Joan Maria Vianney (jaiotza izena: Jean-Marie Baptiste Vianney; Dardilly, Lyon, 1786ko maiatzaren 8a - Ars, 1859ko abuztuaren 4a), izengoitiz Arsko erretorea deitua, frantziar apaiz katolikoa izan zen. Arsko erretorea izan zen 41 urtez, 1817tik hil zen arte, eta santutzat hartzen zuten haren molde aszetak zirela eta. 1925ean egin zuen santu Pio XI.ak. 2009an, munduko apaiz guztien zaindari izendatu zuen Benedikto XVI.ak. Dotrina bat idatzi zuen (Luis Villasantek euskaratua). Jaieguna abuztuaren 4an ospatzen da.
Erreferentziak
Ikus, gainera