzen zidan gl–eu Chamádeme Simbad ISBN 978-8498684216
Muñoz, Jokin 2014 Letargo eu–es Bizia lo ISBN 978-8476818343
Atxaga, Bernardo; Mujika Iraola, Inazio; Saizarbitoria, Ramon; Zaldua, Iban; Muñoz, Jokin; Rodriguez, Eider; Montoia, Xabier; Iturbe, Arantxa; Jaio, Karmele; Cano, Harkaitz; Apalategi, Ur; Aingeru, Epaltza; Gabilondo, Joseba 2014 Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos [Antología] eu–es daturik ez ISBN 978-8483812105
Lertxundi, Anjel 2013 El huésped de la noche eu–es Piztiaren izena ISBN 978-8495589132
Lertxundi, Anjel 2012 Non omnis moriar eu–es|en Non omnis moriar ISBN 978-8461593828
Arroitajauregi, Jone 2012 Literatura infantil y juvenil vasca actual: Un catálogo = Contemporary Basque Literature for Children and Young People: A Catalog eu–es|en Egungo euskal haur eta gazte literatura: katalogo bat ISBN 978-8461623129
Lertxundi, Anjel 2011 Los trapos sucios eu–es Etxeko hautsa ISBN 978-8498682915
Goia, Garazi 2011 Dos palabras eu–es Bi hitz ISBN 978-8498682748
Lertxundi, Anjel 2010 Vida y otras dudas eu–es Eskarmentuaren paperak ISBN 978-8498681925
Baztarrika, Patxi 2010 Babel o barbarie eu–es Babeli gorazarre ISBN 978-8498680959
Lertxundi, Anjel 2009 Vete al infierno, cariño eu–es Zoaz infernura, laztana ISBN 978-8498680645
Muñoz, Jokin 2008 El camino de la oca eu–es Antzararen bidea ISBN 978-8498680454
Apaolaza, Uxue; Aristi, Pako; Borda, Itxaro; Cano, Harkaitz; Erro, Anjel; Jimenez, Edorta; Juaristi, Felipe; Landa, Mariasun; Lertxundi, Anjel; Rodriguez, Eider; Zaldua, Iban 2008 Leyendo: Once escritos literarios sobre la lectura [Antología] eu–es Irakurri: Hamaika idazki literario irakurtzeari buruz [Antologia] ISBN 978-8493596439
Atxaga, Bernardo; Cano, Harkaitz; Cillero, Javi; Garzia Garmendia, Juan; Iturbe, Arantxa; Lertxundi, Anjel; Linazasoro, Karlos; Lizarralde, Pello; Montoia, Xabier; Mujika Iraola, Inazio; Oñederra, Lourdes; Rozas, Itziar; Sarrionandia, Joseba; Zaldua, Iban 2008 Pintxos: nuevos cuentos vascos [Antología] eu–es An anthology of Basque Short Stories ISBN 978-8467231601
Lertxundi, Anjel 2007 Línea de fuga eu–es Ihes betea ISBN 978-8496643901
Muñoz, Jokin 2007 Sin vosotros eu–es Joan zaretenean ISBN 978-8496643956
Epaltza, Aingeru 2007 Fuego de paja eu–es Lasto sua ISBN 978-8496643925
Lertxundi, Anjel 2006 Felicidad perfecta eu–es Zorion perfektua ISBN 978-8496643109
Iturbe, Arantxa 2006 ¡Ay, madre! eu–es Ai, ama! ISBN 978-8496643079
Mujika Iraola, Inazio 2006 Tiempo de cerezas eu–es Gerezi denbora ISBN 978-8496310643
Txiliku 2006 El tío Bin Floren eu–es Osaba Bin Floren ISBN 978-8467354881
Iturbe, Arantxa 2005 Ya ni siquiera es tarde eu–es Lehenago zen berandu ISBN 978-8496310513
Muñoz, Jokin 2005 Letargo eu–es Bizia lo ISBN 978-8476818343
Atxaga, Bernardo; Cano, Harkaitz; Cillero, Javi; Garzia Garmendia, Juan; Iturbe, Arantxa; Lertxundi, Anjel; Linazasoro, Karlos; Lizarralde, Pello; Montoia, Xabier; Mujika Iraola, Inazio; Oñederra, Lourdes; Rozas, Itziar; Sarrionandia, Joseba; Zaldua, Iban 2005 Pintxos: nuevos cuentos vascos [Antología] eu–es An anthology of Basque Short Stories ISBN 978-8496080560
Etxeberria Canales, Hasier 2002 Cinco escritores vascos: entrevistas de Hasier... eu–es Bost idazle ISBN 978-8495589576
Lertxundi, Anjel 2001 El huésped de la noche eu–es Piztiaren izena ISBN 978-8476817902
Lertxundi, Anjel (2001) 2001 Los días de la cera eu–es Argizariaren egunak ISBN 978-8420442518
Lertxundi, Anjel 2001 Cuaderno de tierra firme eu - es Lehorreko koadernoa ISBN 978-8420442204
Mitxelena, Koldo 2001 Koldo Mitxelena entre nosotros eu–es Koldo Mitxelena gure artean ISBN 978-8495589286
Iturbe, Arantxa; Mitxelena, Jokin 2001 Yo lo hago sentado eu–es Nik eserita egiten dut, eta zer? ISBN 978-8424660567
Lertxundi, Anjel 1998 Un final para Nora eu–es Azkenaz beste ISBN 978-8420429946
Lertxundi, Anjel 1996 Las últimas sombras eu–es Otto Pette ISBN 978-8496643345

Erreferentziak

  1. a b «José Jiménez Mayoral» Mapa del terror (web.archive.org) 2023-12-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  2. «Jorge Giménez Bech» Funeraria Irun (web.archive.org) 2023-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  3. «Anjel Lertxundi eta Jorge Gimenez "Otto Pette - 25. urteurrena" (2018-11-08)» Bilbo Zaharra Euskaltegia (web.archive.org) 2023-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  4. «Plazara» Irungo Udala (web.archive.org) 2023-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  5. «Plazara aldizkaria» Ibinagabeitia Proiektua (web.archive.org) 2022-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  6. «Jorge Gimenez: "Ez daukat telebistan profesionalki aritzeko asmorik"» Argia (web.archive.org) 1993-10-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  7. «Jorge Gimenez Bech» Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarra (web.archive.org) 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  8. a b Ayerbe Sudupe, Mikel. (2019). «Alberdania argitaletxearen (1993- ) soslaia» Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan - MHLI (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  9. «Jorge Gimenez Bech, "editorea" hil da» Euskal Editoreen Elkartea (web.archive.org) 2023-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  10. Aranburu Etxegoien, Alaine. (2024-01-02). «Jorge Gimenez Alberdania argitaletxeko editorea zendu da» Bidasoko Hitza (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  11. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Jorge Giménez Bech» web.archive.org 2023-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  12. Euskararen Aholku Batzordea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. (2016). Eta hemendik aurrera zer?. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia (web.archive.org) ISBN 978-8445734063. OCLC .1055575129 (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  13. Eusko Jaurlaritza (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza), Nafarroako Gobernua (Euskarabidea), Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basque. (2016). VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia (web.archive.org) ISBN 978-8445735046. OCLC .1260194985 (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  14. Eusko Jaurlaritza (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza), Nafarroako Gobernua (Euskarabidea), Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basque. (2016-10-14). VI. Inkesta Soziolinguistikoa - Euskal Autonomia Erkidegoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  15. a b Enzunza Mallona, Olatz. (2023-12-20). «Jorge Gimenez Alberdania argitaletxeko editorea hil da» Berria (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  16. «Editoriala» Alberdania (web.archive.org) 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  17. Bereziartua, Gorka. (2013-06-06). «Zertan da Alberdania argitaletxea?» Boligrafo gorria - Argia (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  18. «Gabriel Aresti XXXIX. Ipuin Lehiaketa» bilbao.eus (web.archive.org) 2022-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  19. «Gabriel Aresti ipuin lehiaketa» Auñamendi Eusko Entziklopedia (web.archive.org) 2021-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  20. «Jorge Gimenez Bech» NorDaNor | EIZIE (web.archive.org) 2023-12-30 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  21. (Gaztelaniaz) Muñoz, Jokin; Giménez Bech, Jorge. (2005). Letargo. Alberdania ISBN 978-8496310469. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  22. (Gaztelaniaz) Mujika Iraola, Inazio; Giménez Bech, Jorge. (2006). Tiempo de cerezas. Alberdania ISBN 978-8496310643. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  23. (Gaztelaniaz) Iturbe, Arantxa; Giménez Bech, Jorge. (2006). ¡Ay, madre!. Alberdania ISBN 978-8496643079. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  24. (Gaztelaniaz) Lertxundi, Anjel; Giménez Bech, Jorge. (2006). Felicidad perfecta. Alberdania ISBN 978-8496643109. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  25. (Gaztelaniaz) Lertxundi, Anjel; Giménez Bech, Jorge. (2007). Línea de fuga. Alberdania ISBN 978-8496643901. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  26. (Gaztelaniaz) Lertxundi, Anjel; Jorge, Giménez Bech. (2007). Las últimas sombras. Alberdania ISBN 978-8496643345. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  27. (Gaztelaniaz) Epaltza, Aingeru; Jorge, Giménez Bech. (2007-10). Fuego de paja. Alberdania ISBN 978-8496643925. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  28. Egia, Gotzon. (1999). «Anjel Lertxundi eta Jorge Giménez Bech: idazlea eta bere itzultzailea» Senez (web.archive.org) 21: 113-131. or. ISSN 1132-2152. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  29. (Gaztelaniaz) «Candidaturas presentadas para las Elecciones al Congreso de los Diputados y al Senado, convocadas por Real Decreto 534/1993, de 12 de abril.» Boletín Oficial del Estado (Madril) CCCXXXIII - 107.: 40...
  30. Gaztelaniazko bertsioa hiru egun lehenago agertu zen hedabideetan. Ikus «Lo que nunca se debió amparar».
  31. Gimenez Bech, Jorge. (2021-11-02). «Inoiz babestu behar ez zena» Berria (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  32. (Katalanez) Bañuelos, Oskar. (2021-10-20). «Otegi, a les víctimes d'ETA: "Sentim el seu dolor. No s'hauria d'haver produït mai"» Diari Ara (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  33. (Gaztelaniaz) Vizcaíno, Javier. (2022-10-09). «“El asesinato de mi padre fue como una coz de caballo para mí”» Noticias de Gipuzkoa (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  34. (Gaztelaniaz) «Jorge Giménez Bech» Gogoan-por una memoria digna (web.archive.org) 2022-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!