John Vanderbank (1694ko irailaren 9a – 1739ko abenduaren 23a) erretratugile ingeles eta liburu-ilustratzailea izan zen. Londresen jaio eta hil zen, eta Maryleboneko Elizan dago lurperatuta. John Vanderbank Parisen jaiotako tapizatzaile baten seme zaharrena zen.
Sir Godfrey Kneller-ekin ikasi zuen Thornhill's Akademian, “Great Queen Street” kale famatuan, 1711tik 1720ra, non Louis Cheron-ekin elkartu zen bere St. Martin's Lane-ren akademian. Bere garaian, George Vertuek John Vanderbanki buruz honakoa esan zuen: "Bere neurrigabekeriak bere belaunaldiko erretratugilerik onena izatea eragotzi zion".
Vanderbankek egin zituen liburuen ilustrazioen artean, 1726ko edizio nagusiaren azalean erabilitako Isaac Newtonen erretratua dago, baita Cervantesen gaztelaniazko lehen edizioko 66 plakak ere: Don Quijote, Ingalaterran argitaratua (1738).[1] Isaac Newtonen 1725eko erretratua Trinity Collegen dago, Cambridgen.
Ereferentziak
- ↑ Hammelmann, H. A.. (1969). «John Vanderbank's "Don Quixote"» Master Drawings 7 (1): 3-74..
Kanpo estekak